Webgunea preparetako prozesua

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   sarean
Gure orrialdea diseinetako orduan bisitariaren ikuspuntua ez dogu ahaztu behar eta honek beste ondorio batzuk be ekarriko deuskuz: - Ondo jakin behar dogu gure bisitaria zelakoa izango dan edo ze bisitari mueta gurako geunken erakarri. Horretarako, enpresa batzuk merkatu ikerketea agintzen dabe. - Gure orrialdea bilatzaile espezializatuetan sartzea onena izango litzateke, hau da, gure enpreseak bidaiak saltzen badauz ez dauka zentzurik gure orrialdea enkanteak egiten dauazan orrialde batean agertzea. Geure sektoreagaz lotuta dagozanakaz bat egin beharko geunke. - Diseinuari begira, argi euki behar ...

Zein ete gehiago?

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Antxinakoak Geurera
Arrazoia ahaide nagusiek herriekaz eukiezan hartu-emonetan topau behar dogu. Herriek gero eta indar gehiago euken. Ahaide Nagusiek, ganera, euren ondare ekonomikoa lurretan sartuta eukien eta herrietatik ataraten ziran onurak gura ebezan. Baina horretarako ez eukien indar ekonomiko nahikorik. Indar ekonomikoa ugaldu guran, familien arteko batuketa eta hitzarmenak hasi ziran. Batez be alkarteak ezkontzeen bitartekoak izaten ziran, baina hau nahikoa ez bazan, beste sendi batzuen ondarea lortzeko, abereak, diruak eta abar, gerran hastea be ondo ikusi eben. Kontuak kontu, herriek bizi ...

Bildurrezko (baina benetazko) istorioak

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   sarean
Beste alde batetik, egunotan heldu jakun istorioa be benetan bildurgarria da; pasa dan urtean pasau zan baina orain epai-aurreko sasoia da eta mundu osoko komunikabideetan zabal dabilen barria da. Inglaterratik dator; protagonistak mutil koskorrak dira, hamalau eta hamabost urtekoak. Horretako batek bestea Interneteko foroetan ezagutu eban eta euren arteko hartu-emonak e-mailen bidez egin ebezan. Lehenengo mutilak espioia zala esan eta bigarrena konbenzidu egin eban. E-mailak joan e-mailak etorri, gure ustezko espioiak bere laguna konbenzidu eban baina hilketa bat egiteko: persona ...

Txoriak Interneten

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   sarean
Gura izan ezkero, beste web gune batzukaz loturea egiteko aukerea be badaukagu eta beste web-cam batzuk be topauko doguz txoriak euren habietan ikusteko. Gotzon Plaza, Informatikoa

Estadu Batuetan botua emoteko orduan boltsikoak agintzen dau

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   eretxia
Ez nator bat eretxi horregaz. Esan behar dot ezer baino lehen ez nazala Bushzale. Gogoan izan daigun Estadu Batuek ez dabela ezelako arazorik izan euren Historian zehar ejerzitoa munduko punta batetik bestera eroateko, batzuetan irabazi eta beste batzuetan galduz. Are gehiago, gaur egun ejerzito profesionala daukie, uritartasun amerikarra lortu guran dabiltzan etorkinez beteta. Ganera, gero eta sarriago entzuten da ejerzitoak "pribatizau" egiten dirala, hau da, lan zikin asko enpresa batzuen bizkarzainek edo mertzenarioek egiten dabezala. Beraz, ez dot uste baja ...

Getxo & Blues 2004, Blues zaleon gozamenerako

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Musikea
Hilaren 12an, zapatuan, blues-soularen artista ezagunenetakoaren txandea izango da: Bobby Rush (Louisiana, 1940). Rushek funk, folk eta gospel doinuakaz aberastu dau bere musikea eta makina bat garaikur irabazi ditu bere estilo personalari esker, bat aitatzearren, Urteko Jotzaile Onena, Living Blues Magazine aldizkari ospetsuaren eskutik jasotakoa. Getxon, Bobby Rush 8 musikarigaz agertuko da taula gainean. Getxo&Blues jaialdiaren azken txanpan, Deborah Coleman artistak hartuko dau txandea, nazinoarteko emakume abeslari esanguratsuenetakoak. Colemanen kitarra estiloak Jimi Hendrix, Buddy Guy, Freddie King, Albert Collins ...

