Aurtengo GR-8 Oiartzunek irabazi dau
2006-11-21 01:00 BertsolaritzeaLehenengo aldiz, GR-8ko txapelketan Oiartzun finalera heldu eta, gainera, irabazi egin eban. Manu Goiogana bertsolariak ordezkatu eban Oiartzun.
Oiartzunen, Kontzejupean, jokatu zan herenegun GR-8ko finala eta etxean gelditu zan txapela. Lehenengo aldiz, GR-8ko txapelketan Oiartzun finalera heldu eta, gainera, irabazi egin eban. Manu Goiogana bertsolariak ordezkatu eban Oiartzun.
Hasiera batean Orio eta Mallabiko bertsolariak aurrez aurre izatea pentsetan bazan be, azkenean bertso ibilbidean parte hartu daben herri guztietako ordezkari banak hartu eban parte finalean. Errenteria-Oreretatik Haritz Casabalek, Mallabiatik Garikoitz Sarriugartek, Oriotik Iñaki Gurrutxagak, Hernanitik Unai Gaztelumendik, Zarauztik Odei Iruretagoienak, Lesakatik Julen Zelaietak, Lasartetik Unai Muñoak eta Oiartzundik Goioganak hartu eben parte.
Bertso maila polita izan eban saioak, batez be finalaren amaieran, bertsolariak oso eroso egozan tabaladuan. Jon Martin, Oiartzungo Bertso Eskolako kidea izan zan gai-jartzaile lanetan ibili zana, eta 1993ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko gaiak jarri eutsezan bertsolariei.
Entzuleen esku gelditu zan bertsolaririk onena zein izan zan erabagitea eta Oiartzun aukeratu eban gehiengoak.
Saioaren ostean, Aristizabal sagardotegira joan ziran bazkaltzera eta ondoren be, bertso-saioa egin eben. Hemendik gitxira herri guztietako ordezkariak batuko dira baloraznioa egiteko eta hurrengo urteko GRa zelan antolatu pemtsetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!