Beterriko I. Bertsolari Txapelketea zezeilaren 15etik aurrera
2008-02-11 12:59 BertsolaritzeaBertsolari gazteei plaza barriak eta jeuntaurrean jarduteko eta trebatzeko aukerea eskaini eta bertsozaletasunaren erroak Beterrin sakonago tinkatzeko xedez, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak aurtengo zezeil-martirako Beterriko lehenengo Bertsolari Txapelketea antolatu dau.
Bertsolari gazteei plaza barriak eta jeuntaurrean jarduteko eta trebatzeko aukerea eskaini eta bertsozaletasunaren erroak Beterrin sakonago tinkatzeko xedez, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak aurtengo zezeil-martirako Beterriko lehenengo Bertsolari Txapelketea antolatu dau, bi ezaugarri bereziz jantzitakoa. Lehenik esan, 26-32 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako txapelketea dala, eta bigarrenik bertso-lehia taldekakoa izango dala, hau da, 4 taldek parte hartuko dabe txapelketan eta talde bakotxean hiruna bertsolari.
Hiru saiok osotuko dabe txapelketea, bi kanporaketa saio eta finala izango baitira. Saio guztiak bertso-afari legez antolatuko dira. Beraz, afariari iluntzeko zortzi eta erdietan emongo jako hasierea eta afariagaitik pagau beharrekoa 20 € izango da. Afaritarako txartelak aurretik Larramendi Bazkunaren egoitzetan erosi ahal izango dira, bertso-afariak egingo diran tokian tokiko alkarte eta jatetxeetan eta, azkenik, ondoko saltegietan: Andoainen Ernaitza eta Stop liburudendetan eta Villabonan Ogigoxo okindegian. Txartelak telefonoz be erreserbau daitekez, aurretik pagau ezkero. Deitu ondoko telefono zenbakira: 943-300-733.
Bi lagunek osotuko dabe kanporaketa saioetako eta finaleko epaimahaia. Hirugarren epaimahaikidea entzulegoa bera izango da eta aukerea izango dau botoa emoteko.
Lehenengo kanporaketea: zezeilak 15, barikua
Andoaingo Santakruz Alkartean, 20:30ean
ZILARRITURRI taldea:Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Izagirre.
LAPURTXULO taldea:Iñaki Gurrutxaga, Mantxi, Beñat Lizaso.
Gai-emoilea: Jon Zaldua.
Afaria: 20 €. Txartelak salgai: Larramendi Bazkunaren eta Aiurriren egoitzetan, Santa Kruz alkartean bertan, Ernaitza eta Stop liburudendetan eta Villabonan Ogigoxo okindegian. Txartelak telefonoz be erreserbau daitekez, aurretik pagau ezkero. Deitu ondoko telefono zenbakira: 943-300-733.
Bigarren kanporaketea: zezeilak 22, barikua
Amasako Kultur Etxean, 20:30ean.
OTSABI taldea:Jokin Uranga, Jon Martin, Iker Goñi.
TTOTTOLONDEGI taldea:Nahikari Gabilondo, Iker Zubeldia, Unai Muñoa.
Gai-emoilea: Iker Iriarte.
Afaria: 20 € Txartelak salgai: Larramendi Bazkunaren eta Aiurriren egoitzetan eta Amasako Iturrigoxo jatetxean bertan, Andoaingo Ernaitza eta Stop liburudendetan eta Villabonan Ogigoxo okindegian. Txartelak telefonoz be erreserbau daitekez, aurretik pagau ezkero. Deituondoko telefono zenbakira943-300-733.
Finala: martiak 1, zapatua
Asteasuko Iturriondo Jatetxean, 20:30ean.
Kanporaketa bakotxetik talde bakarra sailkatuko da; bi talde izango dira finalean.
Gai-emoilea: Amaia Agirre.
Afaria: 20 €. Txartelak salgai: Larramendi Bazkunaren eta Aiurriren egoitzetan eta Iturriondo jatetxean bertan, Andoaingo Ernaitza eta Stop liburudendetan eta Villabonan Ogigoxo okindegian. Txartelak telefonoz be erreserbau daitekez, aurretik pagau ezkero. Deituondoko telefono zenbakira943-300-733.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!