Lilibertso ekimena jarri dabe martxan Gernikan
2007-10-11 15:15 BertsolaritzeaLagun artean bertsotan ibilten zarienok, parrandatan loratzen zarien bertsolariok, bertso saioetara publiko legez joaten zarienok edo bertso munduan aspalditik zagozanok batu ahal izatea da ekimenaren helburua, orain arte ez baita horretarako aukera lar egon. Zitea astelehenetan, 18:30etatik 20:30tara, Astra Gaztetxean izango da.
Sailkapen fasea amaituta, 30 bertsolari final laurenak noiz hasiko zain
2007-10-08 14:38 BertsolaritzeaElgeta, Getaria, Ataun eta Errenteria izan dira sailkapen faseko azken saioak eta honezkero, 23 bertsolari Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurenetan dagoz. Honeei, orain lau urteko 7 finalistak gehituko jakez: Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre, Ekaitz Goikoetxea eta Iñaki Gurrutxaga.
Iker Zubeldia, Unai Muñoa, Aitor Sarriegi eta Iñaki Zelaia sailkatu dira G Puntuko final laurenetara
2007-10-01 15:55 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketan final laurenetarako txartelak lortzeko saioak izan dira asteburuan. Hona hemen kronikatxuak:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea martxan honezkero
2007-09-24 15:55 BertsolaritzeaHasi da Txapelketea. ‘G puntua’ martxan da. Gipuzkoa bertsotan murgilduko da hiru hilebete eskasean zehar. ‘G’ handiaren pean bertsoa bidelagun: Orion eta Legazpin lehenengo pausuak. Ordu berean. Gai berakaz. Bertsolariak ezagunak; geureak. Guztiak. Sailkapen fasea galbahea ei da, baina inor ez da kanpoan geratzen: G puntuak danok batu baikaitu.
VIII. Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketea
2007-09-21 15:47 BertsolaritzeaParte-hartzaileek, posta arruntez edo posta elektronikoz urriaren 22ra arte izango dabe euren lanak entregetako denborea eta inon saritu edo aurkeztutako lanak ez dabe baliorik izango.
‘G puntua’, badator Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea 2007
2007-09-11 02:00 BertsolaritzeaLelotzat ‘G puntua’ daroan txapelketeak Gipuzkoako bertsolaritzearen oinarriaren erakustaldia izatea dau helburu.
Urteroko kontua, urtero desbardina
2007-08-31 02:00 BertsolaritzeaItxaso Paia eta Arrate Illaroren bertsoak heldu jakuz Bizkaie!-ra. Bertsolari gazteak dira biak, Algortakoak eta bertsoa txikerretatik bizi izan dabenak. Bertsotan euren udearen barri emoteko prest dagoz.
Miren Amuriza eta Jone Uriagaz berbetan
2007-07-23 02:00 BertsolaritzeaAbuztua gane-ganean dogunean heldu jaku haize freskoa Algorta eta Berriztik. Jone Uria eta Miren Amuriza dira, beste gazte askogaz batera, bertsoa bertan behera geratuko ez dan seinalea. Miren eta Jone Altsasuko Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketatik bueltan jatorkuz Bizkaie!-ra, bertan eta bestelako plaza eta kontuakaz, egin dabenaren barri emoteko.
Bertsolantegia, azken txanpan Eibarren
2007-07-03 02:00 BertsolaritzeaBertsolaritzaz gogoeta egiteko gunea edo topalekua sortzeko beharrari erantzun nahi deutso lantegi honek eta kuriosidade eta interes handia biztu dau, gehienez 30 lagunek parte hartzea aurreikusi zalako eta 34 lagunek emon dabelako izena.
Altsasu bertso gaztez josita
2007-06-25 02:00 BertsolaritzeaTxikien mailan Amaia Iturriotz urretxuarra izan zan txapeldun eta Imanol Irazustabarrena alegiarra txapeldunorde. Handien mailan Maddalen Arzallus hendaiarrak eskuratu eban txapela eta Kristiñe Txoperena hendaiarrak bigarren postua.
Iñaki Iturriotz: ‘guk ez dogu bertsoa lehia moduan ulertzen’
2007-06-21 02:00 BertsolaritzeaOraintsu, 'Bertsotan atalean, Santutxuko bertso-eskolea izan genduan berbagai eta oraingoan barriz, Arratiako bertso-eskolea eta batez be, Zeanuriko bertso-eskolearen ibilbidea eta jarduna aztertuko doguz. Bertan kantu kantari eta kontu kontari ibilten dan Iñaki Iturriotzi egin deutsagu alkarrizketea bertako barri emoteko.
