Euskal Jokoen eta Ikastolen arteko Topaketak
Ikastolen arteko Topaketak
Giroa berotzeko eta egitasmoaren barruan, apirilaren 7an Elorrion Ikastolen arteko Topaketak egin ziran. Bertan, San Nikolas Ikastola (Algorta), Abusu Ikastola (Bilbo), Bihotz Gaztea (Santurtzi), Andra Mari (Zornotza) eta Txintxirri Ikastola (Elorrio) izan ziran txingakaz, sokatiran eta zakuak eroaten. Ostean, zelan ez, bazkaria egin eben.
Bizkaie!
‘Xiba’ euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratzeko, gaurkotzeko eta transmitiduteko Ikastolen Elkartearen egitasmoa da, ‘beti be euskerea sustatuz eta euskeraz biziz’. Egitasmo hau ikastetxeetako eremutik atara eta zabaldu gura dabe. ‘Horretarako, gure joko kirolak berreskuratzeaz gan, aisialdi eredu barria proposatu gura dogu’. Eredu horren barruan dagoz Euskal Herrien arteko euskal jokoen III. Topaketak. Ekimen hau zazpi probintzietan antolatzen da apirilaren 22tik garagarrilaren 1era arte eta jaialdi bakotxeko ordezkariekaz azken jaialdia egingo da.
Bizkaiari jagokonez, aurten, jokoen topaketea, Ibilaldia jaiaren barruan egingo da Elorrion maiatzaren 28an. Kirola, animazinorako musikariak, bertsolariak... izango dira eta bazkari bategaz emongo deutse amaierea jaiari. Lehenago, harri jasotea, trontzea, zaku-eroatea... egin beharko dabez partaideek.
Talde bat osotzeko baldintzak:
· 16 urtetik gorakoak izatea.
· 12 lagunez osotutako taldeak (6 neska eta 6 mutil) izatea.
· Talde bakotxean, askoz jota neska federatu bat eta mutil federatu bat egon daitekez.
-Jaialdiko jokoak:
1. multzoa: Harri jasotea, ingudea, lasto altxatzea, dantza eta xiba.
2. multzoa: giza-froga, lokotxak, txingak eta zaku-eroatea.
3. multzoa: toka, trontza eta soka-tira.
4. multzoa: galotxa eta mus jokoa.
Izena emotea:
- Epea: apirilaren 27ra arte.
- Beharrezko datuak: Taldearen izena- Herria- Arduradunaren izen abizenak eta telefonoa.
- Datuak helbide honetara bialdu: ikorta@bie.ikastola.net edo Bizkaiko Ikastolen Elkartera deitu ( 94-435.43.40, Fax-a: 94-435.43.41
Arduraduna: Iñaki Kortabarria