Ibon eta Onintza aurrez aurre finalaren atarian
2006-12-11 01:00 BertsolaritzeaDakizuenez, finala bete-beteta jatorku finalista eta entzuleen partetik. Estiballesek, Paiatarrak (Xabik eta Fredik), Ibarrak, Lekuek, Muniategik, Enbeitak eta Ajuriak atrapau dabe euren lekua. Gu azken biakaz, hobeto ezagutu dagizuezan, gustura egon gara berbetan.
Dakizuenez, finala bete-beteta jatorku finalista eta entzuleen partetik. Estiballesek, Paiatarrak (Xabik eta Fredik), Ibarrak, Lekuek, Muniategik, Enbeitak eta Ajuriak atrapau dabe euren lekua. Gu azken biakaz, hobeto ezagutu dagizuezan, gustura egon gara berbetan.
Iboneri:
- Zortzi urte egin dozuz txapelketan parte hartu barik, ardaoan moduan onduten egon zara?
Zortzi urtetan persona moduan nahiko markau naben esperientziak bizi izan dodaz. Batez be, Alemanian pasautako lau urteekaz eta Asiako Hego Ekialdean egindako bi bidaia luzeakaz geratzen naz. Urteetan bertso mundutik guztiz deskonektauta egotea oso ondo etorri jat eta aro barri hau ilusinoz hartzen nabil.
Onintzari:
- Bertso-kabareta hor dago, lehen baino saio gehiago daukazuz, orain barriz finala, ezin da esan bertsoaren arloan urte txarra izan dozunik...
Ez kontrakoa. Nik esango neuke oso urte ona euki dodala. Bertso Kabareta geure proiektua izan da, eta gure bildur guztien ganetik oso ondo urten dau. Eta oraindino, hilebete batzutarako zeresana badaukagu. Ganera, inok kudeatzen dabezan saioen kopurua be gora doa, eta txapelketan hori igarri dala uste dot. Urte askotako lanaren emoitzak ikusten hasi naz aurten, eta nik pentsetan dot 2006a oso berezia izan dala.
- Burutik zer pasau jatzuen zuon izena finalisten artean entzun zenduenean?
Onintza: Listo, Onintza, listo!! eta negarrak urten eusten.
Ibon: Nahiko hotz geratu nintzan, harri baten moduan eta lortutakoa sinistu ezinik. Batetik, finalaurrean lehen postuan geratzea espero ez nebalako eta bestetik, lehenengo geratzeak finalean egongo nintzala esan nahi ebalako.
- Zelan egiten deutsazue aurre Euskaldunako publikotik oholtza gaineko saltuari?
Onintza: Neure burua konbentziduten nabil. Ez daukagula ezer galtzeko, eta lehenengo finala izanda, zortzigarren geratzeak be ez daukala pegarik. Handik atzera, zoritxarrez, lagun asko geratu da. Beste gauza bat izango da, Euskaldunan agertokian jesarri eta behetik gora begitzea hango jentetzeari. Horri trankil aurre egiteko modu gitxi egongo dira...
Ibon: Entzule izatetik mikrofono aurrean jartera, alde handia dago. Txapelketan dabilenak finalean egotea amesten dau eta niretzako oso sari polita da Euskaldunan kantau ahal izatea.
- Finalean, txapeldun izateko aukerarik ikusten dozue?
Onintza: Ez. Ez dot diferentzia handirik ikusten bertsolari batetik bestera, baina txapeldunak egin egin beharko dau bertsotan. Nik Etxahun Lekue eta paiatarrak ikusten dodaz txapel eta guzti.
Ibon: Ez. Gainera, ez dot uste txapeldun izatea gustuko izango nebanik.
- Bertso bat, gura dozuen neurrian:
Ibon:
Jadanik jarri gara 
finalai begira 
martxan jarriko dogu 
azken ofentsiba 
nire partetik behintzat 
nahiko ta aski da 
gogoratzeko aleak 
geratzen badira 
Onintza:
Itxura danez jente 
asko dago adi 
Bizkaiko finalari 
eta txapelari 
Dodana emon gura 
neuskio berari 
Gure jarraitzaile dan 
bertsozaleari 
Ibon:
- Bertsolari bat: Gorka Intxaurbe 
- Bertso bat: X 
- Liburu bat: No Logo 
- Idazle bat: Naomi Klein 
- Kantari/ talde bat: Anthony B 
- Jateko bat: Masala Dosa 
- Hobby bat: Kitarra 
- Amets bat: reggae talde bat sortzea 
Onintza:
- Bertsolari bat: Andoni Egaña 
- Bertso bat: Autortzen dautsut ene maitea 
goiz aski banakiela 
ez zintaikela enea izan 
bertze batena zinela 
bainan halere maiteko zaitut 
ez bainezake bertzela 
ene bihotza bizi naizeno 
izanen zaizu fidela 
Zuretzat bizi ez banintaike 
zuretzat hil nadiela. 
- Liburu bat: El libro de los abrazos (Eduardo Galeano) 
- Idazle bat: Joseba Sarrionandia. 
- Kantari/ talde bat: El Cigala. 
- Jateko bat: Patata tortilla eta odolostak. 
- Hobby bat: Tarota. 
- Amets bat: Egiten dodazan gauzetan ilusinorik ez galtzea 
Gogor ekin finalean, animorik ez jatzue faltauko
Ikusi argazki guztiak handiago
		     
		    
		    
		     
		    
		    
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

 
 
