Bosgarren txapela Xabier Silveirarentzat
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaAstegoienean, zapatuan Elizondon finala jokatu, irabazi eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa gehien irabazi dauen bertsolaria da Xabier Silveira lesakarra, honezkero bost jantzi ditualako, azken laurak bata bestearen atzetik.
Astegoienean, zapatuan Elizondon finala jokatu, irabazi eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa gehien irabazi dauen bertsolaria da Xabier Silveira lesakarra, honezkero bost jantzi ditualako, azken laurak bata bestearen atzetik.
Ez eban saio biribilik egin, puntuazinoa be aurrekoetan baino apalagoa lortu eben ia bertsolari guztiek, baina danen artean hunkitzeko gaitasun handia erakutsi eban txapeldunak, batez be, kartzelako gaian. Amaieran, orain hamar urteko agur bera kantau eban, preso, igeslari eta sasian dagozanei eskaini eutsen txapela. Edozlean be, bigarren bertsoan, aurten txapelketan parte hartzerik izan ez dquen Estitxu Arozenari opa eutson garaipena.
Esandako moduan, oro har, finala ez zan diztiratsua izan. Saio erdira arte ez zan bertso biribilik entzun, eta jentea be hotz egon zala onartu eben, amaieran, bertsolariek.
Etxarri Aranatz, Goizueta eta Berriozarren jokatu ziran hiru finalaurrekoak. Hiru saioetan bertsotarako giro bikaina izan eben bertsolariek. Aurtengo edizino honetan jentearen erantzuna eskertzekoa izan da. Hiru saioetara 180 entzule inguru hurreratu dira, bertsolariak animau eta txalotzeko gogoz. Saioak, ostera, gorabeheratsuak izan dira. Etxarri eta Goizuetako saioetan bertsolariek ez eben dakien guztia erakutsi. Berriozarkoan, barriz, saio bizi eta erakargarria eskaini eben.
Finaleko sailkapena:
Xabier Silveira 417,5 puntu.
Jon Barberena 399,5
Iñigo Olaetxea 396
Erika Lagoma 396
Julen Zelaieta 386
Joxe Juan Zubieta 382
Miel Mari Elosegi 364,5
Bittor Elizagoien 354,5
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!