Balendin Enbeitaren jaiotzearen 100. urteurrenaren harian

z 2006-11-23 01:00   Bertsolaritzea
Zemendiaren 24an eta 25ean, Balendin Enbeita gogoratuko dabe Muxikan

Balendin Enbeita (1906-V-20 — 1986-XI-20) bertsolari, idazle euskaltzale, antzerkilari eta abeslariaren jaiotzearen 100. urtea ospatzen da aurten. Data hori gogoan, Zaragia Kultur Elkarteak, Garriko bertso-eskolak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Muxikako udalak urte osorako programazino berezia antolatu dabe.

Balendin Enbeita (1906-V-20 – 1986-XI-20) bertsolari, idazle euskaltzale, antzerkilari eta abeslariaren jaiotzearen 100. urtea ospatzen da aurten. Data hori gogoan, Zaragia Kultur Elkarteak, Garriko bertso-eskoleak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Muxikako udalak urte osorako programazino berezia antolatu dabe.

Oroitze-ekitaldiak urte osoan antolatu dira, Muxikan. Maiatzean hasi ziran, jaiotzearen dataren inguruan, Busturialdeko eskualdeko bertsolari txapelketako finalagaz. Irailean, Ariatzako jaietan, bertso-saioa eta ikuskizun bat izan ziran eta, astegoien honetan, azken faseko ekitaldiak izango dira.

Zemendiaren 24an, barikuan, Adolfo Arejita euskaltzainak eta Mikel Atxaga kazetari eta idazleak, Balendin Enbeitari buruzko berbaldia eskainiko dabe. Ariatzako eskolan izango da, 20:00etan hasita.

Zemendiaren 25ean, Muxikako auzokideak protagonista izango diran ikus entzuneko emonaldia izango da. ‘Balendin Enbeita oroituz’ emonaldian, bertsoak, antzerkia, dantza eta abestiak tartekatuko dira. Ariatzako eleizan izango da 20:00etan hasita.

Barikuan zein zapatuan, Balendinen bertso, dokumentu eta irudiz osotutako erakusketa ikusgai izango da Ariatzako eskolan. Eta Mikel Atxagak zuzendutako ‘Bidegileak’ bildumearen Balendin Enbeitaren liburuak banatuko dira.

Nor zan Balendin Enbeita?

1906an jaio eta 1986 hil zan Balendin Enbeitari gerra aurretik gerraoste luzerako zubi izateko eginkizun garrantzitsua egokitu jakon. Frenteko ibilerak eta ondorengo kartzelaldia jasan ondoren, gerraosteko zulo baltzaren ondoren, Bizkaiko bertsolaritzearen lehenengo bultzada eta erreferentzia bera izan zan. Txapelketak hasi ziranean, bera izan zan txapeldun Bizkaiko lehenengo bietan, 1958an eta 1959an. Hurrengo beste hiruretan be (1960, 1961 eta 1962) parte hartu eta finalean egon zan.

Balendin ez zan muxikako bertsolari bakarra, baina bai guztien erreferentzia. Pedro Ajuriagaz batera, ‘Fuenterrabia’ tabernan, Garriko bertso-eskolea sortu eban eta bertan batzen ziran zapaturo inguruko bertsolariak, besteak beste, Sardui anaiak, Ireneo Ajuria, Iturri anaiak, Jon Lopategi, Jon Enbeita…

Sasoi haretan, bertso-eskolearen inguruan eta Ariatzan, asko abesten ei zan, baina euskerazko edozer egiteko eleizearen babesa inportantea zan. Eta holan, idatzi eta zuzendu eban Balendinek, euskerazko lehenengoetariko antzerki-obrea izango zana, ‘Jesusen bizitza’, bertsoz eta koplaz egina. Familiako eta auzoko batzuekaz osotu eban antzerki taldea: seme-alabak (Abel, Libe, Moises, Joseba Andoni eta Jon), lobak (Deunoro eta Bitoren Sardui eta Beda Ajuria), auzokoak (Jesus, Karmen eta Mertxe Lopategi). Lopategiren ama Santa eta Balendinen emaztea Klara izan ziran modistak.

Aitzindari izan zan Balendin, bertsolaritzan, antzerkian eta, oro har, euskal kulturearen aldeko beharrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu