Jan-edanak  IV. urtea // 157. zenbakia

Alkohola: ondo pasetako modu arriskutsua


Alkohola eta elikagaiak

Edari baten balio kalorikoa alkohol-graduaren araberakoa da. Aitatu dogunez, alkoholak 7 kilokaloria daukaz gramo bakotxeko, baina energia iturri horrek ez dau balio lan muskularra eragiteko, ‘kaloria hutsak’ diralako, hau da, mantenu gairik bakoak. Horrezaz ganera, degradetako alkoholak B multzoko bitamina ugari behar izaten dauenez, organismoa bakotasunaren mugan jarten dau. Beraz, edari alkoholdun asko kontsumiduteak elikabidea desorekatu egiten dau.

-Karbohidratoak: Alkohola kontsumiduteak hipogluzemia (odolean azukera kopurua murriztea) sortarazo leike elikagai solido karbohidratoakaz (ogia, arroza, gailetak, etab.) laguntzen ez bada.

-Gantzak: Hipertriglizeridemiko izateko joera genetikoa agertzen daben personetan triglizerido-tasa altu-altuak atzemon daitekez, alkohol gitxi hartu arren be. Ostera, alkoholik hartu barik bizpahiru aste pasau ostean, barriz, triglizeridoak normaldu egingo dira. Askotan ohiko alkohol-kontsumitzaileek triglizeridoak, kolesterola eta azido urikoa altu izaten dabez.

-Proteinak:
-Ura: alkohol-toxikazinoak gernu-produkzinoa areagotu egiten dau (eragin diuretikoa, hormona antidiuretikoa galarazoten). Fenomeno hori organismoak orekatu egiten dau ‘egarri-gunea’ estimulatuz. Holan bada, egarria kentzeko edari gehiago hartzen danez, barriro edaten da eta amaibako prozesuan sortzen da.
-Bitaminak eta mineralak: mineralen aldetik burdina, zinka eta potasioaren metabolismoa nahasten da, gibelaren kalterako. Alkoholaren metabolismoak bitaminak behar ditu, persona normalaren egoera bitaminikoa eraldatuz:
oB1-bitaminea: tiaminaren defizientziaren errudun nagusia alkoholismoa da eta trastorno neurologikoak dakarz.
oB6-bitaminea: bitamina hau ez izateak arazo psikiko eta neurologikoak ekarten ditu.
oA-bitamina: bitamina honen toxikazinoak iluntasun-itsutasuna ekar leike.
oD-bitamina: alkoholiko kronikoek D-bitamina gitxi daukie eta horrek osteoporosia dakar.

Alkoholak osasunean dituan eraginak

Alkoholaren eragina gorputzean hainbat faktorek baldintzatzen dabe: sexuak, pisuak, baraurik edo janariagaz batera hartzeak, edariak gasdunak izateak edo ez, eta abar. Alkohola neurri barik hartzeak obesidadea, hipertentsino arteriala, hipertriglizeridemia, gibeleko gaixotasunak, pankreatitisak, gastritisak, minbizi orofaringeoa, hestegorri eta urdaileko minbizia eta, beste maila batean, trafikoko eta antzeko istripuak izateko arriskua areagotu egiten dau.

Alkohola sarritan baina kontuz hartzeak bihotzean gatx iskemikoa izateko arriskua murrizten dau. Dana dala, osasuntsu eta sendo egoteko edari alkoholdunak ez dira beharrezkoak. Tradizinoari jarraituta, hauxe litzateke kontsumo egokia: 20 edo 30 gramo alkohol, hau da, zerbeza baso bat, basoerdi bat ardao edo ohiko kopa bakarra (patxarana, koñaka, etab.)

Amaia Laforga,
Dietetika eta Gizaki Elikaduran diplomaduna

Alkoholdun edariak ohikoak dira gure otorduetan eta gehien kontsumiduten diranak ardaoa, zerbezea eta sagardaoa izan arren, ehunka alkoholdun edari desbardin kontsumiduten dira. Edozelan be, Espainiako 15 eta 65 urte bitarteko populazinoari osasun arazo gehien sortarazoten deutson substantzia alkohola da, tabakoagaz batera, Espainako Drogei Buruzko Plan Nazionaleko (1999-2000) datuen arabera.

Alkoholdun edarien lehengaia frutaren bat izaten da. Saccharomyces muetako legamiak karbohidratoen hartzidurea eragiten dabe eta, ondorioz, etanola edo alkohol etilikoa sortzen da; baina kantidadea aldakorra izaten da batetik bestera. Sagardaoa da alkohol maila txikieneko edaria (% 2-4), ondoren zerbezea dago, % 3-6 bitartean eta, azkenik, ardaoa, % 9-12gaz. Hartziduratik gehienez % 16-17 etanol lortzen da eta, beraz, alkohol portzentaje handiagoko edariak (%40-60) distilazino prozesutik lortzen dira.

Alkohola gorputzean

Gorputzak etanol gramo bakotxetik 7 kaloria lortzen ditu. Baina energiaren ikuspuntutik begiratuta, probetxuzko elikagaia dala emon arren, desoreka ugari sortzen ditu. Alde batetik, energia hori lortzeko, bitamina-kantidade handia behar izaten dau gorputzak; bestetik, gibelak alkohol hutsa degradetako daukan gaitasuna mugatua da: 7,5 gramo etanol orduko (hau da, baso txiki bat ardao digeriduteko ordubete behar dau). Metabolizau bitartean, alkohola odolean dago eta eragin diuretikoaren erruz, organismoa kutsatu egiten dau.

Sagardaoak, zerbezeak eta ardaoak alkohol gitxi euki arren, kantidade handian hartzen doguz eta, ondorioz, aintzat hartzeko moduko energia-kantidadea eskaintzen deuskue. Halanda be, esan behar dogu edari horreek egiteko frutak erabilten diranez, horreen propiedade osasuntsu batzuk be izaten dabezala. Berbarako, sagardaoaren kasuan, aitatzekoak dira prozianidina izeneko taninoak, bihotz-babesle modura lan egiten dabenak. Beste edari alkoholdunek, destilazinoa dala eta, ez dabe ezelako interesik nutrizinoaren ikuspegitik eta aitatu ohi diran zenbait propiedadek ez dabe oinarri zientifikorik, patxarana bihotzerako ona dala esateak, berbarako.