Bermeoko Hizkuntza Eskolea inaugurau dabe
2006-10-02 02:00 Euskerea berbagaiBermeokoa, bederatzigarren Hizkuntza Eskola Ofiziala da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta bere eragin esparrua Busturialdeko udalerri eta Bakioko herrira zabaltzen da.
Ikasturte honetan ofiziala izatera pasau dan Bermeoko Hizkuntza Eskolea inaugurau da. Azken bi urteak, Bilboko Hizkuntza Eskolearen izenpean egon da, bere aularioa izanik. Bermeoko Udalak asko lagundu dau herriko hizkuntza eskolearen ofizialtasuna lortzeko. Bermeokoa, bederatzigarren Hizkuntza Eskola Ofiziala da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta bere eragin esparrua Busturialdeko udalerri eta Bakioko herrira zabaltzen da.
Bermeoko Hizkuntza Eskolan, euskera, ingeles zein frantses hizkuntzatan irakaskuntza espezializatuak eskainiko ditu. Euskerearen eta ingelesaren kasuetan, titulu ofiziala lortzeko modua izango da eta frantsesaren kasuan, 3. mailara arteko eskolak eskainiko dabez. Bermeoko Hizkuntza Eskolako arduradunek datorren ikasturtean alemanierazko eskolak emotea aurreikusi dane. Edozelan be, matrikulazino epea zabalik dago.
Bermeoko Hizkuntza Eskolearen inaugurazinoa gaur, urriak 2, izango da goizeko 11:30etan. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailburu Jose Antonio Campos jauna izango da, Bermeoko Alkate Juan Carlos Goienetxeagaz batera. Ganera, herriko Zubiaur tar Kepa kalean dagozan, Bermeoko Hizkuntza Eskola Ofizialaren instalazino barriak bisitetako aukera egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!