Britannica entziklopediarren 'arerioa'
2004-10-15 00:00 sarean
Urte horretan (2001) beste proiektu bitxi bat jaio zan: Wikipedia. Baina zer da hau ?
Webgunean http://es.wikipedia.org/wiki ipinten dauan legez “munduko hizkuntza guztietan entziklopedia libreak idazteko proiektua da”.
Hau da, edozeinek idatzi leikez entziklopedia horretarako artikuluak edo idatzita dagoan artikulu bat hartu eta goitik-behera zuzendu edo berridatzi. Hortxe dago proiektu honen berezitasuna eta sekulako arrakastea lortu dau. MediaWiki izeneko software berezi batean oinarrituta, soft honeri esker edozeinek edozein orrialde aldatu leike eta aldaketak atoan ikusteko aukerea emoten ...
Behi esne sendoa, sagar sorbetea, makadamia intxaurra eta mango arraultzatxuak
2004-10-15 00:00 Jan edanak
BEHI ESNE SENDOA, SAGAR SORBETEA, MAKADAMIA INTXAURRA ETA MANGO ARRAULTZATXUAK
Osogaiak:
- Behi esne sendoa egiteko:
40 gr. ura.
150 gr. azukerea.
Litro erdi esne-kremea.
- Sagar sorbetea egiteko:
Litro erdi ura.
50 gr. limoi ura.
200 gr. Granny Smith sagarra.
200 gr. azukerea.
Glukosa koilarakada bat.
- Makadamia intxaurra egiteko:
Makadamia intxaurra.
Girasol orioa.
Azukerea.
Mango arrautzatxuak egiteko:
Mango bat
“Sacabolas” txiki bat.
Zelan egin:
Esne sendoa preparetako, uragaz ...
Badakigu Google bilatzailea erabilten?
2004-10-15 00:00 sarean
AND (Y). Behar-beharrezkoa baino ez idatzi. Google-k idazten deutsaguzan berba guztiak bilatuko deuskuz. Hau da, Bizkaia Bilbao idatzi ezkero, berba bi horreek agiri diran orrialde edo helbideak aurkeztuko deuskuz. And, y, eta ipini ezkero, askosaz orrialde gehiago atarako deuskuz.
OR (O). Berba bi horreen artean OR edo O idatzi ezkero (Bizkaia OR Bilbao), aurkituko deuskuzan orrialdeak berba bat edo bestea edo biak daukiezan webguneak izango dira.
(*). Informatika arloan nahikotxu erabilten dan ikur honek zera esaten deusku, berbarako Geo* idatzi ondoren ...
Kruziferen berezitasunak
2004-10-08 00:00 Jan edanak
b>Hain onak ez diran efektu batzuk
·Hesteetan gasak eta digestino arazoak sortzen dabez. Osasun ona badaukagu honek ez deusku kalte handirik sortzen baina digestino aparatuko arazoak daukaguzanean, kontuz ibili behar dogu kruziferakaz.
·Purina ugari daukiez eta honeek gure gorputzean Azido Uriko bihurtzen dira. Beraz Hiperurizemia arazoak daukaguzanean, hobeto da landareok ez jatea.
·Gordinik dagozanean, kruziferek bozioa sortu leikien sustantziak daukiez; dana dala, egosterakoan honeek deuseztu egiten dira eta arazo barik jan daitekez.
·Gordinik dagozanean, daukiezan sufredun sustantziek gultzurrunak irritau ...
Nutrizinoaren eta ardaoaren inguruko datu zientifikoen bankua
2004-10-08 00:00 Jan edanak
Gaur egun, Fivin-ek ardaoaren alde egiten dau nazinoarte mailako kongresu askotan. Erakunde honen helburu nagusienak bi dira:
- Ardaoaren zentzuzko konsumoak gizakiokan daukan eragin ona probau, beti be zientzian oinarrituta.
- Ostean, medikuntzan eta herritarren (batez be gazteen) artean ardaoaren zentzuzko konsumoaren onurak ezagutarazo.
Datu ezaguna bada be, oraintsuko ikerketek aitatzen dabe ardaoaren zentzuzko konsumoak % 30-40 bitartean gitxitzen dauala gaixotasun koronarioak eukiteko arriskua.
