Gipuzkoako IV. Bertso Eskolen Eguna Usurbilen
2008-04-17 15:53 BertsolaritzeaGipuzkoako bertsolari neska-mutilen hartu-emonak zaintzea eta sustatzea da ekimenaren helburu nagusietako bat Unai Muñoa, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisino Saileko kideak azaldu dauenez.
'Bizi-eskola, bertso-eskola' lelopean, egun osorako egitaraua preparau dabe datorren domekarako, apirilaren 20rako. Gipuzkoako bertsolari neska-mutilen hartu-emonak zaintzea eta sustatzea da ekimenaren helburu nagusietako bat Unai Muñoa, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisino Saileko kideak azaldu dauenez.
Aurtengo leloaren nondik norakoak Andoni Egañak azaldu zituan prentsaurrean; ‘bertsotarako abilidadea lantzeaz gan, ikasleek beste gaitasun asko lantzen ditue eskolan. Bizitzarako eskola be bada, guk holan bizi izan dogu behintzat’.
Gaur egun, 50 bertso eskola inguru dagoz Gipuzkoan, eta horreetan 300dik gora neska-mutil dabilz.
Egitaraua
10:30. Usurbilgo plazan alkartuko dira guztiak.
11:00. Jinkana.
14:00. Bazkaria.
16:00. Hamalau urtetik beherakoentzat Kike Amonarrizek gidatutako saioa Udarregi ikastolan. Uxue Alberdi eta Jon Maia izango dira bertsotan, eta Unai Gaztelumendik marrazkiak inprobisauko ditu.
16:00. Gu ta Gutarrak taldearen emonaldia Sutegiko areto nagusian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!