Bertsotan  IV. urtea // 116. zenbakia

II. Bertso Paperen Lehiaketako irabazleak Port Aventuran


Bizkaie!

Sabino Arana Kultur Elkargoak Euskal Herri osoko eskola-umeentzat antolatutako Bigarren Bertso Paper Lehiaketako lau kategorietako irabazleek Universalen Port Aventura Gaikako Parkean (Tarragona) gozau dabe euren saria bagilaren 23tik 26ra bitartean.

Sabino Arana Kultur Elkargoaren jarduera hau, gazteen arteen euskerea erabiltea bultzatzeko eta sustatzeko urtero antolatzen dauen egitarauaren barruan dago.

Bigarren aldi honi dagokionean, irabazleak ondokoak izan dira: A kategorian (Lehen Hezkuntzako 2. zikloa): Mikel Iturrioz, Urretxu-Zumarragako Ikastolakoa. Bigarren eta hirugarren postuetan, Unai Aldasoro, Joxemiel Barandiaran Ikastetxekoa (Ataun), eta Jone Bastida, Xabier Munibe Ikastolakoa (Azkoitia).

B kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa): irabazlea Ainhoa Begiristain, Joxe Miel Barandiaran Ikastetxekoa (Ataun) izan da. Kategoria honetako bigarren sailkatua Elene Lejarzegi, Resurreccion Mª de Azkue Ikastolakoa (Lekeitio) izan da eta hirugarrena, Amaia Iturrioz, Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa.

Hirugarren edo C kategorian (DBHko 1.a eta 2.a) lanik onena Mikel Olaizolarena izan da, Elgoibar Ikastolakoa, eta atzetik Unai Arriola, Gernikako BHIkoa, eta Izaro Zinkunegi, Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoa, izan ditu.

Azkenik, D kategorian (DBHko 3.a eta 4.a) Silvia Etxaniz, Xabier Munibe Ikastolakoa (Azkoitia) izan da irabazlea. Bigarren postua Nekane Zinkunegirentzat izan da, Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoa, eta hirugarrena, Maialen Berekoetxearentzat, Betiko Ikastolakoa (Leioa).

Euskal Herri osoko ganerako ikastola eta ikastetxe guztien artean, ondokoek be izna dabez lehiaketan parte hartu daben ikasleak: Toki Ona (Bera); Andres Narrarte “Xalto” Eskola (Goizueta); Urnieta Salesiarrak; BHI Lekaroz; Kanpezu Ikastetxea; Begoñazpi (Bilbao); Loinazpe (Beasain); Luis Ezeiza (Eskoriatza); Eleizaldetar Luis (Bermeo); Kirikiño Ikastola (Bilbao); Aitxuri Herri Eskola (Zegama), Colegio El Salvador-Maristas Ikastetxea (Bilbao); Etorkizuna Ikastola (Gallarta); Karmelo-Solokoetxe; Txorierri; Gernikako Institutua eta Kurtzebarri Ikastola (Aretxabaleta).

Sabino Arana Kultur Elkargoa dagoeneko hasia da Bertso Paper Lehiaketa honen hirugarren aldiaren arauak preparetan; bertan Euskal Herri osoko ikasleek parte hartu leikie, hau da, Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik DBHko 4. mailarainokoak. Arauak 2005eko urrian bialduko dira ikastetxe guztietara.