Imanol Sarasola,
enologoa
Lupina laban eginda, mentazko fideuagaz, alga-espagetiakaz eta hurretx-saltseagaz
2004-10-08 00:00 Jan edanak
Lupina laban eginda, mentazko fideuagaz, alga-espagetiakaz eta hurretx-saltseagaz
Osogaiak, razino bakotxeko
- 200 gr. lupin solomo.
- 20 gr. fideoa.
- Koilarakada bat oliba-orioa.
- Berakatz ale erdia, txiki-txiki eginda.
- 50 gr. okela salda.
- Menta infusino sobre bat.
- 20 gr. alga naturalak (Alga Nori).
- Algen saltsearen koilarakada bat.
- 200 gr. hurretx.
Zelan egin
Lupina egiteko, lupin solomoa prest eta garbi eukiko dogu. Labean erre aurretik, gatza botako deutsagu eta ostean plantxan erreko dogu kolorea hartu arte. Segiduan laban sartuko dogu lupina 180ºtara eta 5 ...
Asiako gozamenak (II)
2004-10-08 00:00 BidaideMezu berezia:
- Labezomorro erreak (Cambodia): 1 € dozenea.
- Kobra (Vietnam): 200 € inguru lau lagunentzako.
- Izokina gordinik sushi erara (Japonia): 3 € anoa.
- Ahatearen mihinak (Txina): 4 € anoa.
- Txakur errea (Vietnam): 2 € anoa.
- Saguzarrak (Indonesia): 2,5€ pieza bakotxa.
- Harrak (Tailandia): 60 zent. € kukurutxoa.
- Ahatearen 'hankatxuak' (Txina): 3,5 € pare bat lagunentzako.
Bon appetit
Testua eta argazkiak: Zigor Aldama
Bideoa: Demelsa González
Zinea Bizkaian
2004-10-08 00:00 Antxinakoak Geurera
Zinea Bizkaian
Zineagaz zerikusia edo zine antzekotzat hartu geinken zeozeren barri lehenengoz Bizkaian, 1867an izan genduan. Urte horretan, Inocencio López Bilbora heldu zan bere “Panorama” izeneko ikuskizuna emoteko. Ikuskizun horretan, ikusleek ikusten ebena argazki antzeko batzuk baino ez ziran. Hau da: ez egoan mobimenturik.
1885ean, barriz, Luis San Gregorio bilbaotarra Correo kalean eukan etxeko lehio baten kontra proiekzinoak egiten hasi zan. Erakusten ziranak geldi egozan irudiak baino ez ziran, eta gaiak era desbardinetakoak izaten ziran: gerrea, amodioa, dantzea... Hortik aurrera ...
'Erabil nazazu', Mikel Markezen susperraldia
2004-10-08 00:00 Musikea
Kantuak eta gaiak
Aldatu egin da Mikel Markez. Maitasun kanturik ia ez da agiri diskoan eta gai politiko eta sozialek hartu dabe lekua. "Artisteak jarrerea hartu behar dau, ni abertzale eta ezkertiarra naz, eta nire kantuetan agertu behar da hori".
'Erabil nazazu' diskoa presino barik landu dau eta horrek kolorea, aniztasuna ekarri deutso. Epe luzeagoagaz behar egin ezkero, kantuak sortu, aztertu, kolaboratzaileak kantu bakotxaren arabera aukeratu eta moldaketa desbardinak lantzeko modua dago eta holan egindakoa da Markez jn.aren disko ...
Hiru Trukuren disko barria laster
2004-10-08 00:00 Musikea
Hiru Truku
Hirukotea, gitxi gorabehera, 1994an alkartu zan Ruper Ordorika oñatiar kantautoreak zenbait kantu tradizional jaso, aztertu eta zabaltzeko asmoa agertu eutsenean Joseba Tapia eta Bixente Martinezi. Euskal musikagintzan oso ezagunak dira hirurak eta aurkezpen askorik ez dabe behar, Ruper Ordorikak urteak daroaz kantautore legez, Bixente Martinezek be beste horrenbeste Oskorri taldean bouzoukia, mandolinea eta beste musika tresna batzuk joten eta Joseba Tapiaren trikiti doinuak ezagunak dira aspalditik. Euskal doinu tradizionalak maite dabez hirurek eta euskal kantutegi herrikoia berreskuratzeko prozesuan ...
