Musikea  IV. urtea // 157. zenbakia

Su Ta Garren hamaigagarrena, kalean


Kontzertuak

Daborduko, zuzenean aurkeztu dabe diskoa, Ibarran (Gipuzkoa). Lehenengo kontaktua ona izan zala dinoe eta aurrerantzean zer pasauko dan jakiteko, hona hemen kontzertuen zerrendea:

- Apirilak 21, Bilboko Santana 27 aretoan.
- Apirilak 22, Gasteizko Azkenan.
- Apirilak 29, Gatikan.
- Apirilak 30, Lazkaon.
- Maiatzak 6, Iruñeko Artsai aretoan.
- Maiatzak 20, Madrilen.
- Bagilak 2, Bartzelonan.

Bizkaie!

Kalean dago daborduko Su Ta Gar talde ezagunaren hamaikagarren diskoa: ‘Jainko hilen uhartean’. Plazaratzen daben hamaikagarren lana da, estudioan grabautako zortzigarrena. Oraingoan, berezitasun bategaz jatorku: eurek sortutako zigiluak atara dau: Jo Ta Ke.

Asier Osoro, Xabier Bastida, Galder Arrillaga eta Aitor Gorosabel Lorenzo Records estudioan ibili dira buru-belarri, ‘metal klasikoa egin beharrean, kanta suabeagoak egiten’. Holan, hamaika abestiz osotutako disko hau aurreko lanak baino zuzenagoa dala autortzen dabe, ‘naturalagoa’.

Kantak Gorosabelek konposatu ditu eta berben ardurea be berak izan dau, lau kantatan ezik: Estralurtarra eta Norabide bakarreko maitasuna Borxa Arrilagaren ardurea izan dira eta Ametsa ote? eta Hesian, Iker Rokandiorena. Gaiak, danetarikoak: maitasuna, bidebakokeriak, presoak... Danen artean abesti kuttuna be badaukie, Estralurtarra.

Jo Ta Ke Ekoizpenak

Beti besteren baten menpe egoteaz kantsauta, oraingoan eurek produzidu dabe diskoa eta horretarako Jo Ta Ke Ekoizpenak zigilua sortu dabe. Manager lanak be eurek egingo dabez baina beti, oraingoz behintzat, Su Ta Garren diskoenak.