Xabi Paya bertsolariagaz berbaldiak antolatu ditue Bilboko zenbait ikastetxetako 11 eta 14 urte arteko ikasleentzat
2008-05-19 12:18 BertsolaritzeaBilboko Udaleko Euskara Sailak antolatu dau jarduerea, gazteek euren artean euskeraz egin daien, ‘euskal kulturan bide luzea egina dauen gazte honen esperientziaren bitartez’.
Bilboko zenbait ikastetxetako 11 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek Xabi Paya bertsolari getxoztarraren berbaldietan parte hartzeko aukerea izango dabe bagilaren 13ra bitartean. Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolatu dau jarduerea, gazteek euren artean euskeraz egin daien, ‘euskal kulturan bide luzea egina dauen gazte honen esperientziaren bitartez’.
Bertsolari ez eze, idazle, gidoigile eta itzultzaile be bada Xabi Paya. Hizkuntza nagusia erderea dauen ingurunean euskeraz bizi izandako gorabeherak azalduko deutsez ikasleei, Bilbon gaur egun euskeraz jarduteak dituan alde onak eta zenbateraino izan daitekeen aberasgarria azalduz.
Bizkaiko Foru Aldundiko Alkarbide bilguneak koordinautako jarduerea da, Barritzegunea Prestakuntzan eta Hezkuntzearen Barrikuntzan Laguntzeko Zentroak babestuta, eta ondokoak dira parte hartuko daben ikastetxe publikoak: Juan Delmas LHI eta Ibaizabal BHI, maiatzaren 22an, 10:30etan; Txurdinaga Behekoa BHI eta Pio Baroja LHI, bagilaren 10ean, 11:00etan; eta Zurbaran BHI, bagilaren 13an, 11:30etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!