2001eko irailaren 11, mundua hankaz gora

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   sarean
Kontuak kontu, ez dago ziurtatzerik gure e-maileko datuak gordeta terroristen ekintzak ebitauko diranik. Ez ete da izango gobernuen atxakia guztia kontrolpean izateko? Arazoa hasi baino ez da egin eta internautek ekin deutsie bai euren burrukeari: e-mailak bialtzeko orduan, izkutuko kode eta kode zifratuen bidez bialduz eta 'Echeleon' lako sareak kokoteraino betez, miloeka mezu 'terrorista' edo ta 'lehergailu' lako berbakaz bialduz; era horretara, gobernuaren sare sekretu hori miloeka mezu ustelez ganezka geratuko dalakoan dagoz internautak eta (besterik ezean, gobernuaren beharrean traba ...

Udagoienagaz batera zine izarrak dantzan

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Kulturea
Azken burukoa (gogoan hartzekoa) Aurtengo irailaren 19tik 28ra bitartean 50 urte beteten dituen Donostiarrek sarrerea doban izango dabe edizino honetako ekitaldi guztietan. Bonny

Bilbo-Errioxa

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Jan edanak
Errioxako 30 upeltegi edo bodega egon dira karpan, egunero 4 ardao desbardin izan dira kartan eta, jakina, ez dogu guk orain Errioxako ardaoen kalidadearen ganean ezer barririk esango; Errioxako ardaoak ezagunak dira munduan zehar eta zeozergaitik izango da. Hori bai, upeltegi batetik bestera aldeak badagoz egon baina, oro har, Errioxako ardaoen ezaugarriak antzekoak dira. Bilboko karpan, kriantzak eta erreserbak izan dira aukeratutakoak eta, beraz, labur-labur baino ez bada be ardao honeen ezaugarriak aitatuko doguz. Errioxako kriantzak tempranillo mahatsagaz eginda dagoz ...

'Demokrazia dolu-aldian' eta 'Espainian delitua da isilik egotea'

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Euskaldunak munduan
Demokrazia dolu-aldian Espainiako gobernuaren epai-besoak, Baltasar Garzon epaileak Batasuna euskal alderdi politikoaren jardueren etena xedatu dau. Erabagi hau bat dator eskuineko PP alderdiko espainiako gobernuko presidenteak gidatutako eraso politiko mediatikoagaz. Aznarren gobernuak Batasuna legez kanpo ixteko asmoagaz alderdi politikoen lege barria jarri dau indarrean. Lege barriagaz bidezkoa da alderdi politikoak ilegalizetea alderdien ekintza eta adierazpenak delitu ez diranean be. Ideiak zigortzea, intoleranteen betiko helburua gauzatu egin da gaur egun espainiako erresuman. Aznarren jarraitzaileentzat Batasunaren eta ETA erakunde armatuaren ideologia bardin ...

EHUk antolatutako Jardunaldiak Leioan

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Euskerea berbagai
Egitaraua: Irailaren 16an, goizean 10:00-11:15 Teresa Cabré (IULA-UPF): 'Terminología y normalización lingüística'. 11:15-11:45 Atsedenaldia. 11:45-13:00 Mercé Lorente (IULA-UPF): 'Metodologías de trabajo terminológico'. 13:00-14:15 Bertha Gutiérrez (USAL): 'Ciencia y lexicografía'. Irailaren 17an, goizean 9:30-10:45 Araceli Diaz de Lezana (EJ-GV): ''erminologia eta normalizazinoa EAEn". 10:45-11:15 Atsedenaldia. 11:15-12:30 Miel Loinaz (UZEI): 'Euskalterm eta terminologia datu-baseak'. 12:30-13:45 Iñaki Ugarteburu (EHU): 'Euskara Institutuaren terminologia lana'. Irailaren 17an, arratsaldean. Euskara ...

