Juan Ormaetxe TAKET bertsolariaren ibilerak

Bizkaie! 2006-12-01 01:00   Bertsolaritzea
‘Taket izan bedi jakintza baten eredua eta galdera askoren erantzuna’

Liburuaren aurkezpen ekitaldia Mungiako Mugire Txokoan egin eben abenduaren 1ean. Aurkezpenaren ostean, mungiar talde batek ‘Euskal Kantak’ entzun eta kantetako aukerea eskaini eban. Gaueko 21:30etan, barriz, bertso-afaria izan zan ‘Kaza-Peska’ txokoan, Asier Legarreta eta Miren Ibarluzeagaz.

Juan Ormaetxe Uribarri Meñakako Bidezubitxeta baserrian jaio zan, 1896ko irailaren 14an. Bertsotan lehenik, tabernan zaletu zan eta geroago plaza gizon izatera pasau zan. Hasieran, Mungiako Etxebarria eta Uriarte bermeotarra izan ebazan bertsolagun.

Sollube azpikoa zalako ‘Sollubepe’ ezizenez sinatzea gustau arren, bideko ezbehar batean hankea birrindu eta egurrezko hanka bat ipini eutsien eta hortik jatorko ‘Taket’ ezizena. Hasieran ez jakon gustau baina gero onartu eban ezizena. Taket bere konpromiso politiko eta sozialagaitik behin eta barriro atxilotua eta kartzeleratua izan zan eta urte batzuk kartzelan pasau ebazan. Gerra-aurrean hasi zan artikuluak idazten ‘Zeruko Argia’ aldizkarian eta ‘Euzkadi’ egunkarian. Gerora, bertsoak idazten be hasi zan. Hortik aurrera, 1958ko dagonilaren 24an egin zan lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Balendin Enbeita izan zan txapeldun eta Juan Ormaetxe bigarren.

Sano jente gitxik dakiezan istorioen protagonista izateaz gan, bertsolari, politikari, kazetari, abogadu eta hainbat konpromisodun gizona be izan genduan ‘Taket’ eta, duda barik bertsolari eta euskaltzale handi baten ibilerak ezagutzeko ez eze, ‘liburua ezin egokiagoa da geure historia eta geure izatea memorian gorpuzteko’, Xabie Amurizak lliburuaren hitzaurrean dinoan legez.

‘Juan Ormaetxe TAKET bertsolariaren ibilerak’ liburuaren egilea Asier Legarreta mungiarra da, Euskal Filologoa, bertsolaria, Mungia Euskaldunduz, euskerea sustatzeko taldearen sortzaile gazteenetarikoa eta Mungiako Bertso Eskolearen aro barriko eragilea Jon Lopategigaz batera. Hainbat sari jaso ditu bertso paper lehiaketetan eta ipuin sariketetan eta oraingo hau kontuan hartuta, hiru argitalpen daukaz plazan.

Liburuaren aurkezpen ekitaldia Mngiako Mugire Txokoan egin dabe abenduaren 1ean. Aurkezpenaren ostean, mungiar talde batek ‘Euskal Kantak’ entzun eta kantetako aukerea eskaini eban. Gaueko 21:30etan, barriz, bertso-afaria izan zan ‘Kaza-Peska’ txokoan, Asier Legarreta eta Miren Ibarluzeagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu