Uxue Alberdi nagusi XIX. Xenpelar Sarian

Xenpelar Bertso Eskolea 2006-12-11 01:00   Bertsolaritzea

Uxue Alberdi saio osoan, bakarka zein buruz burukoan nabarmendu zan eta ondo mereziduta irabazi eban.

Ereintza Elkarteak, Xenpelar Bertso Eskolearen laguntzinoagaz antolaturiko XIX. Xenpelar Sariaren azken saioa, atzo arratsaldean jokatu zan Errenteria-Oreretako Errenteria Hiria Kulturgunean, 200 entzuleren aurrean. Aurrez egindako 2 kanporaketetan sailkatutako 6 bertsolariek kantau eben.

Finala, bi fasetan egin zan; lehenengoan 12na bertso kantau ondoren, 2 onenak pasau ziran bigarren fasera: Uxue Alberdi eta Arkaitz Oiartzabal. Bi honeek beste 6na bertso kantau ebezan buruz buruko saioan.

Uxue Alberdi, saio osoan nabarmendu zan eta beste 5 bertsolariek be, oro har, maila oneko saioa egin ondoren, hau izan zan azken emoitzea:

1. Uxue Alberdi: 754 puntu
2. Arkaitz Oiartzabal: 724,5 puntu
3. Unai Muñoa: 480,5 puntu
4. Ander Lizarralde: 478 puntu
5. Oihana Bartra: 477,5 puntu
6. Beñat Gaztelumendi: 476,5 puntu

Bertso onenaren saria Ander Lizarraldek irabazi eban.

- Gai-jartzaileak: Kepa Isasi eta Mikel Lersundi.
- Epaileak: Felix Irazustabarrena, Antton Kazabon, Bakarne Urreaga, Patxi Petrirena, Xabin Irastorza eta Iñigo Legorburu.
- Idazkariak: David Gomara, Julian Albistur eta Aitor Albistur.

Saioa amaitu eta sariak banatu aurretik Iñaki Muruari omenaldi xume bat egin jakon, bera izan zan eta II. Xenpelar Saria irabazi ebana 1979an. Euskal makila jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu