Hogei bertsolari Arabako txapela nork jantziko zain
2007-02-23 01:00 BertsolaritzeaArabako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 24an, Amurrion hasi eta apirilaren 21ean amaituko da, Gasteizeko Jesus Guridi auditoriumean.
Arabako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 24an, Amurrion hasi eta apirilaren 21ean amaituko da, Gasteizeko Jesus Guridi auditoriumean. Hiru izango dira kanporaketak, zezeilaren 24an, Amurrioko Xarmant txakolindegian; martiaren 1ean, Eskuernagako Lusi Cañas upategian eta azkenik, martiaren 25ean, Araiako sagardotegian. Finalaurreak, barriz, bi izango dira; bata Gopegin, martiaren 18an eta bestea Aramaion, martiaren 25ean. Final nagusia Gasteizen izango da apirilaren 21ean.
Aurtengo txapela lortzeko hautagaien artean, igaz Zigor Enbeitak irabazi eban eta honezkero bigarren txapela dauka. Asier Otamendik be hirutan jantzi dau Arabako txapela eta, beraz, faborito nagusitzat hartu geinkez. Edozelan be, Oihane Perea, Arabako txapeldunorde lau aldiz izan dan bertsolaria eta aurreko urteetako finaletan parte hartu daben Manex Agirre, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Iñaki Viñaspre eta Rikardo Gonzalez de Durana be gogoan hartzeko bertsolariak dira.
Beste alde batetik, Gasteizen Arabako lehen bertso eskolea sortu zanetik 25 urte beteko dira aurten eta urteurren gogoangarri honetan txapela janzteak aparteko garrantzia izango dauelakoan gagoz.
Gaur egun zortzi bertso eskola dagoz Araban, Gasteizen, Legution, Aramaion, Amurrion, Laudion, Agurainen, Araian eta Kanpezun.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!