Astegoienean erabagita gelditu dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak

Bizkaie! 2008-03-03 13:58   Bertsolaritzea

Lehenengo finalerdia, Ondategiko Zigoitia Aretoan jokatuko da, martiaren 9an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez bertsolariek kantauko dabe Irati Lotina gai-jartzailearen agindupean.

Aurreko barikuan, zezeilak 29an, Lantziegoko Luis R upategian jokatu zan aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea. Bertan 50 bertsozale ingururen txalo artean, Andere Arriolabengoa, Juan Mari Juaristi, Felipe Zelaieta, Jagoba Apaolaza, Alberto Martinez eta Zigor Enbeita izan ziran lehian Irati Lotina gai-jartzailearen agindupean. Azkenean, Zigorrek lortu eban finalerdietarako txartel zuzena, 155 puntu lortuz, bigarren Juaristi gelditu zan Zelaietagaz puntutan bardinduta, 148,5; ondoren, Arriolabengoa (146,5), Martinez (139,5) eta Apaolaza (133,5). Bigarren kanporaketa honetan erregulartasuna izan zan nagusi, bertso ale politak egon ziran eta entzuleak gustura egon ziran saioa entzuten.

Hurrengo egunean, martiaren 1ean, Aguraingo Sarayola jatetxean jokatu zan hirugarren eta azken kanporaketea. Hor be berrogeita hamar bertsozale ingururen berotasunean, ederto afaldu ostean, Oihane Perea (156 puntu), Ruben Sanchez (156), Manex Agirre (151), Rikardo Gonzalez de Durana (148), Iker Agirre (142,5) eta Beñat Goitia (126,5) bertsolariak izan ziran kantuan Idoia Beitia gai-jartzailearen agindupean. Saioa nahiko ona eta erregularra izan zan eta bertso ale politak entzuteko aukerea egon zan.

Gauzak holan dirala, Arabako zurrunbiloak herrialdea sentiarazoten, gozarazoten eta astintzen jarraitzen dau, Laudio, Lantziego eta Agurainetik pasau ostean, finalerdietarako, Ondategi eta Aramaiorantz mobiduko da.

Lehenengo finalerdia, Ondategiko Zigoitia Aretoan jokatuko da, martiaren 9an, arratsaldeko 17:00etan. Bertan Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez bertsolariek kantauko dabe Irati Lotina gai-jartzailearen agindupean. Bigarren finalerdia, barriz, Aramaioko kultur-etxean jokatu da martiaren 16an, arratsaldeko 17:00etan, bertan Zigor Enbeita, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana, Andere Arriolabengoa eta Iker Agirre bertsolariak lehiatuko dira Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean.

Azken buruan, finalerdiak erabagita, sailkatutako hamabi bertsolariak finalerako txartela lortzeko gogor lehiatuko dira eta aste santua baino lehen finala osotuta geldituko da, oporretatik bueltan, apirilaren 5ean jokatuko dalarik. Sentidu, Gozadu, Astindu...!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu