Argazki horreen ondorioak
2004-06-04 00:00 eretxia
Demokrazia eta giza eskubideak ezarri gura ebezan Iraken. Edo hori esan euskuen, behintzat. Orain arte euki dogun itxaropen apurra ezerezean geratu da tratu txar eta torturen ganeko argazki gordin horreek ikusita. Gure herrian aspalditik jakin izan dogu estadu baten kalidade demokratikoa, besteak beste, kartzelatan neurtzen dala. Mendebaldeko herriek ez dabe Iraken ejenplurik onena emon, hain zuzen.
Irakeko kartzelatan presoak soldadu estadubatuarren jostailu bihurtuta ikusi doguz. Giza duintasun osoa galduarazo dabe. Ganera, artikulu hau idazten nagoan bitartean entzun dot komunikabideetan ez ...
Gizonezkoentzako gonea modan
2004-06-04 00:00 Zinemea
- Zuzendaria: Wolfgang Petersen.
- Gidoia: David Benioff.
- Antzezleak: Brad Pitt, Orlando Bloom, Eric Bana, Diane Kruger, Sean Bean, Brian Cox, Peter O'Toole, Brendan Gleeson eta Saffron Burrows.
- Iraupena: 165 minutu.
Elhuyarrek euskara-frantsesa/frantsesa-euskara hiztegi barria kaleratu dau
2004-06-04 00:00 Kulturea
Bestalde, Elixabete Etxeberriak hiztegi baerrian lan egin daben lagunak izan ditu gogoan, hau da, Ainara Ondarra erredakzino-laguntzailea, Gexan Alfaro zuzentzailea, Amaia Astobiza, Sagrario Barandiaran, Antton Gurrutxaga eta Alfontso Mujika laguntzaileak, Mari Susperregi tratamentdu informatikoaren arduraduna eta Mari Karmen Urdangarin maketazino arduraduna.
Horrezaz gan, hiztegia egiteko oinarritzat hartu dabezan zenbait lan eta hiztegi aitatu ditu Etxeberriak, besteak beste, Piarres Xarriton eta R.M. Azkueren hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, Ibon Sarasolarena edota UZEI erakundearena.
Bon
Osti bi: Brigada Criminal + Stupenda Jones
2004-06-04 00:00 Musikea
OSTI BI zuzenean:
- Maiatzaren 29an, Tolosako Bonberenean (Brigada Criminal + Stupenda Jones).
Brigada Criminal:
- Maiatzaren 12an, Iruñean, Txantreako Akelarren.
- Maiatzaren 29an, Sestaon.
- Maiatzaren 30ean, Bergaran.
Stupenda Jones:
- Maiatzaren 19an, Iruñean, Txantreako Akelarren.
Bon
La España metafísica...
2004-06-04 00:00 Kulturea
Ramón Menéndez Pidal espainiar filologorik garrantzitsuena dala esan daiteke, XX. Mendeko Espainiako intelektualik inportanteenetariko bat. 1926 eta 1969 bitartean, Real Academia Española de la Lengua-ko burua izan zan, 1939-1947 tartean izan ezik. Halaber, Euskaltzaindiako euskaltzain ohorezko izan zaen. “Filologiako Espainiar Eskola” deitutakoaren sortzaile eta gidaria izan zaen. Dozenaka liburu eta ehunka artikulu zientifiko sortu eban, filologiaz, hizkuntzalaritzaz eta historiaz.
Bizkaie!
Joane Somarriba, ‘Euskal Herritar Unibersala’
2004-06-04 00:00 Euskaldunak munduan
Aurtengoa VII. edizinoa izan da, eta aurreko edizinoetan Laboa Monsinorea, Eduardo Txillida, Donostiako Orfeoia, Jorge Oteiza, Pedro Miguel Etxenike, Juan Oiarzabal, Jon Sobrino, Pablo Mandazen (Gines anaia), Xabier de Irala, Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde saritu dabez. Sarituak epaimahai bidez aukeratzen dira, eta aurretik Euskal Etxeek eta alkarte batzuk izentetan dabez proposamenak (aurten 28 egon dira).
Saria jaso baino lehenago (urriaren 6an emongo deutse Gasteizen, Lehendakaritzearen egoitzan) Somarribak badauka laster ‘unibersaltasun’ hori praktikan ipinteko aukerea, izan be, Atenasera egingo dau ...
Andrazko enpresaburu euskaldunak mundura begira
2004-06-04 00:00 Euskaldunak munduan
Hegoaldeko Koreako goibilerea (‘Global Summit of Women’) aukera ona da emakume honeen ekimenak aurkezteko, izan be, Txinako merkatuakaz lotura zuzena eukitea errezten dau. Bestalde, MCC taldeko ordezkariak be bertan egon dira, auto fabrika ugari ikuskatzen.
Andrazko enpresarioak mundura zabaltzeko aukera ezihobea da goibilerea, baita 2006. urtean Bilbaon egiteko aukerea be.
Bizkaie!
Bertsotzaindia (I eta erdi)
2004-06-04 00:00 Bertsolaritzea
Gaurko bertsolariak
behar leuke nonnahi
euskera on, zuzen ta
egokirako gai.
Baina egia balitz
astelehen danak jai!
Jolas dalako edo
ez dalako langai,
beti ez da asmatzen
inoz ahaztu be bai.
Bertsoaren soloan
“hau da hau endredo”,
nork ez dau gura izan
“txapelen bezero”.
“Bela konpontzerikan”
ez daigun espero;
ikusiko da “bihar,
etzi ala gero”,
lizentzia larregi
darabilgun edo.
Gero arau barritan
egin behar arraun,
euskerak berak dauka
horrenbeste itaun;
Bazkaltzaindi... parkatu,
Euskaltzaindiko jaun:
Bizirik nago baina,
ai, belaunez belaun ...
Euskal Poesiaz mintzo
2004-06-04 00:00 Euskerea berbagai
Bakotxak jakin daiala zer egin gura dauan bere beharrak ixten deutson denpora libreagaz; orain, lar abrosiduta dagozanentzat, noizean behin hartu dagiela poema liburutxuren bat. Ahalegin gitxiko zeregina izango da eta mesede handia idazlearentzat.
Hori bai, euskal argitaletxeek pentsau behar leukie inoiz produktu ez didaktiko eta agian ez errentagarriren bat plazaratzea, baina bai dibertigarria edo deigarria izango dana, izan be, elebidun batek errez joko dau erdarara euskereak gura dauana emoten ez deutson kasuan.
Xabier Paia
Ortophonk gazteizatarren 2. diskoa plazan
2004-06-04 00:00 Musikea
Ortophonk taldearen hurrengo kontzertuak:
- Barañainen, bagilaren 11n.
- Laudion, garagarrilaren 3an.
Bizkaie!
Globalizazino zantzuak gure artean?
2004-05-28 00:00 Euskerea berbagai
Izan be, jarduera formal zein ez-formaletan erabili beharreko erregistroak ez dira berberak. Halan da be, besteak beste, irakaskuntzan, irakasleen eta testuliburuen eraginagaitik, lekuan lekuko aldaerak bazterrean lagateko edota tokiko aldaerei ezelako lekurik ez autortzeko jokerea ikusi leiteke. Halan da guzti be, 0-6 urte bitarteko umeakaz gagozala zein da erabili beharreko erregistroa? Edo eremu ez-kurrikularretan –erabat– ari garanean (jantokian, eskolaz kanpoko ekintzak orobat, etab.) zein da kontuan hartu beharreko aldaerea? Begiraleen zein bestelako profesionalen prestakuntza saioetan hizkuntza aldetiko prestakuntzak zein leku ...
Bertsotzaindia (I)
2004-05-28 00:00 Bertsolaritzea
Polita emoten badau be, azken paragrafoa egia izatea gura izango leuken jentearen zoritxarrerako, bertsolariak Euskal Herriko edozein bazterretan entzuten dan euskerearen lekuko dira. Euskera horrek bete behar dauan baldintza bakarra erabilia izatea da, hau da: bardin dau euskera ona, zuzena, ofiziala, arautua zein batua izatea. Euskal Herriko gizarteko talde batek be ez badau erabilten, nekez urtengo dau holako berbarik bertsolariaren ahotik. Bertsolaritzearen helburu nagusia komunikazinoa da, bertsolariaren eta bertsozalearen arteko sormena ahalik eta onena izatea. Bertsolariak funtzino apelatiboa erabilten dau ...
Maite Zabala: 'Athletic-en jokatzea nire betiko amesa izan da'
2004-05-28 00:00 BarriketanBuenos Aires, haize korronteak (III)
2004-05-28 00:00 Euskaldunak munduan
Obeliskoa Corrientes kalearen ondoan dago, eta kalean bertan uriko zineak, antzokiak eta kultura arloko tabernak dagoz. Kultura mobimentua handia izan da beti, eta oraindino be bada. Tradizino handia dago zinera eta antzerkira joateko, eta krisiak jo badau be, goi eta erdi mailako klaseak tradizino horri eusten deutse, baita kultura arloko ikuskizunetara joateko be. Kalea beti egon da idazleakaz lotuta. Cortazar be han batzen zan kultura arloko lagunakaz. Artisten eta intelektualen korronteen bizileku eta eztabaida-lekua izan da. Han dago Buenos Aireseko ...
2003: Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (IV)
2004-05-28 00:00 Bidaide
Luzón
Ordubeteko hegaldian Visayas ugartea atzean itxi eta Legazpira (Gipuzkoakoa urrun geunkan) heldu ginan, Herrialdeko hego-ekialdeko ugarte handieneko herrira. Philippine Airlines konpainiaren hegazkina eta hegaldia bera zoragarriak izan ziran, aurreko esperientziagaz konparauta. Mayon sumendiaren magalean dago aireportua.
Eguraldiaren kapritxoak tarteko, Filipinetako mirari naturalik handiena dan sumendiaren kono perfektua ezin izan genduan ikusi eta sekulako desilusinoagaz Angeles aldera jo genduan, Manila iparraldeko herritxura hain zuzen. Hor Asiako Hego-ekialdeko prostituzinoaren barri izan genduan. Erakarpen larregi bako herritxu horretara mendebaldeko milaka herritar hurreratzen ...
Cypher
2004-05-28 00:00 Zinemea
“Cypher” espien thriller interesgarria eta, efektuen aldetik, nahiko txundigarria da, nahiz eta, Estadu Batuetan erabili ohi diran aurrekontuen kopuru handiak kontuan hartuta, sano karua izan ez. Era berean, nahiko antzezpen onak ikusi daitekez, aktore batzuen ibilbideak eta ohiko jardunak gorabeheratsuak izan diran arren, kasu baterako Lucy Liu-renak.
Ganera, film honek gaurkotasun handiko gaien inguruan hausnarketea egiteko bidea emoten dau, berbarako norbanakoen alienazinoa, erabagiteko gaitasun faltea edo personen gogaitasuna.
Edozelan be, “Cypher” maitasun istorioa ezkutatzen dauan espien filma da, zientzia fikzinoaren ...
Erbestera ez joateko etxebizitzak
2004-05-28 00:00 txutxu-mutxuan
Historiaren joan-etorriak
Historia errepikatu egin da. XVI. mendean, turkoek Palestina gobernetan ebenean, kristinauek ezin eben diru trukeko beharrik bete. Bostehun urte geroago, bizimodu duina aurrera atarateko oinarrizko baldintzak falta dira. Israelen estrategiaren helburuak beteten doaz arian-arian. Hormatzarra ariete ezin hobea da palestinarrak, orokorrean, eta palestinar kristinauak atzerrira joan daitezan. Jentea ezin da ospitalera heldu, ez eta lantokira be. Euren herrialdean bertan itota bizi dira.
Aste Santu honetan ez da barrikuntzarik izan. Jerusalengo ospakizunetara joateko baimenak jadetsi ebezanen alaitasunak aurrez aurre ...
Manu Muniategiandikoetxea: aspalditik itxaroten izan dogun erakusketea
2004-05-28 00:00 Kulturea
Ibilbidea hasteko, hasiera-hasieran, erakusketan dagozan kutxa handi bietako bat topauko dogu. Piezaren kokapenak bidea zarratzen dau, eta bisitariak ia-ia inguratu egin beharko dau, beti be artistearen jokoan sartuta. Horren ostean, 64 irudi topauko ditugu: irudi arinak, ia momentuan egindakoak emoten dabenak.
Pilar Mur aretoko zuzendariak dinoanez, “Manuk zeinu mota guztiak manipuletan ditu, eta barriro interpretetan ditu, modu askotan. Literaturan, idazle alegorikoa antxinako istorioak hartu eta barriro idazten dituana da, gero beste esangura batzuk emoteko; eta Manuk gauza bera egiten dau ...
David Bowie Bilbon, garagarrilaren 14n
2004-05-28 00:00 Musikea
Kontzertura joan gura izan ezkero, sarrerak salgai dagoz maiatzaren 5etik BBK-ren kutxazainetan zein web gunean; bestalde 94 – 4310 310 telefono zenbakira deituta be lortu zeinkiez. Sarreren prezioa 48 eurotakoa izango da armailetan –numerau barik- eta 42 euro zezen plazan bertan, behean. Antolatzaileen esanetan, 10.000 lagun sartzen dira Bilboko zezen-plazan, baina oraingoz 8.000 sarrera baino ez dabez jarriko salgai.
Esandako moduan, David Bowie-k bira honetan, hiru bat ordu inguruko ikuskizuna eskaintzen dau eta Estadu Batuetako kontzertuetako kantuen zerrenda ...
M.C.D taldearen agurra
2004-05-28 00:00 Musikea
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1795
1796
1797
1798
1799
1800
1801
1802
...
1845
1846
1847
1848
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...