Misterioa saltsan dago

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo pausua kazola baten orioa eta berakatz aleak sueztitzea izango da. Ordurako, zurituta eta juliana eran ondo txikituta eukiko doguz kipula zuria eta gorria; sagar erdia be, zati-zati eginda prest eukiko dogu. Berakatza kolorea hartzen hasten danean, kipulea botako dogu barrura, jarraian sagar zatiak eta, azkenik, piper hautsa. Kazoleari tapea ipini eta, era horretara, kipulearen uragaz dana egosten itxi behar da su motelean; lau bat orduz egosi. Ondoren, tapea kenduko deutsagu lapikoari eta kipuleak botatako ura ebaporetan joango ...

Makailao eta onddo laminak, pil-pil saltseagaz

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Jan edanak
Esan dogunez, plater hau epel jatekoa da, holan atarako deutsagu eta makailaoari etekinik handiena; azken buruan, gogoan hartzeko beste kontu bat: pil-pil saltseak ez dau irakin behar, bestela ebagi egingo dalako; zuhur ibili beraz. On egin. Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Eguzkia bai, baina babes barik ez da komenidu

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   eretxia
Honako honeek, beraz, eguzkitan egoteko eta hondartzan arazo barik ibilteko hainbat gomendio. Gogoan izan, osasuna jagotea kolorea hartzea baino askozaz garrantzitsuagoa dala. Halandaze, hareatzatik baltzituta etorri gura badozu, zure azalaren araberako babes maila egokia erabili. Ganera, ez ahaztu sorosleak guztion onerako beharrean dabilzan beharginak dirana eta errespetua zor jakena. Egin kasu eta ez jatzue damutuko. Joseba Terreros

Singapur (II)

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Bidaide
Hurrengo zenbakian Singapurreko alde turistikoa jorratuko dogu, aukerak asko eta asko dira eta. Testua eta argazkiak, Zigor Aldama

Gurseko kontzentrazino-esparrua

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Antxinakoak Geurera
1940ko lehenengo hilebeteetan, emoten eban euskaldunek ez ebela gehiago Gurs zapalduko, baina, bai zera. Alemaniarrek Frantzia hartu ebenean, bagilean, barriro bete zan Gurs errefuxiatuz, eta erbesteratu horreen artean euskaldunak be baziran. Oraingoan, gorago aitatu dogun Ibarnegarayk aginduta, orduan Frantziako gobernu kolaborazionistako ministro zan eta. II. mundu gerra denporan Gurs ez eben zarratu, eta bertatik pasau ziran hainbat eta hainbat nazi eta frantses kolaborazionisten arerio asko eta asko. Orduan be ez zan preso egozanak hilteko makina bihurtu, baina bai, atxilotu eta ...

'Allent', itsasoaz bestalde

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Euskaldunak munduan
Euskaldunak munduan: Cristobal Colonek euskaldunen laguntzinoagaz deskubridu eban Amerika Cristobal Colonek Amerikarako bidaian eroan zituan hiru karabelen izenak ikasi genduzan eskolan askok eta askok, baina inork ez euskun esan karabelotan euskaldunek be zeresana izan ebela. Santa Maria karabelako kapitaina euskalduna zan, Juan Vizcaino hain zuzen be, eta jakina, itsasontzi horretan barruko gizonik gehienak euskaldunak ziran; horrezaz ganera, Colonen beste ontzi batek, Niña izenekoak be euskal marinel asko eroan zituan Ameriketara. Bestalde, europarrek Ameriketan sortu eben lehenengo urian be euskaldunak egon ...

Kepa Junkera izar bilbotarra AEBetan zehar

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Euskaldunak munduan
Munduko musikaririk onenen artean Azken urteotan, Kepa Junkeraren musika ibilbideak nazinoartearen onespena lortu dau. 1998ko maiatzean kaleratu eban 'Bilbao 00:00' diskoagaz, 15 urtetik gorako musika ibilbidea aintzat hartzea lortu eban; musika arloko kritika adituek aitatutako disko hori World Music ataleko albumik onenen artean jarri eben, eta nazinoarteko jaialdirik ospetsuenetan, antzokirik entzutetsuenetan eta eszenatokirik garrantzitsuenetan erakutsi eban: Madril, Bartzelona, Valentzia, Donostia, Sevilla, Vigo, Londres, Seattle, Palermo, Stockholm, Amsterdam, Zurich, Lisboa, Hamburg, Bonn, Brusela... Gorago aitatutakoez ganera, beren beregi azpimarratu gura ...

