Gutartasunak, urtebete

Gu Ta Gutarrak 2008-02-13 14:23   Bertsolaritzea
Gu ta Gutarrak taldeak urtebete egin barri dau. Bilboko lehen emonaldi haretatik 43 oholtza barri gutartu doguz. Oholtza horreetan, 70 gutar konbidau izan dira, 70 lagun zahar eta barri. Danetara, 43 emonaldi horreetan zehar, 6.500 lagun inguru izan doguz.

Gu ta Gutarrak taldeak urtebete egin barri dau. Bilboko lehen emonaldi haretatik 43 oholtza barri gutartu doguz. Oholtza horreetan, 70 gutar konbidau izan dira, 70 lagun zahar eta barri. Danetara, 43 emonaldi horreetan zehar, 6.500 lagun inguru izan doguz ikus entzule, 6.500 gutar azken batean.

Gure herria ekialdetik mendebalera eta iparraldetik hegoaldera zeharkatu dogu. Areto handietatik txoko goxoetara; leku hotz berotuetatik, berotu doguzan leku hotzetara; gure lekuak ziranetatik gutartu doguzan lekuetaraino.

Gutarren blogean, barriz, (www.gutagutarrak.eu, oraindino zein dan ez dakizuenontzat) 15.000 gutar bisita inguru izan dira, 6.000 lagunen ordenagailuetatik (zuzenean izan ez danean, www.bertsoa.com eta www.gaur8.infoizandira emori handienak). Youtuben eskegi doguzan 47 bideoek 26.675 ikustaldi izan ditue, gure emonaldietan izan diranen halako lau, hain zuzen be.

Halan da be, leku dexente badira oraindino gutartu barik eta ondokoak dira datozen emonaldiak:

OÑATI Zezeilak 22
ELIZONDO Zezeilak 23
ZUMAIA Zezeilak 29
PAGOLA Martiak 1
URRUÑA Martiak 7
URRETXU martiak 14
LEZO martiak 21
LARRABETZU Apirilak 11
AZKOITIA Apirilak 12
LEIOA Apirilak 19
LEGAZPI Apirilak 25
GERNIKA Maiatzak 9
ZAMUDIO Maiatzak 24 (eta Xenpelarrek inoan legez: Jaioko dira barriak…)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu