Euskal Herritik Santutxura
2007-01-26 01:00 BertsolaritzeaSantutxuko bertso-eskoleak 25 urte baino gehiago daroaz Bilboko auzoak biztuten. Bertsotan ikasi, jente aurrerako konfidantzea hartu eta bertsolari diranak pasau dira bertatik edo bertan dabiz.
Urteen joan-etorriek ozen esan deuskue bertso-eskolak dirazala rima eta doinuen oinarria. Sortu ziranetik gaur egun arte gogor dabiz behar horretan. Gure herrian alderik-alde hainbat bertso-eskola topau geinkez. Bertsoari serio ekiteko, lehenengo pausuak emoteko edo giro onean orduak pasetako leku aproposak izan leitekez. Danak daukiez euren berezitasunak eta oraingoan bertso-eskoletako bat hobeto ezagutzeko, hona hemen Santutxukoaren ganeko kontu batzuk.
Santutxuko bertso-eskoleak 25 urte baino gehiago daroaz Bilboko auzoak biztuten. Bertsotan ikasi, jente aurrerako konfidantzea hartu eta bertsolari diranak pasau dira bertatik edo bertan dabiz. Askok erabagi gura izan dabe bide hori, Sorgintxuloren itxierea lekuko, baina inoz baino irudimen handiagoagaz dagoz. Arkaitz Estiballesen berbak aintzat hartuta, eskolea sortu zanean, euskal giro bat eregitea eukan helburu eta euskal giro hori lagun euskaldunen giroa bihurtu jaken.
Halanda bere, lehen aitatu dodan legez, badago zeozer hasiera batean ez egoana. Bilbo edo inguru hurrekoak ez eze, urrunagotik etorritako kide asko batu jakez aspaldian. Bizkaiko kapitalera ikastera etorri eta AEKko bertso triki-pandero euskaltegian habia egin dabe, liburuak, 20:30ean hasi eta 22:00era arte behintzat edo beranduago, behar dan lekuan itxita.
Jokin Labaien (Arrasate), Uxue Alberdi (Elgoibar), Gorka ‘Berasa’ (Ordizia), Beñat Gaztelumendi (Añorga), Agin Rezola (Astigarraga), Jon Martin eta Alaia Martin (Oiartzun) dira zerrenda luze honetako lagunak nahiz eta besteren bat be egongo dan pasautakoa. Danak be bertsoa bizi eta bertsoa bizi arazo egiten dabenak. Ganera aspaldian, sariketa idatzi eta bapatekoz bete dabez euren zorroak. Hurrekoak eta urrunagokoak alkar hartuta, berba egiteko, barre egiteko, bertsotan egiteko eta denporea badago txapelketak preparetako talde bat osotuten dabe.
Ez geunkez aitatu barik itxi gura bertso eskolatik zehar galapan datozan bertsolari gaztetxoagoak. Azken batean, eurak dira beste 25 urtez Santutxuko eskoleak bertsotan eta euskeraz segiduteko bermea. Danak batera aurrera eroaten dabe Euskal Herriko beste edozein bertso eskolak egiten dauen urteko egitaraua. Bertso saioak dirala, berbarako, Karmelo plazan antolatzen dirazan Udaberriko bertso-saio jentetsuak edo Aste Nagusikoak, gai-jartzaile edo irakasle beharrak edo ezinbestekoak diran bazkari, afari eta horreen bien osteko erremateak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!