Ajuria finalean eta sarrerak agortuta
2006-12-04 01:00 BertsolaritzeaArkaitz Estiballes Gernikako finalaurreko irabazlea, Iratxe Ibarra Getxoko finalaurreko irabazlea, Xabier Paia, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Igor Muniategi eta Fredi Paia izango ditu bertsolagun Euskalduna Jauregian abenduaren 16an. Sarrerak, honezkero, agortuta dagoz.
Arkaitz Estiballes Gernikako finalaurreko irabazlea, Iratxe Ibarra Getxoko finalaurreko irabazlea, Xabier Paia, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Igor Muniategi eta Fredi Paia izango ditu bertsolagun Euskalduna Jauregian abenduaren 16an. Sarrerak, honezkero, agortuta dagoz.
Durangoko finalaurreko saioaren amaieran jakin ziran Bilboko Euskalduna Jauregian abenduaren 16an kantauko daben zortzi bertsolarien izenak. Ibon Ajuriak irabazi eban saioa eta gernikarra zuzenean sailkatu da finalerako. Arkaitz Estiballes Gernikako finalaurreko irabazlea, Iratxe Ibarra Getxoko finalaurreko irabazlea, Ibon Ajuria Durangoko finalaurreko irabazlea, Xabier Paia (523,5 puntugaz), Onintza Enbeita (515,5 puntugaz), Etxahun Lekue (505,5 puntugaz), Igor Muniategi (505 puntugaz) eta Fredi Paia (501,5 puntugaz) izango ditu bertsolagun.
Ajuriagaz batera, beste bost bertsolari egon ziran taula ganean Ezkurdi pelotalekuan. Etxahun Lekuek lortu ebazan puntu gehien Ajuriaren atzetik eta, Igor Muniategigaz batera, finalean egongo da. Ostean, beñat Ugartetxea sailkatu zan 496,5 puntugaz, atzetik Miren Ibarluzea 489 puntugaz eta ondoren Gorka Lazkano 474 puntugaz. Lan bikaina egin eben eta, oro har, egin dabe bertsolariek txapelketa osoan baina Euskaldunako taula ganean zortzik baino ez daukie lekurik. Orain sartu ez diranek urte bi barru eukiko dabe barriro aukerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!