Iker Zubeldia, Unai Muñoa, Aitor Sarriegi eta Iñaki Zelaia sailkatu dira G Puntuko final laurenetara

Bizkaie! 2007-10-01 15:55   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan final laurenetarako txartelak lortzeko saioak izan dira asteburuan. Hona hemen kronikatxuak:

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan final laurdenetarako txartelak lortzeko saioak izan dira asteburuan. Hona hemen kronikatxuak:


Zumarragan: Iker Zubeldia

Zumarragako saioa polito joan arren, ez zan distira berezirik izan. Horregaitik, Zubeldiaren (285,5 puntu) umorezko gaiek alaitasuna emon eutsen, baita final laurenetarako txartela be. Bertsolariak, Zubeldiaz gan, Iñaki Apalategi (277,5 puntu), Iban Urdangarin (255), Beñat Iguaran (254), Urko Egaña (241) eta Aritz Garin (233,5) izan ziran.


Usurbilen: Unai Muñoa

Usurbileko Sutegi Kultur Etxean saio ederra izan zan. Muñoa indartsu ibili zan hasieratik eta bakarkako lanean ausardia handiz kantau eban. Zubiak be, kartzelako lanean nortasun handiko bertsolaria dala erakutsi eban. Hona hemen puntuazinoa: Unai Muñoa (287,5 puntu), Arkaitz Oiartzabal (273 puntu), Felix Zubia: 249,5 puntu, Karmele Mitxelena (238,5 puntu), Iñigo Gorostarzu (231 puntu) eta Iñaki Petxarroman (219 puntu).


Arrasate: Aitor Sarriegi

Arrasateko saioan, Aitor Sarriegi (288,5 puntu), Aitzol Barandiaran (275,5 puntu), Ainhoa Agirreazaldegi (267,5 puntu), Asier Iriondo (257,5), Iker Goñi (253,5) eta Ander Lizarralde (250) izan ziran taula ganean, Jon Zaldua gai-jartzailearen gidaritzapean. Bertsolari danak fin ibili ziran eta bikainetan bikainena Aitor Sarriegi izan zan. Epaileak Mikel Aizpurua, Eneritz Azkue eta Josu Garate izan ziran.


Hondarribian: Iñaki Zelaia

Hondarribiko saioan Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia, Unai Gaztelumendi, Hodei Iruretagoiena, Gorka Azkarate eta Josu Oiartzabal izan ziran bertsolariak. Gai-jartzaile lanetan Jon Agirresarobe ibili zan eta, epaile legez, Zigor Leunda, J.K. Labaka eta Iñigo Legorburu. Saio bikain eta parekatu baten ostean, hasieratik txalo-zaparrada gehien Hodei Iruretagoienaren freskotasunak jaso arren, Iñaki Zelaiak lortu eban txartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu