I. ’Balendin Txiki’ Bertso-paper Lehiaketea

Albe 2007-05-14 02:00   Bertsolaritzea

Alberen helburua eskola horreetan bertsolaritea sustatzea eta transmitidutea da. Lehiaketeagaz transmisino lan hori gauzatzeaz gan, ikasleen lana saritu da.

Oraintsuko Getxoko Bertsolari Gaztetxuen Egunaren barruan, I. ‘Balendin Txiki’ bertso-paper lehiaketako sariak banatu ziran.


Zergatik ‘Balendin Txiki’

Algortako Bertsolari Eskoleak bi urtero behin ‘Balendin Enbeita’ bertso-paper lehiaketea antolatzen dau Euskal Herri mailan. Beraz, gazteak izango ziranez parte-hartzaileak, Balendin Txiki jarri jakon.

Kontuak kontu, 300 umek parte hartu dabe lehiaketa honetan. Badira lau urte Albe, Algortako Bertsolari Eskolea bertsolaritzea irakasten hasi zala hezkuntza arautuan Getxoko LHko 5 eta 6.mailetan, Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren ekimenez.

Alberen helburua eskola horreetan bertsolaritea sustatzea eta transmitidutea da. Lehiaketeagaz transmisino lan hori gauzatzeaz gan, ikasleen lana saritu da.

Bertso paper lehiaketan, gai bat emon jaken ikasleei: Zein da zure herriko txokorik gustokoena? Bertsoagaz batera, txoko horren irudia egin behar izan eben.

Epaileak Algortako Bertsolari Eskolako kideak izan dira: Xabier Payá, Nahikari Ayo eta Beñat Vidal (azken bi honeek, eskola eta ikastoletan bertsolaritza irakasle lanak egiten ditue). Nabarmentzekoa da, oso maila altua egon dala eta, beraz, epaileen lana ez zala erraza izan.

Eskola bakotxetik bi ikasle eta horrezaz gan, Getxoko lehen hiru onenak saritu zituen. ‘Balendin Txiki’ I. bertso-paper lehiaketako txapeldun, San Nikolas Ikastolako Haizea Latxaga suertau zan. Bertso ederra egin eban Algortako San Nikolas plazeari buruz.

Sariak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Xabier Payá bertsolariek banatu zituen. Saridun guztientzat bertso-eskolako oroigarri batzuk be jaso zituen eta bustinezko bertsolari bat. Lehenengo hirurei, barriz, sari horreez gan, kuadro bat emon jaken. Bertan aukeratuko txokoaren argazkia eta eurek idatzitako bertsoa agertzen zan.


Saridunak:

- Zabala Eskola: Lide Bretos eta Markel Domínguez.
- San Nikolas Ikastola: Ainhoa Urkitza eta Leire Izagirre.
- Gobela Ikastola: Ane Eguren eta Ane Gutierrez.
- Erromo Eskola: Ainhoa Baños eta Nahia Bedialauneta.
- Zubileta Eskola: Julen Fulgencio eta Maider Ruiz.
- Andra Mari Eskola: Garazi Murua eta Iratxe Agirregoikoa.

Orokorra:

- Haizea Latxaga (San Nikolas Ikastola).
- Gorane Veloso (Erromo Eskola).
- Unai Ruiz de Luna (Andra Mari Eskola).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu