Joseba Gotzonek autoproduzidutako lana: 'Gris'

Bizkaie! 2006-10-03 02:00   Musikea

‘Dana ez da ez baltza ez zuria’. Horretan oinarrituta jarri deutso izenburua Joseba Gotzon musikariak argitaratu barri dauen diskoari.

‘Dana ez da ez baltza ez zuria’. Horretan oinarrituta jarri deutso izenburua Joseba Gotzon musikariak argitaratu barri dauen diskoari. Horretan eta baita diskorako argazkiak atara zituan eguna gogorarazoteko be: ‘Bakioko hondartzan egin genduan argazki-saioa eta eguna oso gris egoan; horrek eta bizitza ikusteko moduak bultzatu eustan izenburu hau aukeratzera’.

Garai bateko abestiak, 1988 eta 2006 urteen bitartean sortutakoak batzen ditu diskoan, ‘askotan jo baina inoiz grabau ez diran horreek’. Pop ikutua daukie danek eta tartean sentimentu-karga bereziko kanta bat be badago: ‘Jordi Baiget-ek idatzitako gutun batetik ataraten dot kanta bateko letrea; gutunean, Baiget katalanak oraintsu hil dan emazteari idazten deutso’.

‘Gris’ lanagaz autoproduzinoaren bidetik jotea erabagi dau Joseba Gotzonek, ‘diskoetxe euskaldun biren eskaintzea izan arren’. Izan be, eskaintza horreek ez eben kanpoko produkzinoa egiten eta ‘eskaintzen dodazan kontzertu gehienak hemendik kanpo dira’. Horren erakusle dira datozan hileotarako hitzartuta dodazan kontzertuak:

- Urriak 6: Lleida, Café del Tatre.
- Urriak 19: Bilbao, Bilborock.
- Urriak 27: Donostia, Lugaritz.
- Zemendiak 2: Argentina, Paraná, Teatro 3 de Febrero.
- Zemendiak 3: Argentina, San Nicolás, Escuela de Arte.
- Zemendiak 4: Argentina, La Plata, Auditoriu, 'Girardo Gilardi'.
- Zemendiak 5: Argentina, Buenos Aires.
- Zemendiak 9: Brasil, Sao Paulo, Kultura aretoan.
- Zemendiak 23: Gasteiz, Montehermoso.
- Urtarrilak 25: Bartzelona, Luz de Gas.
- Urtarrilak 27: Les Borges Blanques (Lleida). Slavia
- Zezeila: Gernika

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu