Deabruak Beltzak munduan
Daborduko, nazinoarteko merkaduen ikerketa ugari egin dabez zabalkundearen ondorioak ikertzeko eta ekimenari gogor eutsi deutso taldeak. Orain arte, 9 ikuskizun egin dabez, 936 ekitaldi, 22 herrialde bisitau dabez eta, danetara, 350.000 kilometro egin dabez. Orain, 10. urteurrena ospatzeko, bira berezia antolatu dabe hamar herrialdetan zehar. Baina euren lurra ez dabe ahaztu eta Euskal Herrian jai erraldoia egingo dabe, oraindino zehaztu barik dagoan arren.
Bizkaie!
Deabru Beltzak antzerki-talde bilbotarrak nazinoarteko bireari ekingo deutso aste honetan, ‘10 urte – 10 herri’ lelopean. Mundu osoko hainbat herrialdetan izango dira, Kuban hasi eta Frantzia, Alemania, Brasil, Suitza, Espainia, Luxenburg, Portugal eta Arabiar Emirerri Batuetaraino. Herrialdeotan, Les Tambours de Feu eta Les Diables Nirs ikuskizunak eskainiko dabez eta, holan, eragin tartea zabalduko dau taldeak.