Espainia eta eremu urriko hizkuntzak (I)

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Euskerea berbagai
Orobat, deskargu txostena idatzita dagoan eran, Espainiar Estaduak hartutako konpromisoak betetea Erkidegoen esku itxi dau, aldian-aldian daukien borondatearen arabera, erantzukizunari uko eginaz eta eskuak garbituz. Baieztapena kontraesankorra da arrazoi birengaitik; batetik, nazinoarteko ordezkaritzea Administrazino Zentralaren eskuduntzea da, Erkidegoek ez daukie ordezkaritza ofizialik Europan, halan da ze, Erkidegoek Estaduaren bitartez hartu dabezan eskakizunak eta betebeharrak, baita horreen esangurea Estaduak jakinarazo behar deutse; bestetik, Erkidego batek autortutako konpromisoak ez beteteak (Nafarroako Gobernuak beteten ez dauazala nahiko kontu garbia eta ezaguna da. Era ...

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ‘04

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Bertsolaritzea
Gidabaimenik bako bertsolari nagusienen kategorian Josu Martinez (txapeldun), Jon Agirre (txapeldunorde), Manex Sagarna eta Olatz Ibarluzea lehiatu ziran. Josu Martinez bilbotar bertsolariak bigarren faseko bakarkako lanean eskuratu eban txapela, Jon Agirregaz ia alderik be egon ez zan arren. Gaia hau zan: “Josu, orain gitxi Ibilaldia izan da eta zuk hainbat gazte ikusi dozuz bertan; asko eta asko gaztelaniaz berbetan”. Bere azken bi puntuek halako zer edo zer esan eben: “Gure herria eta hizkuntza babestu beharra dago, gurean hitzak balio baitu ...

Hegalabur solomoa, sisho berde arrozagaz

Bizkaie! 2004-06-25 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin arroza egosiko dogu, irakiten 45 minutu euki behar dogu, ura gatza eta orio apur bategaz. Egosten danean, koladore batera atara eta ur hotzetatik pasauko dogu, egoste prozesua eteteko. Arroza erreserbau egingo dogu saltsea preparetan dogun bitartean. Preparauko dogun saltsea, saltsa berdea izango da eta horretarako prest eukiko doguz oliba-orioa, berakatza, ardao zuria, arrain saldea eta txiki-txiki egindako perejila. Behin arroza eta saltsa berdea daukaguzanean, biak nahastauko doguz arroza amaitzeko. Gauzak holan, hegalaburra faltako jaku amaitzeko ...

Sei milioi hektolitro ardao gehiago Europako Batasunean

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Jan edanak
 Eslovenian ardaoa produziduten daben hiru eskualde dagoz. Bata itsasaldekoa, Primorski izenekoa, Italiatik hur. Ipar-ekialdean, Austriatik hur, beste bat eta hirugarrena hego-ekialdean Posavski izenekoa.  Eslovakian 17.000 hektarea inguru mahasti dagoz, batez be hegoaldean, hego-ekialdean eta hego-mendebaldean. Bertan, sei eskualdetan produziduten da ardaoa: Karpato Txikiak, Hegoaldeko Eslovakia, Nitra, Erdialdeko Eslovakia, Ekialdeko Eslovakia eta Tokay Eslovakoaren eskualdea.  Txekiar Errepublikan, munduko garagardao konsumitzaile handienean, kalidade handieneko ardaoak egiten dira, Moravia eta Bohemia.  Txiprek, bestalde, ardaogintzan munduko tradizinorik zaharrenetarikoa dauka ...

Perretxikoen errebueltoa

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Preparazinoa ez da oso gatxa, kontuan hartu behar dogun gauza bakarra momentuan egitea da. Beraz, horretarako osogai guztiak prest eukiko doguz ezertan hasi aurretik. Osogaietatik aparte, jatekoa pegetan ez jakon zartagin bat, egurrezko koilara bat eta errebueltoa atarateko plater sakon bat; ez ahaztu, errebueltoa egin eta segiduan zartaginetik atara behar dala, gehiago egosi ez daiten. Beraz, dana prest daukagunean, jateko ordua hur dagoanean, errebueltoa preparetan hasiko gara. Horretarako, zartagina oliba-orioz jarri sutan eta txiki-txiki egindako berakatza gaineratuko dogu ...

Elikagai prijiduak preparetako aholkuak (II)

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Jan edanak
Orioa ondo prijiduteko kontseju batzuk - Orioa ez da su-bizian berotu behar, astiro baino. - Ez deutsagu itxi behar orioari kea botaten. Kea botateak tenperatura kritikora ailegau dala adierazoten dau, hau da, orioa transformetan dan tenperaturara. - Orioa erabili eta gero filtrau edo iragazi egin behar dogu, geratu jakozan elikagai hondakinak kentzeko. Bertan geratzen diran elikagai-hondakinek orioaren degradazinoa bizkortu egin leikie. - Ohar guzti honeek kontuan euki badira, oliba-orio bera 5-6 biderrez erabili daitekela esaten da, baina gitxiagotan erabiltea gomendagarriagoa da (2-3 bider inguru ...

Bategiteak eta fideltasun-programak abiazinoan

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Bidaide
Mundu mailako aliantzak Hegazkin konpainien arteko lehia edo konpetentzia sekulakoa da eta sarritan larri ibilten dira batzuk ekonomia orrialdeetan zenbaki gorriak dabezala. Oraindino gogoan daukat Swissair eta Sabena konpainien porrota, hasikeran hegaldiak bertan behera itxi eta geroago ateak zarratu behar izan ebezanean. Hegaldi merkeak eskaintzen dabezan konpainiak, besteak beste, Easyjet edo Ryanair gero eta indartsuago dabiz eta konpainia 'handiak' be hasi dira bildurtzen. Orain urte batzuk, 1997an, lehen aliantza erraldoia sortu zan krisiari aurre egiteko: 'Star Alliance' hain zuzen be ...

Santxo Gartzia IV.a Peñaleneko

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Antxinakoak Geurera
Bitartean, Nafarroako Erregeak beste arazo bateri eutsi behar izan eutson: Zaragozako errege musulmana zan Almuetadiren kontra egin behar izan eban honek ez ebalako onartzen Nafarroako erregeari emon behar eutsozan diruak emotea. Arazoa Aragoi, eta Nafarroako Erregeek Zaragozako musulmanakaz adostutako hitzarmenaren bitartez lortu zan. Erresumea bakean zalarik, Erregeak barriro be ekin eutson barruko kontuak konpondu eta sendotzeko asmoari. Nafarroan sasoi honetakoa da, esate baterako, Europa guztirako benetan garrantzitsua izan zan Clunytik etorritako fraileen zabalkundea. Baina inguruko erreinukaz izandako hainbat arazo izanda ...

HABEk "Boga" ezarri dau, euskerea Internet bidez ikasteko sistemea

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   sarean
Bost ikastaro BOGAk euskalduntze-prozesu osoa hartzen dau, eta bost ikastarotan dago zatituta. Ikastaro bakotxa 15 unidadetan banatzen da, eta horreetako baktxa 10 saiotan. Saioak ariketakaz osotuta dagoz, eta horreek behar bezala eginda, ikasleak aurrerantz segiduko dau. BOGArako sarbidea edonok euskera-eskola baten bidez matrikulatu beharko dau, euskaltegi edo Euskal Etxeetan. BOGA Internet sisteman oinarritzen da, eta, beragaz behar egiteko, erabiltzaileak pasahitz bat eskuratuko dau. Erreztasun ugari eskeintzen dauz, beraz, HABEk bere proiektu barrian. Orain, ikastea baino ez da falta, danen artean ...

