Gipuzkoar bertsolari gazteak irabazle Sabino Arana Fundazinoaren V. Bertso Paperen Lehiaketan
2008-05-09 14:32 BertsolaritzeaSabino Arana Fundazinoak antolatuta urtero egiten dan Bertso Paperen Lehiaketearen V. edizinoak honezkero baditu irabazleak. Hego Euskal Herriko 200 eskola-umek baino gehiagok parte hartu dabe ekimenean eta, oraingoan, partehartzailerik gehienak Gipuzkoakoak izan dira.
Sabino Arana Fundazinoak antolatuta urtero egiten dan Bertso Paperen Lehiaketearen V. edizinoak honezkero baditu irabazleak. Hego Euskal Herriko 200 eskola-umek baino gehiagok parte hartu dabe ekimenean eta, oraingoan, partehartzailerik gehienak Gipuzkoakoak izan dira.
Epaimahaiak, irakaskuntzako eta bertsolaritzako profesionalek osotutakoa, honako hau ebatzi dau: A kategorian (Lehen Hezkuntzako 2. zikloa) irabazlea Jon Dorronsoro Maioz, Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa (Ataun), izan da. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Aratz Irazustabarrena Garmendia, San Juan Ikastetxekoa (Alegia) eta Paul Iruretagoiena Rezola, Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa (Ataun), geratu dira.
B kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa), irabazlea Andoni Imaz Pozueta, Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa, izan da. Kategoria honetan bigarren Bertol Murua Gorostidi, Samaniego Herri Ikastetxekoa (Tolosa) sailkatu da eta hirugarren Maialen Akizu Bidegain, Gainzuri Ikastetxekoa (Urretxu).
Hirugarren edo C kategorian (DBHko 1.a eta 2.a), lanik onena Urretxu-Zumarraga Ikastolako Jone Alberdi Ballinarena izan da, eta Iñaki Artola Izagirre, Aralar Institutukoa (Alegia), eta Mikel Iturriotz Etxaniz, Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa, izan dira ondorengo saridunak.
Azkenik, D kategorian (DBHko 3.a eta 4.a ), Joseba Agirrezabala Iparragirre, Loinazpe Institutukoa (Beasain), izan da irabazlea. Bigarren postuan Imanol Irazustabarrena Garmendia, Aralar Institutukoa (Alegia), dago eta hirugarrenean, Amaia Iturriotz Etxaniz, Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa.
Aurkeztutako lanen maila handia nabarmendu dau epaimahaiak, gazteek bertso-eskoletan gero eta gehiago jardun eta hobeto ikasten dabela erakusten dauena.
Hamabi saridunek Terueleko Dinopolis Gai Parkera lau eguneko bidaia jasoko dabe sari moduan, bagilaren azken aldera egitekoa eta ikasle bakotxa persona bik lagunduta joan ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!