‘Txinatar mandarin’ hizkuntzea galtzeko arriskuan, informatikea dala eta
2004-10-08 00:00 sarean
Atzerritar berba larregi
Arazoaren oinarrian jenteak beste hizkuntza batzutako berba larregi erabiltea dagoala dinoe adituek. Alde batetik, begi onez ikusten dabe kanpoko hizkuntzak menperatzea, mundura zabaltzeko bide bat dala dinoe eta. Halan da be, alde negatiboa be badauka honek, izan be, ama hizkuntzea albo batera ixteko arriskua dago. Kontuan hartu behar da txinatar mandarina ez dala erraza idazteko, eta teknologia barriakaz oraindino be gatxagoa (ezinezkoa esan geinke) egiten da hizkuntzeak daukan kaligrafia berezia erabiltea. Karaktere txinatarrak kaligrafia latinora pasetako programa ...
Markeliñe Antzerki Taldeak ‘DSO’ aurkeztu dau Hego Korean
2004-10-08 00:00 Euskaldunak munduan
Markeliñe antzerki taldea oso ezaguna da kaleko antzerkiari jagokonean. Antzeztu dauan azken obreagaz, ‘DSO’, sari ugari irabazi dau eta munduko hainbat lekutako kaleetan ikusi ahal izan dau jenteak euren antzezlana. Orain bi urte, Leioako Antzerki Azokan, Markeliñek euskal antzezlan onenaren saria jaso eban ‘DSO’ obreagaz. Tarregako (Lleida) Fira Antzerki Azokako lehehengo saria be lortu dabe, eta Valladoliden be eurak izan dira nagusi.
Gogor egin behar izan dabe lan Markeliñe Antzerki Taldekoek sari honeek guztiak jaso ahal izateko, eta 120 ikuskizun ...
EHUko graduondoko ikastaro batek demokrazia parte-hartzaileagoa bultzatuko dau
2004-10-08 00:00 Kulturea
Ikastaroaren nondik norakoak
Ikastaroak atal bi daukaz: teorikoa eta praktikoa. Alde teorikoan, partaidetza bideratzeko metodologietan sakondu eta esperientzia parte-hartzaileen ezagutza ahalbidetzen da.
Praktikei jagokenean, ikasleek Euskal Herriko hainbat udaletan herritarren partaidetzearen ganeko diagnostikoa egiteko aukera eukiko dabe. Hau urtean zehar jasotako edukin teorikoak praktikan jarteaz gan, udalek eta beste talde eta elkarte batzuk euren errealidade parte-hartzaileari buruz gogoeta egiteko baliogarria izango da, herritarren partaidetzearen ideia eta lehentasuna indartuz, izan be, horixe da Parte Hartuz-en helburuetariko bat: herritarren partaidetzearen beharraz kontzientzia ...
'Contra Bush', Carlos Fuentes idazle mexikarraren liburu barria
2004-10-08 00:00 Kulturea
Carlos Fuentes 1928ko zemendiaren 11n jaio zan Mexiko DFn. Eleberrigile, saiogile eta zine gidoilari ezaguna. Zuzenbidean lizentziaduna da UNAM ospetsuan eta ekonomia ikasketak, barriz, Suitzan egin ebazan. Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritzan lan egin eban eta Frantzian Mexikoko enbaxadore be izan zan 1972 eta 1976 bitartean. Octavio Pazegaz batera, Obregon Literatur Bildumea zuzendu eban eta AEB, Europa eta Latinoamerikako aldizkari espezializatu askotan idatzi dau. Makinatxu bat sari irabazi ditu orain arte, besteak beste, Romulo y Gallegos (1977), Miguel de Cervantes (1987), Asturiaseko ...
