Zinea  IV. urtea // 115. zenbakia

“Daltondarrak Lucky Luke-ren kontra” euskeraz


Joseba Terreros

“Bang bang Lucky Luke” esaten eban Sartaldeko “cowboy”rik ospetsuenaren ibileren ganeko kanta ezagunak. Personaia hau 80ko hamarkadan ostera be egin zan ezagun, beraren ganean telebistan emondako marrazki bizidunei esker. Euskal Herrian Lucky Lukeren istorioak euskeraz ikusi ahal izan genduzan ETBko emonaldien bitartez.

Oraingoan, Morris eta Goscinny frantziarrek egindako komiki honetako personaia ezagunek salto egin eta pantaila handian ikusi ahal izango doguz, benetako aktoreek antzeztuta. Datorren garagarrilaren 8an Filmax-ek “Daltondarrak Lucky Luke-ren kontra” deritxon filma estreinau eta euskeraz be eskainiko dau.

Filma egiteko, danetara, 27 miloe euro gastau dabez. Bitxiena zera da: pelikulako protagonista nagusiak, Luchy Luke barik, Daltondarrak izango dira, banketxetako lapur patetikoak.

Joe eta Averell, Dalton-en lau anaien arteko zaharrena eta gazteena hurrenez hurren, Sartaldeko gaizkilerik memeloenak, banketxe batean ostuteko erabagia hartu dabe ama harro egon daiten, baina euren arazoak hasi besterik ez dira egin.

Kartzelatik iges egin eta gero, lau anaiek Mexikoko mugea zeharkatuko dabe euren helburuak lortzen lagunduko deutsen kapela magiko baten bila. Baina bidea oztopoz beteta dago eta Lucky Lukek orpoz orpo jarraitzen deutse....