Herrien arteko II. Berba Probak Mungian
2007-05-11 02:00 BertsolaritzeaHerritarren ekimenari esker eta TAKET bertsozale alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko II. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen bigarren edizinoa da aurtengoa.
Herritarren ekimenari esker eta TAKET bertsozale alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko II. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen bigarren edizinoa da aurtengoa.
Ekimenaren helburuak honako honeek dira, besteak beste: bertoko euskerea lantzea eta bultzatzea; bertsoetarako zaletasuna biztutea: herrien arteko lehia-giro ona eta jatorra sortzea jai giroan jente euskaltzalearen artean; eta, euskal kulturearen aldeko herritar, erakunde eta alkarteak batzea alkarlanean. Erakunde eta alkarte laguntzaileak Ahaire kultura alkartea, Ipar Kutxa, Mungiako Udala eta Zenbat Gara Kultura Alkartea dira.
Mungialdeko herriei zuzenduta egon arren, beste edonongo jentea animau ezkero, pozik hartuko dabe eta giro ederrik ez jako faltako.
Herri bakotxetik gura dan beste taldek emon leike izena. Taldeak hiru lagunekoak dira. Lagun horreek ibilbide bat egiten dabe bertsolariakaz batera herrian zehar tabernarik taberna (igaz 13 talde egon ziran eta herri batzuetatik talde batek baino gehiagok emon eban izena -Jatabe, Mungia, Laukiz, Arrieta, Urduliz, Leioa eta Fruiz-. Horregaitik, ibilbide bi antolatu ziran herrian; batean 6 talde eta bestean 7).
Goizeko 11:00etan batuko dira danak Mungiako Foruen plazan eta bertan egingo dabe taldeen zozketea ibilbide desbardinetarako. Talde bakotxak bere ibilbideari ekingo deutso, parte-hartzaileak, lagunak, epaileak; eta trikitilari eta pandero-joleak bidea alaitzeko.
Taberna bakotxean bertsolariek bertso bana botako deutse talde guztiei eta taldeetakoek igarri egin beharko dabe bertso horri ondo joakon esaera zaharra, aldez aurretik emondako esakuneen zerrenda batetik (zerrenda hori ezin da aldean eroan txapelketa dan artean).
Taldeko bozeroaleak esakunea paperean agertzen dan modu-moduan esan behar dau; bestela, ez dau punturik lortuko. Asmau ezean edota aldatuta esan ezkero, errebotea egongo da hurrengo talderako. Horren arabera emongo dabez puntuak zeregin horretarako berenberegi aukeratutako epaileek.
Bazkalaurrean puntuen batuketea egingo da eta ibilbideetako talde irabazleak zeintzuk diran esango da.
Igaz, Matxin txokoak eskaini eutsen euren txokoa taldeei baina jente askok emon eban izena eta txiker lotu jakela dinoe antolatzaileek. Aurten Mungiako Udalak itxi eutsen Andra Mari karpan antolatuko dabe bazkaria gura daben guztientzat 15 euroan (aldez aurretik hartu behar da tiketa Mungiako Jai Alai tabernan). Bazkaritan dagozan bitartean Zenbat Gara Kultur Alkarteak Arrigorri itsas-ostatuan oparitutako asteburu bat lagun birentzat zozketauko dira.
Arratsaldean finala antolatuko da: proba fisikoak eta berbazkoak (esakuneak edota bertsoak osotu; Mungialdeko herrietan erabilten dan lexiko bereziaren ganeko galderak…) eta irrintzi lehiaketea.
Horren ostean irabazleentzako sariak banatuko dira: Elkar—Megadendan euskal musika edota liburuak erosteko bonoak eta beste hainbat opari. Handik aurrera, gura dauenak gau-jaia egiteko erea izango dau Mungian zehar.
Prozedurea
Bazkaria
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!