Bertsoa.com bertso-plazak zuzeneko emonaldiak hasiko ditu astero

Bizkaie! 2008-02-27 13:25   Bertsolaritzea

Bertsoa.com bertso-plazak bertsolaritzearen zabalkundean zuzenekotasuna bultzatu nahi dau, eta helburu horregaz sortu dau astero-astero bertsoak zuzenean emongo dituan lehenengo ekimena, Plazatik Zuzenean proiektua.

Bertsoa.com bertso-plazak proiektu barri bat jarriko dau martxan zezeilaren 29tik aurrera: Plazatik Zuzenean proiektua, zuzeneko bertso-programazinoa asteroko maiztasunez. Bertsoa.com bertso-plazak bertsolaritzearen zabalkundean zuzenekotasuna bultzatu nahi dau, eta helburu horregaz sortu dau astero-astero bertsoak zuzenean emongo dituan lehenengo ekimena, Plazatik Zuzenean proiektua. Bertsoa.com-ek 2007an be 30 saiotik gora emon zituan zuzenean internetez, eta 2008an be sei ekitaldi zuzenean emon ditu, besteak beste, Bertso Eguna Donostiako Kursaaletik. Orain, barriz, beste pausu bat emon eta zuzenenko emonaldiak sistematizau egingo ditu, eta asteroko maiztasuna emon.

Z<ezeilaren 29an abiatuko da Plazatik zuzenean proiektu barri hau eta Erniarraitz Gazte Sariketako finala eskainiko dau zuzenean, Azpeititik. Normalean astean saio bat emongo bada be, astegoien horretan Beterriko Taldekako txapelketako finala be emongo dau. Martioan Nafarroako finala be emongo dau, besteak beste.

Bertsoa.com-en helburua da zezeilean hasi eta abendurarte formato desbardinetako 45 bertso ekitaldi inguru zuzenean emotea, eta horreen artean urteko bertso zirkuituan errenferentziazko saioak diran ekitaldi asko: Herrialdeetako txapelketetako finalak, udarako jaialdi nagusiak, gazte sariketak. Edozelan be, saioak aldez aurretik iragarriko dira www.bertsoa.com/eu bertso-plazan.


Aniztasuna, erreferentzialtasuna eta konektagarritasuna

Bertsoa.com-ek zuzenean emongo dituan saioak hiru erispideen gainean aukera-tuko ditu: aniztasuna, ekitaldiaren erreferentzialtasuna eta konektagarritasuna (zuzenean emoteko ezinbesteko baldintza).

Saioak zuzenean emon ondoren, Bertsoa.com-en egongo dira ikusgai.


‘Plaza librean’, Bertsoa.com-en gune berria bidean

Plazatik zuzeneanekimenaz gan, Bertsoa.com-ek gune barri bat jarriko dau jenteak berak bertso-bideoak internetera igoteko. Plazalibrean dau izena eta Youtuben tankerako formulea da, baina, Bertsoa.com-en zerbitzari propioagaz. Proiektu hau gitxi barru jarriko da martxan.

Horrezaz gan, Bertsoa.com-ek:

  • Plazaz plazako 200 bertso-ekitaldi jarriko ditu internen.
  • Aktualidade informatiboa jarraituko dau.

Bertsoa.com 2007an aurkeztu zan eta 100.000 sarreratik gora izan zituan.

Informazino gehiagorako: info@bertsoa.com edota:656 70 3839

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu