VIII. Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketea

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-09-21 15:47   Bertsolaritzea

Parte-hartzaileek, posta arruntez edo posta elektronikoz urriaren 22ra arte izango dabe euren lanak entregetako denborea eta inon saritu edo aurkeztutako lanak ez dabe baliorik izango.

Jakin dakigunez, Bizkaie!-ko irakurleen artean be bertsozale ugari dagoz eta Algortako Bertso Eskoleak urte birik baten antolatzen dauen Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketeari adi egongo dira asko. Zortzigarren edizinoa da aurtengoa eta gatxa bada be, orain bi urteko markea hobetzea da bertso-eskolakoen gogoa.

Edade guztiei zabalik dagoan lehiaketea dozue hau, taldeak eta egin beharreko lanak honakoak dira:

- Helduak: 19 urte edo gehiagokoak: bertso-sorta bakotxean 8 bertso egin beharko ditu gitxienez eta 12 bertso gehienez.

- Gazteak: 18 urtera artekoak, 2007an 18 urte beteten dituenak: bertso-sorta bakotxean 6 bertso egin behako ditue gitxienez eta 10 bertso gehienez.

Halanda be, parte-hartzaile bakotxak gura beste bertso-sorta agindu leikez.

Parte-hartzaileek, posta arruntez edo posta elektronikoz urriaren 22ra arte izango dabe euren lanak entregetako denborea eta inon saritu edo aurkeztutako lanak ez dabe baliorik izango. Posta arruntez bota ezkero, holakoetan egiten dan legez, bertso-papelean ez da egilearen izenik agertuko. Bertso-sorta bakotxean egilearen izengoitia da agertuko dana eta egilearen datuak, (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, e-maila edo faxa), aparteko gutun batean agindu beharko dira, gutun horrek azalean izengoitia daroala. Hona hemen helbidea:

Balendin Enbeita 8. Saria

Algortako Bertsolari Eskola 'ALBE'
Ezekiuel Agirre, 30
48930 Getxo-Bizkaia

E-postaz bialdu gura izan ezkero, ondoko helbidea erabili: albegetxo@euskalnet.net Word formatuko dokumentu bi bota beharko dira, batean bertso-sortea eta bere goitizena eta bestean goitizen bera eta idazlearen datuak.

Sariei jagokonez, ez dira txikerrak:

- Helduentzat: 1.go saria: txapela, 1.200 euro eta garaikurra.
2. saria: 900 euro eta garaikurra.
3. saria:600 euro eta garaikurra.

- Gazteentzat: 1.go saria: txapela, 300 euro eta garaikurra.
2. saria: 150 euro eta garaikurra.
3. saria: 90 euro eta garaikurra.

Sariak, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan egingo dan AHOBIEN GALA ekitaldiaren barruan emongo dira.

Animau zaiteze!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu