Iñaki Iturriotzek finalaurreetarako txartela lortu dau

Bizkaie! 2006-10-16 02:00   Bertsolaritzea

Sestaoko Musika Etxean izan zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea eta berrehun bat lagunen aurrean kantau eben bertsolariek. Iñaki Iturriotzek 400,5 puntu lortu zituan.

Sestaoko Musika Etxean izan zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea eta berrehun bat lagunen aurrean kantau eben bertsolariek. Iñaki Iturriotzek 400,5 puntu lortu zituan. Ostean, Joseba Artza (393 puntu), Ander Elortegi (354 puntu), Itxaso Paia (340,5 puntu), Lander Ibarluzea (334 puntu) eta Peru Vidal (318 puntu) geratu ziran.

Saioko irabazleak finalaurreetarako txartela lortu dau eta gainontzekoek puntuazinoaren arabera izango dabe txartela eskuratzeko aukerea.

Epaile lanetan Josu Arroyo, Abel Muniategi, Josu Telleria, Asier Ibaibarriaga, Mirari Azula eta Iñaki Aurrekoetxea ibili ziran.

Hurrengo saioa Arrigorriagako Lonbo aretoan izango da urriaren 22an, 17:30ean. Bertan, Oihana Bartra, Ion Berrocal, Jon Unanue, Jabier Olibares, Urtzi Urrutikoetxea eta Olatz Ibarluzea bertsolariak egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu