V. Bertsolari Gazteen Eguna Abadiñon

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-02-29 11:23   Bertsolaritzea

Zapatu honetan, martiak 1, egingo da V. Bertsolari Gazteen Eguna. Aurten Abadiñok hartu dau Otxandioren lekukoa, aurretik Larrabetzu, Munitibar eta Aulestitik pasau eta gero.

Zapatu honetan, martiak 1, egingo da V. Bertsolari Gazteen Eguna. Aurten Abadiñok hartu dau Otxandioren lekukoa, aurretik Larrabetzu, Munitibar eta Aulestitik pasau eta gero. Gu Xabier Enbeitagaz egon gara berbetan eta gustura kontau deuskuz egun horren nondik norakoak. Jaiaren aurreko edizinoetan be, normalean gitxienez eskualde bakotxeko ordezkari bategaz batera, bera ibili da antolatzaile beharretan eta beraz, gaia sano barrutik ezagutzen dau.

Aurrekoetan egin dan legez, eguna tertzioz hasiko dabe beharrezkoak diran gauzak preparetako. Laguntzeko prest izango ditue Abadiñoko gazteak be, Xabierrek esan deuskun moduan: ‘eskertzekoa da batez be gazteak emoten daben erantzuna eta seguru Abadiñokoakandik be ez dogula gitxiago hartuko’. Lehenago be izan dabe esperientzia hori Aulestin, Munitibarren, Larrabetzun eta igaz Otxandion. Abadiñoko Udalaren eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzinoagaz be sano pozik dagozala autortu deusku.

Eguneko egitaraua goitik behera zarratuta dago: eguerdi aldera bertso-triki poteoak berotuko dau giroa. Gero, ehundik gorako jente arloarentzako bazkaria izango da Abadiñoko probalekuan. Era berean, esateko modukoa da, inoiz geu be lekuko izan gara, urtero-urtero bete dituela mahai luzeetako jesarlekuak. Bazkalostean, barriz, parte hartzen daben eskualdeetako bertsolariek zeozer berezia eroango ei dabe besteei erakusteko; halan da be, beti egongo da bigarren plan bat lehenengoak txarto urten ezkero. Plan hori bertso-saio inprobisau bat izango da (sarritan onena izaten dana). Eguna ederto edo ederto beteta amaitzeko, Amaiurregaz erromeria egongo da Abadiñoko gaztetxean.

Bertsolari Gazteen Eguna izan arren, Xabierrek ondoko mezua luzatu dau: ‘bertsozale guztiak zagoze konbidauta, horregaitik badakizue, martiaren 1ean Abadiñora urreratu!’.

Bestalde, bihar gauerako planik izan ez edo Azpeitiko gaztetxera urreratzerik ez dozuenontzako, www.bertsoa.com webguneak Erniarraitz sariketako finala ikusteko aukerea luzatzen deutsue. Maialen Velarde, Unai Gaztelumendi, Hodei Iruretagoiena, Arnaitz Lasarte, Aitor Urbieta eta Alaia Martin izango dira protagonista zuen ordenagailuaren pantailan. Gaueko 22:00etan zuzenean eskainiko dau bertsoa.com-ek beste hainbat saiogaz egiten daben moduan. Gozau egizue, zer gozau badago eta!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu