Bizkaiko Bertsolari Gazteen IV. Jaia Otxandion martiaren 24an
2007-03-23 01:00 BertsolaritzeaZapatu honetan, martiaren 24an, Bizkaiko Bertsolari Gazten IV. Jaia ospatuko da. Urteroko moduan, Bizkaiko herri txiki bat aukeratzen da egun osoan, bertso giroan ondo pasetako asmoagaz eta aurten, Otxandion alkartuko dira bertsolariak.
Zapatu honetan, martiaren 24an, Bizkaiko Bertsolari Gazten IV. Jaia ospatuko da. Urteroko moduan, Bizkaiko herri txiki bat aukeratzen da egun osoan, bertso giroan ondo pasetako asmoagaz eta aurten, Otxandion alkartuko dira bertsolariak.
Otxandion eguerdiko 13:00etan plazan hasita, triki poteoa iragarri dabe herri guztian. Bazkalordura arte, bertso eta trikiti doinurik ez da faltako. Bazkarirako txartelak eskuratzea ez da gatxa izango ze herriko tabernatan egongo dira salgai 12 euroan.
Bazkalostean, Bizkaiko bertsolari gazteen arteko desafioari ekingo deutsie. Zortzi tabernatan egingo dabez saioak. Parte hartzen daben eskualde bakotxeko bertsolari bik frogak gainditu beharko ditue. Froga guztiek izango dabe bertsoagaz zerikusia, baina bestelako elementuak nahastuko jakez: kirola, jolasa, dantzea, antzerkia... Azkenean, desafioko finala Gaztetxean jokatuko da gaueko 21:00etan.
Ostean, erromeria izango da Otxandioko Gaztetxean bertan Arizgoiti taldeagaz.
Azken buruan, domeka goizeko 7:00etan, indarrik geratzen jakonak ‘barru’ partidea izango dau frontoian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!