'Leuropa' eta 'Paperezko hegazkinak', barrikuntzez blai

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Kulturea
Zorionekoak gu, literaturearen aldetik agorra izaten dan urtaro honetan Sastre nahiz Lutxo Egiarenak lako liburuak irakurri ahal izateagaitik. Ze, bai, Bilbokoaren lehenengo elebarria dan ‘Paperezko hegazkinak’ izenekoa be aitatu behar da, niri behintzat gaiaren aldetik ez eze, egituraketearen aldetik barria dan zeozeren usaina eta plazerra ekarri deust eta. Honakoetan beti esaten dan moduan, hasi barriena da mundua. Tamalez, ez dogu bigarren hau sakonago aztertzeko lekurik. Halandabe, irakurle hori, badozu liburu honen ganean ez eze Leuropa horrezaz idatzi diranak be non ...

Mugarra zoragarrie

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Bertsolaritzea
Mugarra zoragarrie Doinua: 'Mendi altuen edurre' 1 Mendi bat bada Bizkaian, ez dauena Himalayan, bihotzetik aterakot jenteak ezetu daian. 2 Hartu makilek eskuen, gorako nor dau prestuen? Ia Mugarrako hatxek zenbat kontu dinoskuen. 3 Artaundik gora pistea, gatxa da berton ixtea, pinu artean galdute gorago doa bistea. 4 Ailegau gara Markure, nok ez dau trago bat gure? Parajearen ederra bi hankakoen eskure. 5 Askarrabeitik aurrera, tontorra sartu ta atera, bidean galdu ez gaitezan Mugarra ei dau artega. 6 Hatxaren handitasune ...

Kantu kantari Sarearen partituran

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   sarean
Gehiago ez luzatzeko hona hemen beste pare bat helbide: http://www.geocities.com/CapeCanaveral/8482/museusk.htm http://free.freespeech.org/ehj/html/abestiak.html Hemen aitatutakoak (eta betiko moduan) bidea zabaltzeko edo urratzeko baino ez dira, baina onena norbera Internet Sarean sartzea izango da eta, kasurik gehienetan, denpora asko egitea batera eta bestera bueltaka; batzuetan kontu interesgarriak eta beste batzuetan ez hain ederrak topauko doguz, baina inor ez daitela horregaitik kikildu; eutsi goiari, ze, badakizue … txapela buruan eta ibili ...

Gizaldi akabuko kontakizunak II (1864-1920)

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Euskerea berbagai
Etorri naz, irakurle ipentzaua eta esan deutsudaz ondo edo txarto nire mugidalda ta pensamentuak; sinisten dot, asieran esan neban gisan, euskaldunik etzala itsutuko ziabezte oneek irakurten, baña, alan bere, zeñek kenduko deust biotzetik Euskal-erriagatik daukadan maitasuna? Amaitzera nua ipuin bategaz. Bilboko Barrenkalian bizi ei zan atso batek maite eban mutil gazte eder bat. Ezaguturik mutillak atsuaren maitasuna, esan ei eutsan: - Zergatik maitatzen nauzu, nik begiratu bere ezin badeutsut? Eta atsuak: - Badakit, badakit, eranzun ei eban; baña zeñek kenduko deust biotzetik ...

Koipeen multzoa: oliba-orioa

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Jan edanak
Zein da oliba-orioaren eragina gure osasunean? Orain urte batzuk oliba-orioa bihotzeko gaixotasunetarako txarra zala uste zan; baina Kreta uhartean egindako ikerketa batzuetan ondokoa ikusi zan: uharte horretan, kantidadez beste irla batzuetan beste koipe jan arren, Kretan bihotzeko gaixotasun gitxiago egoala, eta egoera horrek oliba-orioa jateagaz zerikusia eukala pentsau eben. Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ikerketa asko egin da oliba-orioaren inguruan, eta propiedade onuragarri edo mesedegarri asko dituala ikusi da: 1- Odoleko kolesterol mailea jaisten laguntzen dau (kolesterola eta LDL-a), eta HDL edo ...