Badator XIX. Bertsolari Gazteen Xenpelar Saria
2006-11-14 01:00 BertsolaritzeaErrenteria-Oreretako Ereintza alkarteak Xenpelar Bertso Eskolearen laguntzinoagaz XIX. Bertsolari Gazteen Xenpelar Saria antolatu dau aurten. Euskal Herri osoko 12 bertsolari gaztek hartuko dabe parte (18-24 urte bitartekoak).
Errenteria-Oreretako Ereintza alkarteak Xenpelar Bertso Eskolearen laguntzinoagaz XIX. Bertsolari Gazteen Xenpelar Saria antolatu dau aurten. Euskal Herri osoko 12 bertsolari gaztek hartuko dabe parte (18-24 urte bitartekoak).
Bi kanporaketa egingo dira, abenduaren 1ean bata eta abenduaren 5ean bestea. Finala abenduaren 8an izango da. Kanporaketak Xenpelar Etxean egingo dira 20:00etan, eta doban izango da sarrerea. Finala, barriz, Niesen Kulturgunean izango da 18:00etan.
Kanporaketa bakotxean sei bertsolarik kantauko dabe eta puntuazinoz hiru onenak pasauko dira finalera. Beraz, finalean 6 bertsolarik kantauko dabe.
Kontuak kontu, abenduaren 1ean ondoko bertsolariek parte hartuko dabe: Jon Elizetxe (Gartzain, Baztan), Manex Agirre (Aramaio), Alaia Martin (Oiartzun), Beñat Gaztelumendi (Donostia), Uxue Alberdi (Elgoibar) eta Unai Muñoa (Lasarte).
Abenduaren 5ean, barriz, Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun), Aitzol Barandiaran (Ataun), Ander Lizarralde (Oiartzun), Oihana Bartra (Bilbo), Eneritz Zabaleta (Baiona) eta Haritz Casabalek (Pasaia) kantauko dabe.
Bertsolari gazteen Xenpelar Saria, 1971an sortu zan, herriko euskaltzale eta bertsozale batzuen ekimenez. Zortzi urteko etenaldi baten ondoren, Ereintza Elkartearen ardurapean berreskuratu zan. Geroztik, hasieran urtero egiten bazan be, azken urteetan bi urtez behin antolatzen da, urte bikoitietan zehatz esateko.
Sorreratik, bertsolari gazteentzat erreferentzia garrantzitsua izan da Xenpelar Saria. Gaur egun, beste lehiaketa batzuk be antzolatzen diran arren gazteentzat (Lizardi, Osinalde...), lehiaketa garrantzitsua izaten jarraitzen dau. Ikusi besterik ez dago irabazleen zerrendea: Juan Mari Narbaiza, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Perez Euskitze, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Narbarte, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Ainhoa Agirreazaldegi, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Miren Artetxe eta Iñaki Apalategi.
Azkeneko edizinoan, barrikuntza legez, 1971an lehenengo Xenpelar Saria irabazi eban Juan Mari Narbaizari omenaldia egin jakon. Euskal makila jaso eban Ereintza Elkarteko Lehendakari dan Joxe Mari Izagirre jaunak emonda. Lau bertso kantau ebazan Narbaizak, oraindino gai dala erakutsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!