Badator 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2008-02-08 09:54 BertsolaritzeaAntolaketa mailan barrikuntza txiki batzuk dagoz aurten. Batetik, Txapelketeak irudi barria estreinau dau, hurrengo urteetan be erabilteko asmoagaz, holan, Txapelketeak merezidu dauen berezko nortasuna izan daian; bestetik, teknologia barrien erabilerea nabarmendu behar da, izan be, www.nafarroakotxapelketa.com helbidean aurtengo txapelketearen inguruko informazino guztia eskuratu ahal izango da
Aurtengo Txapelketako ezaugarri nagusiek Nafarroako bertsolaritzearen egoerea islatzen dabe: aspaldiko parte-hartzaile kopururik handienak eta bertsolarien gaztetasunak etorkizun argia iragarten dabe Nafarroako bertsolaritzarako.
Betiko espirituati eutsiz, antolaketa mailan barrikuntza txiki batzuk dagoz aurten. Batetik, Txapelketeak irudi barria estreinau dau, hurrengo urteetan be erabilteko asmoagaz, holan, Txapelketeak merezidu dauen berezko nortasuna izan daian; bestetik, teknologia barrien erabilerea nabarmendu behar da, izan be, www.nafarroakotxapelketa.com helbidean aurtengo txapelketearen inguruko informazino guztia eskuratu ahal izango da.
Egitureari jagokonez, kanporaketa bi eta hiru finalaurreko izango dira, final handiaren atarian.
Finalaurrekoetarako zuzenean hamairu bertsolari dagoz sailkatuta, igazko txapelketako onenak. Kanporaketetean parte harzten dabenak finalaurrekoetarako bost txartel lortzen saiatuko dira; kanporaketa bakotxeko onena eta kanpopraketan punrtuazinorik onena lortzen daben beste hirurak pasauko dira.
Finalaurrekoetan, barriz, 18 bertsolari izango dira eta horreetatik zortiz pasauko dira Elizondoko finalera. Azken urteotan legez, finala Elizondoko Lur dantzalekuan izango da martiaren 15ean.
Kanporaketak:
- Zezeilak 8, barikua, Leitzako Aurrera Elkartean, gaueko 21:30etan. Bertsolariak: Diego Riaño, Juan Mari Lopez, Iker Iriarte, Ekaitz Astiz, Aimar Karrika eta Iñaki Aleman.
- Zezeilak 9, zapatua, Iturengo Udaletxean, arratsaldeko 19:00etan. Bertsolariak: Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu, Ander Fuentes ‘Itturri’, Xabier Terreros, Garazi Taberna eta Xabier Legarreta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!