Durangaldeak lehenengo puntua lortu dau Bertsolari Gazteen XVI. BBK sariketan
2008-02-28 13:34 BertsolaritzeaDurangaldeak lehen puntua lortu dau aurreko saioan Busturialdekoen kontra galdu eta gero.
Joan dan astean hasi zan sariketa honetan, dagoeneko 3 saio izan dira eta azkenengoan Durangaldea eta Bilboaldea izan dira aurrez-aurrez, Durangoko institutuko areto nagusian.
Dakizuenez, sariketa honetan parte hartzen daben 6 taldeak, 3 taldeko multzo bitan banatzen dira eta liga bat jokatzen dabe euren artean.
Aurten egin diran multzoak ondokoak dira:
1.- Bilboaldea, Busturialdea eta Durangaldea
2.- Arratia, Ipar Uribe eta Lea Artibai
Durangoko saioko aurkezlea Maite Berriozalbal izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Arkaitz Estiballesek eta Jose L. Basterretxeak osotu dabe.
Durangoko institutuko aretoa beterik egoala egin da saioa. Maila onekoa izan da eta ikusleek oso ondo pasau dabe. Ondokoak dira kantatu daben bertsolari gazteak eta lortutako puntuazinoak:
DURANGALDEA |
BILBOALDEA |
|
18 urte arte |
Ainhoa Kaltzakorta Xabier Irakulis
|
Joanes Garmendia
|
19-24 urte bitartean |
Ander Aldazabal
|
Garazi Irazabal
|
DURANGALDEA |
BILBOALDEA |
|
18 urte arte |
194 |
164 |
19-24 urte |
215,5 |
221 |
Danetara |
409,5 |
385 |
Beraz, Durangaldeak lehen puntua lortu dau aurreko saioan Busturialdekoen kontra galdu eta gero.
Hurrengo saioa aste honetako barikuan, zezeilak 29, jokatuko da, Derion eta datorren astean, sailkapen faseko beste saio biak:
Eguna |
Taldeak |
Lekua |
Ordua |
2008/02/29 |
Ipar Uribe - Lea Artibai |
Derio: Txorierri BHI institutua |
12:15 |
2008/03/04 |
Lea Artibai - Arratia |
Markina: Lea-Artibai ikastetxea |
11:15 |
2008/03/05 |
Bilboaldea - Busturialdea |
Bilbo: Txurdinagako G. Aresti inst. |
11:45 |
Finala, barriz, Bilboko Kafe Antzokian jokatuko da, martiaren 14an,barikuan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerea doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!