Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Euskaldunako beste areto batean jarraitu ahal izango da, zuzenean

Bizkaie! 2006-12-05 01:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 16an izango da Bilboko Euskalduna jauregiko areto nagusian. Kontua da ze 2.200 sarrerak inoiz baino arinago agortu dirala, finalistak izentau baino arinago, hain zuzen.

Eskaera handia izan da eta horri erantzun guran, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Euskalduna Jauregiko areto txikiago batean finala proiektauko dau. Era horretara, beste 613 lagunek jarraitu ahal izango dabe finala, Euskaldunan bertan, eta zuzenean.

Sarreren prezioak ondokoak izango dira:

- Arruntak 8 €
- Bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat 5 €

Sarrerak eskuratzeko:

- BBKren orotariko kutxazainak
- www.bertsozale.com
- Bertsozale Elkartea: 943 217 798 edo 946 812 71 telefono zenbakietan .
- Euskalduna Jauregiko leihatilan.
- Durangoko Disko eta Liburu azokan, Bertsozale Elkartearen stanean (Artekale, 29).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu