GR-8ren finala datorren domekan Oiartzunen
2006-11-15 01:00 BertsolaritzeaGR-8ren aurtengo bertso ibilbideari heldu jako amaierea. Datorren domekan hain zuzen, zemendiaren 19an, Oiartzun izango dau bilgune. Bertan jokatuko dabe Oriok eta Mallabik aurtengo finala. Hitzordua: Herriko plazan, Kontzejupen, eguerdiko 12etan.
GR-8ren aurtengo bertso ibilbideari heldu jako amaierea. Datorren domekan hain zuzen, zemendiaren 19an, Oiartzun izango dau bilgune. Bertan jokatuko dabe Oriok eta Mallabik aurtengo finala. Hitzordua: Herriko plazan, Kontzejupen, eguerdiko 12etan.
Zortzi herri batu ditu aurtengo edizino honek. Hasierako ibilbidea jorratu eben 4 herriei, Hernani, Oiartzun, Lasarte eta Oriori hain zuzen, urteen poderioz, herriak gehituz joan jakez. Igazko edizinoan Orereta eta aurten beste hiru: Zarautz, Lesaka eta Mallabi gehitu jakez.
Zezeilean hasi eta urrira bitartean, 14 saio jokatu ditu herri bakotxak, ganerako 7 herrien kontra, joan-etorriko bana hilero. Danetara, 60 saiotik gora.
Kontuak kontu, 50-60 bertsolari inguruk abesteko aukerea izan dabe. Beste 10 gai-jartzaile eta ikusleak be makina bat. Formato desbardineko saioak izan dira. Batzuk afari giroan, alkarteetan, tabernetan, kalean… hainbat saio hainbat plaza.
Azken hitzordua beraz, domekan honetan, Oiartzunen. Eguerdiko 12etan. Mallabia eta Orio aurrez aurre. GR-8 honetako partaide gehienak han izango dira eta euren esku egongo da aurtengo txapelduna zein dan zehaztea.
Oriok talde beteranoa aurkeztuko dau: Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxaga izango dira GR-8ko finalaren konkistan. Ez eben espero oriotarrek finalean sartzea, eta aspaldi samarretik sartuta daben arantzea kendu gura dabe datorren domekako finalean.
Mallabiko taldea be ez da makala: Beñat Ugartetxea, Mikel Arrillaga eta Uxue Alberdik kantauko dabe.
Orain bi urte Lasarte izan zan Txapeldun Orioko hondartzan, eta igaz Hernanik hartu eban aginte makila Lasarten bertan. Mallabi edo Orio, hiru urtetan ez da txapeldunik errepetiduko herriarteko desafioan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!