Sailkapen fasea amaituta, 30 bertsolari final laurenak noiz hasiko zain
2007-10-08 14:38 BertsolaritzeaElgeta, Getaria, Ataun eta Errenteria izan dira sailkapen faseko azken saioak eta honezkero, 23 bertsolari Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurenetan dagoz. Honeei, orain lau urteko 7 finalistak gehituko jakez: Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Gurrutxaga.
Elgeta
Txukuna izan zan Elgetako Kafe Antzokian sei bertsolariek osotu eben saioa. 200dik gora bertsozale batu ziran, oholtza eta bertsolariak besarkatuz danen artean.
Bertsolarien artean, Alaia Martinek eta Nahikari Gabilondok hasieratik erakutsi eben eurak zirela, azkenean epaiak holan ebatzi eban legez, lehen eta bigarren postuetarako hautagai sendoenak. Bertsokera zuzen eta egokiz, besteen gainetik ibili ziran lanaldi guztietan.
Getaria
Zortziko handian Labayen eta Aizpuruaren saioa izan zan distiratsuena baina Joxe Joakin Aizpuruak eta Urbietak be polito josi eben lanaldia.
Txikian bi Aizpuruak, Oier eta Joxe Joakin, ibili ziran egokien eta umorez eta ataraldi ederrez alaitueben bertsoaldia.
Hamarreko txikian Gorostidik lehen posturako burrukatuko zala argi itxi eban, Aizpurua gazteagaz batera. Beste Aizpuruak be lan ona egin eban Otamendigaz ezkonduta.
Kartzelan, Otamendiren saioa izan da diferenteena eta satorraren papelean originaltasunez kantau eban.
Halan da be, gehiegi gain hartu ez badaub e, Gorostidiren erregulartasunak eroan dau final laurenetarako txartela.
Errenteria
Saio hotza izan zan Errenterikoa. 8ko handian ezin motorrak findu ezinik ibili dira guztiak. Aiertza eta Lopezen arteko lanaldia izan da, akaso, txukunena. Txikian Aiertzaren ataraldiek lortu eben hobespena. 10ko txikian Esoainek aurrea hartua eukan ustea indartu zan jentearen artean.
Puntuari erantzuten ataraldi politak izan ziran, egiari zor: barre algararik handiena eragin ebana Lopezen bigarren erantzuna izan zan.
Gaia emonda, ez da berebiziko lanaldirik izan. Hotz hasitakoa hotz amaitu zan. Azkenean, Esoainek lortu dau Errenteriko txartela, eta hurrengoek ezin izan dabe puntuazinoak emondako txartelik eskuratu.
Ataun
200dik gora lagun batu ziran Ataungo Herri-antzokira. Zinema honek harrera oparoa egin eutsen bertsozaleei; honeetako askok hainbat filmen afixakaz gozatu eben saioaren aurretik, zine-sarreran zintzilik egozan eta asko.
Azpeitiar eta igeldoar asko hurreratu zan Ataunera, Uranga eta Lizarazuri oihu egitera. Halan da be, hotz joan zan saioa. Zaleei be kosta egin jaken bertsoakaz gozetea, azkenerako bapo geratu arren.
8ko handian Uranga-Eizagirre bikotea ibili zan oparoen. Txikian, barriz, Mantxi eta Lizarazuk osotutakoa gailendu zan beste lanaldien gainetik. 10eko txikian, barriz, Velarde zumaiarrak eta Zelaiak eginikoa ederra izan zan.
Puntuari erantzuten Eizagirre eta Mantxi Urola Kostako bizitasunaz baliatu eta bizkor eta ondo ibili ziran.
Gaia emonda Velarde gaztearen lanaldi sinple eta freskoa izan zan aitagarriena.
Halan da be, Urangak eta Mantxik euren ofizioa erakutsi eben eta biak izango dira final laurenetan
Sailkapen fasea amaitu ostean, ondokoak dira final laurenetara pasau diran bertsolariak:
Saioa irabazita zuzenean sailkatuak:
1.- Agin Rezola (Orio)
2.- Xabier Sukia (Legazpi)
3.- Uxue Alberdi (Hernani)
4.- Iñigo Izagirre (Zaldibi)
5.- Unai Muñoa (Usurbil)
6.- Iker Zubeldia (Zumarraga)
7.- Aitor Sarriegi (Arrasate)
8.- Iñaki Zelaia (Hondarribia)
9.- Ibai Esoain (Errenteria)
10.- Nahikari Gabilongo (Elgeta)
11.- Jokin Uranga (Ataun)
12.- Bixente Gorostidi (Getaria)
Epaile taldeka sailkatuak
Talde urdinetik:
Aitzol Barandiaran 275,5 (Arrasate)
Ainhoa Agirreazaldegi 267,5 (Arrasate)
Talde gorritik:
Unai Agirre 275 (Hernani)
Joxe Luis Urdangarin 273,5 (Hernani)
Talde berdetik:
Iñaki Apalategi 277,5 (Zumarraga)
Joxe Munduate 260 (Zaldibi)
Iñigo Manzisidor “Mantxi” 282,5 (Ataun)
Talde horitik:
Arkaitz Oiartzabal 273,5 (Usurbil)
Puntuazino orokorraren arabera:
Beñat Gaztelumendi 266 (Orio)
Hodei Iruretagoiena 265, 5 (Hondarribia)
Josu Oiartzabal 261 (Hondarribia)
Hogeita hiru honeei orain lau urteko 7 finalistak gehituko jakez: Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Gurrutxaga.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!