Karmele Jaiok irabazi dau VII. Igartza Saria
2004-10-08 00:00 Kulturea
Beste alde batetik, 'Lile' da Peru Magdalenaren proiektuaren izena, alkarregaz buztarturiko ipuin-sortea. Lile personaia hunkigarri bat da, bilduma honi loturea eta atmosfera berezia emoten deutsona, nahiz eta bera ipuin guztietan agertu ez. Hainbat gai eta giro agiri dira ipuinotan, besteak beste, bikote-hartu-emonak, gatazka politikoa, adinduen bakardadea…
Peru Magdalena Arriaga Iurretan jaio zan 1980an eta Durangon bizi da gaur egun. Ingeniaria da, diseinu espezialidadean. Bertsotan ibilia da, hainbat komunikabidetan kolaboratzailea, eta Txaman literatur taldeko partaidea.
Epaimahaiaren erabagia
Julen Gabiria Lara, Jasone ...
The terminal
2004-10-08 00:00 Zinemea
Spielberg-ek adierazo dau “The terminal” filma ekarpen txiki bat dala munduan irailaren 11tik aurrera gero eta okerrago doazen gauzak orekatzeko. Beraren eretxiz, ikus-entzuleek gizakiaren berezko zintzotasunaren aldeko fabula eta ikuspegi baikorrak behar dabez, personek zoritxarrari aurre egiteko daukien gaitasunean sinistu daigun, egunean-egunean telebistan eta egunkarietan ikusten diranak gorabehera. Beraz, pelikula hau epaitukeran, horixe da kontuan hartu beharreko ikuspuntua.
Egia esan, istorioaren abiapuntua sano originala da eta joko ezin hobea emoteko modukoa: Viktor Navorski-ren ibilbidea, ustez Europako sortaldean dagoan nazino bateko ...
Makinek bizimodua estututa
2004-10-08 00:00 txutxu-mutxuan
Esklaboak
Teknoestresaren adierazpideetariko bat informatikako berbakeran “multitasking” edo atazen pilaketea deritxon arazoa izaten da. Makina bat zeregin aldi berean beteteko gaitasuna tresnen ezaugarrietariko bat da, baina ez personena. Guztiagaz be, personok makinen ahalmenak bardindu gura izaten doguzanean, telefonoz berba eginez eta aldi berean teklatuan edo agenda elektronikoan idatziz, sarean nabegatuz eta programa batetik bestera salto eginez, gauzak ez doazela lar ondo esan daiteke. Seguru antzean menpean euki dogun teknikea apurka-apurka matxinatu da eta euren esklabo bihurtu gaitu, horretaz konturatu ez ...
Larraitz Artetxe: 'jaten ikasi behar dogu'
2004-10-08 00:00 BarriketanHorren paraje, horren asago
2004-10-08 00:00 Euskerea berbagai
Han kontau euskuenaren arabera, inoz euskaldunak pozik bizi izan ziran. Bizkaiko golkoan ibilten ziran geure arrantzaleak eta berton topetan ebezan baleak eta arrankariak; baina egun batean, balerik ez zan agertu han inguruan eta asago joatea erabagi eben. Eta asago. Eta asago. Akabuen Lontxo deunaren ibaian gora (auskalo zelan deituko zan garai haretan ibaia), Trois Pistoles parera ailegau ziran. Hasikerako hogeta hamar edo berrogei urteak baleak hartzen pasau ebezan, baina hango baleak be desagertu ziranean (euskaldunok be hankea sartzen dogulako), beste ...
Zapaterok La Navalen ganean esandakoa sinisgarria ete?
2004-10-08 00:00 eretxia
Diru kontuak oso labankorrak dira, bai, baina are gehiago politikeagaz nahastauta dagozanean. Oraindino akordetan gara zelan orain urte batzuk Euskalduna zarratu eben beste leku batzuetako ontziolen mesedetan. Historia errepetidu egiten da. Orain Izar erakunde publikoko ontziolak multzo bitan banatu dabez. Batzuk sail militarrera pasauko dira eta hor egotearren diru-laguntzinoak hartu ahal izango dabez. Besteak, ostera, ontziola zibil legez mantenduko dira, konpetentziari zabalduta. Etorkizunean eukiko dabena argi dago: birmoldaketea, hau da, lanpostu galerea eta pribatizazinoa ala enpresea zarratzea. Galderea berehala jatorku ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1793
1794
1795
1796
1797
1798
1799
1800
...
1861
1862
1863
1864
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...