GR-12 bertso bidea azkenetan
2007-06-13 02:00 BertsolaritzeaLehen finalaurrekoa, bagilaren 16an, zapatuan, Lasarten jokatuko da arratsaldeko 18:00etan Jalgi tabernan; Azpeitia eta Zumaia izango dira aurrez aurre. Hiru tabernatan egingo dira libreko hiru saio. Taberna bakotxean herri bakotxetik bertsolari bana arituko dira. Hiru tabernetan pilatutako botuek emongo dabe lehen finalistearen izena.
Bertsoa gaztetarik osasuntsu
2007-06-04 02:00 BertsolaritzeaBizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketan, hamalau urtera artekoen artean, Nerea Ibarzabalek jantzi eban txapela eta Elene Lejarzegi izan zan txapeldunordea. Gazteen mailan, Jone Uriak jantzi eban txapela eta Miren Amuriza bigarrena izan zan baina biak be mereziduta euken txapel baltza.
Getxoko Udalak eta ALBEk lankidetza-hitzarmena beste urte birako barriztau dabe
2007-05-31 02:00 BertsolaritzeaGetxoko jarduneko alkate Iñaki Zarraoak eta ALBEren ordezkari Nahikari Ayok sinatutako hitzarmenean aitatzen danez, ALBEri 30.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Getxoko Udalak urte honetarako. Datorren urteko kopurua alde bien artean adostu beharko dabe.
Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketearen azkena
2007-05-30 02:00 BertsolaritzeaBizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, bagilaren 1ean, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketearen azkena. Bizkaiko txapela dago jokoan, eta ez da gitxi, baina horrezaz ganera Euskal Herriko finalera nortzuk joango diran ebatziko dau final honek. Maila bakotxeko lehenengo biek egingo dabe Altsasun jokatuko dan finalera joateko bidea.
Iparraldeko Bertsulari Gazteen XIV. Xapelgoa eta Bertsulari Ttiki Eguna
2007-05-29 02:00 BertsolaritzeaBertsulari Gazteen XIV. Xapelgoan, danetara, hamalau urte azpiko 36 gaztek ekin deutsie lanari, 12 taldetan banatuta. Joan dan astean jokatu ziran haurren mailako 3 kanporaketak eta Garazi A, Sohüta, Kanbo A eta Hendaia A sailkatu dira finalerako, Bertsulari Ttikin jokatuko dan finalerako. Hitzordua datorren zapatuan, bagilaren 1ean, izango da Miarritzen, Euskal Jai frontoian, goizeko 10:30etan hasita.
Gernika-Lumoko udalak, ‘Bertsolaritzea 2006-2007 ikasturtea’ proiektua garatzeagaitik, BIE diruz lagundu dau
2007-05-24 02:00 BertsolaritzeaIkasturtean zehar, ‘Bertsolaritzea Gernika-Lumon’ egitasmo honen barruan ikasgeletara eroan da bertso mobimentua, bertso klaseak, bertso saioak ikastetxeetan, edota bertso txapelketak antolatuz.
Alaia Martin Plazatik Gaztetxera sariketako finalera
2007-05-22 02:00 BertsolaritzeaAlaia Martin oiartzuarra Plazatik Gaztetxera sariketako finalean izango da, bigarren kanporaketa irabazita. Aurreko saiotik Uxue Alberdi dago sailkatuta.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketea 2007
2007-05-21 02:00 BertsolaritzeaEskolarteko Bertsolari Txapelketea lan idatziakaz eta bat-bateko saioakaz osotzen da. Aurten be hamaika kanporaketa jokatu eta gero, maiatzaren 18an jokatu zan Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala Gernikako Seber Altube ikastolan.
Bertsolantegia Eibarren, bertsoaren unibersoa ezagutzeko
2007-05-15 02:00 BertsolaritzeaBertso eskoletako gazteei nahiz edade desbardinetako bertsozale eta euskaltzaleei bertsoaren magian sakontzeko gunea eskaini nahi jake. Belaunaldien arteko transmisinorako, bertsolaritzearen nahiz kulturgintzearen gogoetarako, arte disziplinen arteko hartu-emonak lantzeko espazioa izango da.
















Eskerrik asko zuri. Suberterik onena opa deutsugu!!!
»» Bertso Udalekuetako hezitzaile bila dabiz