Tomas Ondarra kazetari grafikoak betiko Bilboren ikuspegia erakutsiko dau

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Kulturea

Urriaren 2tik 20ra bitartean zabalik egongo dan erakusketeak, ordenagailuz landutako irudi eta testuen bitartez, Bilboko berezitasunak islatzen ditu, Zazpikaleak, Begoñako Ama, funikularra, Athletic, diseinu bereziko baldosak edota bere pastel bitxiak.

Urriaren 2tik 20ra bitartean zabalik egongo dan erakusketeak, ordenagailuz landutako irudi eta testuen bitartez, Bilboko berezitasunak islatzen ditu, Zazpikaleak, Begoñako Ama, funikularra, Athletic, diseinu bereziko baldosak edota bere pastel bitxiak.

Tomás Ondarra, kazetari grafikoa da eta bere jarduera profesionalak sorterritik Bilbotik Buenos Airesera, eta ondoren Madrilera joatea ahalbidetu eban. Herriminez sorturiko erakustaldiaren autorea da eta gauza eta lekutan oinarritzen da Bilboko Kultura eta Euskara Sailak antolatu dauen ‘Bilbokoa, nongoa bestela!’ erakusketea. Ondarrak, bere jardunbidea tokiko egunkarietan hasi eban, besteak beste, La Gaceta del Norte eta El Correo, gaur egun El País egunkariko infografia eta ilustrazino erredaktore-nagusia da, eta bere jarduera profesionalean nazinoarteko hainbat sari jaso ditu bere espezialidadean.

Bilbokoa, nongoa bestela!’ erakusketeak 37 obra batzen ditu eta Zabalguneko merkatuan egongo dira ikusgai urriaren 2tik 20ra bitartean, (ordutegia astelehenetik barikura 9:00etatik 20:00etara da eta astegoien eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara). Ondarrak Bilboko uritarrak identifikauta sentiduten diran objektu eta lekuak irudikatu nahi izan ditu bere obratan, nahiz eta sarritan bere jatorri edo berezitasuna jakin ez. Autoreak berak dino ‘diseinua sinplifikau nahi izan dot, grafismoa erreferentzia historiko laburrakaz nahastau’.

Ordenagailuz moldatutako irudi eta testuak dira erakusketearen euskarria. Gaur egun infografia eguneroko prentsako funtsezko elementua da eta bertan testuak, datuak eta irudiak nahasten dira aurkezpen grafiko erakargarriakaz.

Erakusketea Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolatu dau Bilbao Izan programearen bitartez; hiriko aberastasun artistikoa eta arkitektonikoa, ondare ez-materiala eta kaleetako nahiz auzoetako historia sustatu, eta seme-alaba ospetsuenen lana ezagutarazotea da helburua. Hainbat jarduera hartuko ditu: berbaldiak, erakusketak, bisitaldi gidatuak, ikuskizunak, argitalpenak, web orria, etab.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu