Bertsotranpak

Lanku Bizkaie 2006-11-03 01:00   Bertsolaritzea

Plaza bat. Desafio bat. Txapel bat. Eta iruzurra. Bi bertsolari, Andoni eta Euxebio Egaña, beste bi bertsolariren kontra, Fredi eta Xabi Paia. Bertso artea. Musikari bat, Aitor Agiriano. Eta musika asko. Komediante bat, Ander Lipus, eta hamaika gai jartzaileren trikimailuak. Labirintoan tranpeagaz jolasean. Jokoan, txapela. Jolasean, musikea, bertsoa eta antzerkia.

Plaza bat. Desafio bat. Txapel bat. Eta iruzurra. Bi bertsolari, Andoni eta Euxebio Egaña, beste bi bertsolariren kontra, Fredi eta Xabi Paia. Bertso artea. Musikari bat, Aitor Agiriano. Eta musika asko. Komediante bat, Ander Lipus, eta hamaika gai jartzaileren trikimailuak. Labirintoan tranpeagaz jolasean. Plaza desbardinetan Paiatarren eta Egañatarren arteko desafioa. Jokoan, txapela. Jolasean, musikea, bertsoa eta antzerkia. ‘Animaliak personaren aldean gehiago dituk edozertan, edozertan, tranpan eta maltzurkerian ezik’.

Ekitaldi honen planteamendua benetan originala da: antzerki autentikoaren espiritualtasuna berreskuratu nahi d

Antzerki komunikatzaile eta bizi honen justifikazino teorikoa ez da makala: ‘Irudimena omen da gizakia animaliakandik bereizten dauena, irudimena eta tranpak preparetako gaitasuna’. Hara desafioaren logikea; animalia tranpatia tranpatien dan ingurugiroan.

Bertsoaren potentzialidadea gaien kontestualizazino dramatiko eta espaziala zein bertsoaren muga musikalen berdefinizino instrumental eta unibersalaren bidez gainditua. Etorkizuneko bertsogintza multidiziplinarra izan leitekenaren atalaia.

Zazpi partaideak:

- Aktorea: Ander Lipus

Aktorea eta bertsolari ohia. Antzerkiola Imaginarioaren sortzailekidea, eta konpainia honen zuzendari artistikoa 1998tik. Antzerkiola imaginarioagaz ondoko lanak zuzendu eta antzeztu ditu; Anderground Trilogia, 8 Olivetti poetiko, Caja Kutxa XXI, Ezekiel, Yuri Sam edota Au revoir triunfadoreak, besteak beste.

- Bertsolariak: Andoni Egaña, Fredi Paia, Xabier Paia.

- Musikaria: Aitor Agiriano.

Antzerkiola Imaginarioaren sortzailekidea, eta konpainia honen zuzendari musikala 1998tik. Konpania honegaz Ritos, 8 olivetti poetikoa, Mundopolski, Turi Sam edo Au revoir triunfadoreak lako obren zuzendaritzaz, konposizinoaz eta interpretazino musikalaz arduratu da. Hainbat musika taldetan be ibilitakoa; besteak beste, The Peace Monkeys, la Ultima Farra edota Doctor Deseo.

- Teknikaria eta koordinatzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu