Josu Goikoetxearentzat Arratiako Jentilak kopla-paper lehiaketea
2007-01-10 01:00 BertsolaritzeaArratiako bertso-eskoleak bederatzi urte daroaz Jentilak Kopla-paper Lehiaketea antolatzen eta azken edizino hori Josu Goikoetxearen koplek irabazi dabe.
Arratiako bertso-eskoleak bederatzi urte daroaz Jentilak Kopla-paper Lehiaketea antolatzen. Hainbat bertso eder jaso ahal izan doguz bertatik. Aurten, bigarren saria Abel Enbeitarentzat izan da eta hirugarrena Moises Enbeitarentzat. Bizkaie!n idazten hasi nintzanetik, hau da koplak iminten dodazan lehenengoa. Josu Goikoetxearen lan honek, azken lehiaketako irabazlea, hori eta gehiago merezidu dau.
1.- Urtezaharraren beltzean
zopa borborka eltzean
gizon alarguna dago
bakar-bakarrik etxean
2.- Hamabietan ezkila
betor urtearen bila
bat-bateko gaitz txar batek
andrea berritan hila
3.- Mendian elur-ikara
zuritzen ari da gaba
mahaian jarrita egin du
ogi apurrez ilara
4.- Hau da sorginen ordua
kaxarrankan deabrua
bizi izandako une
bakoitzaren akordua
5.- Badoa etxafuegoa
txoriek astun hegoa
etxe triste honetara
itzul baledi lehengoa
6.- Sukaldeko behazuna
etxea dago iluna
noren arnasak sortu du
leihoetako lurruna
7.- Leizea eta ortzia
uztartzeko lizentzia
eskuan nabaritu du
andrearen igurtzia
8.- Hilotzaren legamia
bizidunen letania
jausitako anpuluaz
busti da ogi mamia
9.- ‘Etorrita emendio
maitea orain adio’
ukabilak estututa
gizonak halaxe dio
10.- Urte berria heltzean
zopa hoztuta eltzean
odolustuta gizon bat
aurkitu dute etxean
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!