Urge Overkill, Turbonegro, MC5, Kuraia eta The Wildhearts lako taldeak aurtengo Gasteizko Azkena Rock jaialdian

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Musikea
MC5 Duda barik, MC5 talde mitikoa izango da jaialdiko izar nagusienetakoa. Detroit uriko banda historikoari eusten deutsen hiru musikariak taula gainean ikusiko doguz: Michael Davis (Baxua), Wayne Kramer (kitarra) eta Dennis "Machine Gun" Thompson (bateria). Birako kontzertuetan musikari gonbidatu ugari izaten dabez, besteak beste, Deniz Tek (Radio Birdman), Mark Arm (Mudhoney), Evan Dando (Lemonheads), Tim Rogers (You Am I), Howlin' Pelle Almquist (The Hives), Marshall Crenshaw, Mark Lanegan (Screaming Tress), Nick Royale (The Hellacopters) edo Lemmy Motorhead. Kanpoko taldeen artean ...

Dirutzea e-publizidadean

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   sarean
Ameriketako Estadu Batuetako Interactive Advertising Bureau erakundeak urtero egiten dauan ikerketearen arabera, aurtengo lehenengo hiru hilabeteetan, Interneten, publizidadean inoizkorik diru gehien gastau dabe enpresek, 2.300 milioi dolar hain zuzen be. Igazko denporaldi berean baino % 40 baino gehiago suposetan dau zifra horrek, eta egia esan, igoerea nabarmena da. Kontu danetan legez, beti dagoz pastelaren zati handiena eroaten dabezanak. Aitatu beharrik ere ez da egongo, askok jakingo dabe nortzuk dagozan, euren guneetan publizidadea ipinteko lekuak salduta, irabazi gehien hartu dabezanen buruan ...

JAIki 2004, jaiaren eta Euskal Herriko herri kulturearen aldarrikapena

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Kulturea
Jai eta Herri Kulturearen Aldeko Manifestua 1. Euskal Herrian jaiaren zentzua bizirik dago eta agirikoa da herritarrek jaiari erakusten deutsen atxikimentua. Egun, oraindino, herri honetako kulturearen oinarrian dagozan atabismo zabaleko ospakizunek bere horretan diraute. Inauterietatik Sanferminetara, Aste Nagusian zehar, jaia osasuntsu dabil. 2. Artista, musikari, idazle, konpartsa, peña, blusa, jai batzorde eta herri kulturan txertatuta dagozan ganerako eragileen zeregina jaia bere zentzu osoan iraunarazotea da (errituak, zentzu iniziatikoa, alaitasuna, alkartasuna, ironia, umorea, kritika, heterodoxia, orgia, katarsia). Ez ditu protagonismo edo ...

Sareak euskal diasporeari ekarri deutsozan onurak

Bizkaie! 2004-06-18 00:00   Euskaldunak munduan
Izen propioren bat emotekotan, Blas Pedro Uberoaga jatorku burura, berak sortu eban eta euskerazko lehenengo web orria. Hartu-emon digitalen aitzindaritzat joten dabe bera askok eta askok, izan be, 90eko hamarkadan hasi eban proiektua euskal komunikabideen eta kulturearen erreferentzia bihurtu zan. Izan be, euskal izakerako oso espazio gitxi egozan orduan, eta Uberoagak berak autortzen dauan legez, ‘ideia ona otu jatan hortik jotea’. Posta zerrendara jentea batzen, barriak eguneratzen eta artikuluak jasoten, webgune sendoa osotu eban, bere ezizenagaz: ‘buber’. Orain, izen hori ...