Busturialdea eta Ipar Uribe aurrez aurre Plateruenan
2007-03-15 01:00 BertsolaritzeaHonezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle.
Honezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle. Sariketa osoan sei talde ibili dira Durangoko finalaren atzetik: Lea Artibai, Bilboaldea, Arratia, Ipar Uribe, Durangaldea eta Busturialdea. Multzo batean Lea Artibai, Busturialdea eta Bilboaldea egozan eta bestean Arratia, Ipar Uribe eta Durangaldekoak.
Lehenengo saioa Markinako Lea Artibai ikastetxean izan zan. Bertan Lea Artibaikoak eta bilbotarrak jardun eben kantari. Lehia estua izan zan eta hori puntuazinoan be igarri zan, puntu bakarrekoa izan baizan talde bien arteko aldea. Lea Artibaik 362,5 puntu, Bilboaldeak 363,5 puntu.
Igorreko institutoan egoan jarrita bigarren hitzordua. Arratiakoak eta Ipar Uribekoak sariketako euren lehen puntuaren bila urten eben baina igazko txapeldunordeak izan ziran irabazleak, Arratiak 368,5 puntu, Ipar Uribek 380 puntu.
Busturialdekoek martiaren lehenengo astera arte itxaron behar izan eben kantetan hasteko. Arratzuko Barrutialde ikastetxean Busturialdeak 366 puntu lortu zituan eta Lea Artibaikoak barriz 343. Saio biak galduta, Lea Artibai finalerako aukera barik geratu zan. Hortik aurrera, multzo horretan, Busturialde eta Bilbokoen artean egoan Durangoko Kafe Antzokian kantetako aukerea.
Durangoko San Agustin kultur gunean abestu eben bigarrenez arratiarrak. Igarri zan aurten Durangaldeak talde sendoa daukala eta Durangaldekoek 384 puntu eskuratu zituen eta Arratiakoak 346,5. Gauzak holan dirala, azkenengo saio bietan erabagi zan finalistak nortzuk izango ziran.
Asteon, martitzenean jokatu zan Txurdinagako Gabriel Aresti institutoan Bilboaldea eta Busturialdekoen arteko saioa. Gaztetxoen artean bardintasun handia egon zan eta aldea nagusietan igarri zan. Azkenengo saioa Derioko Txorierri institutoan egin zan eguaztenean. Aurtengo saiorik orekatuena izan zan. Jakina zan talde biak gogor ebizela eta alkarren kontrakoan erakutsi eben. Ipar Uribek 350,5 puntu, Durangaldeak 350.
Kontuak kontu, finala martiaren 23an jokatuko da Durangoko Plateruenan, barikuz, arratsaldeko 18:00etan.Busturialdea barriro ikusiko dogu finalean kantari, azken urteotan askotan geratu dira ateetan baina aurten artezean gorde dabe euren lekua finalean eta Ipar Uribe, igazkoa galdu ostean, inoiz baino gogo handiagoagaz joango da Durangora. Arrazoi onak dira Plateruena Kafe Antzokian entzungo diranak ez galtzeko
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!