Berriz, euskerea ahoan, etxean eta kanpoan
2002-11-01 00:00 Euskerea berbagai
Azkenik, ezin ahaztu ekimen horreek guztiak eta batzarretarako deialdiak, herritarren eretxiak edota egitasmoak jasoteko Euskara Batzordeak buletina kaleratzen dauena hilero. Herritarren arteko komunikazinoa euskeraz bermatzea eta gura daben alkarte/denda edo herritarrek barriak, oharrak eta asmoak zabaltzeko kanal euskalduna eskura jartea da hileroko buletinaren helburua.
Horreek egitasmo guztiok, Euskerearen Plan Estrategikoko lan-taldeetan, herritarrek proposatutako ekimenak dira, igaz Euskara Batzordeak abian jarritako Euskerearen Plan Estrategikoaren barruan.
Maite Gerenabarrena (Berrizko Euskara Teknikaria)
El Hach Mohamed el Bagdady, Jose Maria Murga edo Bizkaitar mairua
2002-11-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Hasikeran kolonialismoa aitatu dogu eta gure pertsonaiagaz zelan edo halan lotu. Ez alperrik. Haren lehenengo guraria lurralde eta gizarte ezezagunak ikustea eta aztertzea bazan be, bigarren bat be baeukan: bere herriari, Espainiari, lurralde hareen barri emotea. Kontua da Espainiak sasoi hareetan Marokon zituala begiak jarrita, Afrikan zabaltze inperialistea gauzatzeko. Gai horri jagokonez, 1859an gerrea egoan Marokon; geroago, Espainiak Kuba eta Filipinak galdu zituanean, barriro sartu zan lurralde haretara, hango aberastasunez jaubetzeko.
Haren bidaia eta liburua dirala-eta ezagutzen dogu gaur Murga ...
Maribi Unamuno (Mendebalde): 'Unescoren eretxiaren kontra, euskerea biziko dala pentsetan dot'
2002-10-15 00:00 BarriketanEuskal musikagintzako dinosauroak eta dinosauro izateko bidean dagozanak
2002-10-15 00:00 Kulturea
Geure-geureak diran dinosauroak
Euskal Herrian be badagoz dinosauro batzuk (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Fermin Muguruza...), diskoak polito saltzen dituenak ganera.
Benito Lertxundi:
Benito Lertxundik 60 urte ditu eta 37 urte inguru daroaz kantuan; tarte horretan, disko partidea grabau dau. Luzaroan isilik egon ostean, oraintsu kaleratu dau 'Nere Ekialdean' diskoa Orioko musikariak.
1. Sortzaile legez, hirurogei urteak eta urteotako esperientzia zer dira gehiago kargea ala lagungarri?
Begira, munduan gauza bi dagoz: beharra eta zigorra, eta ni neu beharragaz oso gustura nabil ...
Birus azkarregiak ala seguridade akatsak?
2002-10-15 00:00 sarean
LSSI edo 'Internet Legea' indarrean dago
Internautek adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat jo daben legea urriaren 12an sartu da indarrean. Testu osoa aztertu gura izan ezkero, Zientzia eta Teknologiako Ministerioaren web orrira jo: http://www.mcyt.es
Bestalde, Internauten Alkartearen helbidea honakoa da: http://www.internautas.org
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Istanbul (I)
2002-10-15 00:00 Bidaide
Gauza jakina da Turkia Europako Batasunera batzeko ahaleginetan dabilena. Halan da be, Turkiaren eta Europako Batasunaren arteko tirabira eta konponezinak nahiko sakonak dira...
Argi dago Turkia Europako Batasunera batzeko aldagai ekonomiko, sozialak eta kultura arlokoak kontuan hartu behar dirana. Dana dala, Europako kide izateko benetako gogoa edo amorrua adierazoten dabe herritarrek. Ibilgailuetako matrikuletan TK siglak daroez azpian kolore urdina dabela, hemengo kotxeen antzera; hori bai, izartxuak falta jakez. Europar izateko gogo horren erakusgarri, zenbait inskripzino agiri dira, berbarako Turkiako Asia ...
Eperra onddoen saltseagaz
2002-10-15 00:00 Jan edanak
Eper gorria, bordetakoa
bestela lasai, edurretakoa
saltsan edo eskabetxean lotuz
denporadako gaiekin horniduz
Txapo! hitz baten
hasi hatzamarrak miazkatzen
hegaztiekaz hegaz egiten
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria.
Tokayko ardaoak
2002-10-15 00:00 Jan edanak
Azken buruan, konprobauta daukat, ardao gozoak lar gustau ez arren, lehenengoz probetan dabenek gero ez deutseela uko egiten ardao honeei. Ardaoa huts-hutsean barik, probaizue foie apur bategaz, aperitibo moduan edo postre arinakaz, berbarako hojaldreagaz eginiko postreakaz; ahoan ura egiten hasi jaku eta badakizue hori zeren seinalea dan. On egin deizuela janak eta txarrik ez edanak!.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.
Guggenheim Bilbao Museoaren 5. urteurrena
2002-10-15 00:00 BarriketanAmazonas, aurrerapenaren arrisku larriaren pean
2002-10-15 00:00 eretxia
Euclides da Cunha idazleak Amazonasen ganeko apologiarik ederrenetariko bat idatzi eta mende bat geroago, Brasilek arrazoia kendu gura ei deutso. Hemeretzi miloe persona bizi dira perturbazinorik txikerrenaren ondorioz desegiten dan oihan hauskor honetan, eta zortzi mila kilometro asfalto horreek oihan erraldoi honen azken hatsen hasikerea ekarri leikie. Holan pasetan bada, Euclides da Cunha idazlearen aitamen hau galdutako iragan baten irudia baino ez da izango: 'Gizakia hemen guztiz arrotza da. Inork ez eutson itxaroten eta inork ez eban gura, baina ailegau ...
Frutu sikuak (I)
2002-10-15 00:00 Jan edanak
Baina hain aspaldiko denporetara joan barik, gaurko ataltxu hau zarratzeko gabonetako kantu zahar bat gogoratuko dogu (sasoi horretarako askorik be ez da falta eta):
'Erregen erregen txirimontañe
hiru intxur ta lau gaztañe
haren ganean lau sagar
atsoak guztiek kolko zabal'
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan Diplomatua,
ELAN VITAL Medikuntza Zentrokoa.
Aramaixo, Arabako herri euskaldune
2002-10-15 00:00 Euskerea berbagai
Hemen Aramaixoko euskerearen ezaugarri danak ipinttie eziñezkue bada be, inportante batzuk behintzet emongo dittugu (gehixenak ezagunek die bizkaieran):
(1) u eta i ondoko a bokala e egitten da ixe beti: gura > gure; eguna > egune; ikara > ikera; izan > isen.
(2) e + a > ie: etxea > etxie; behar > biher.
Bigarren bokala e edo o bada, orduen ie, io: gazteena > gastiena; besteok > bestiok.
(3) o + a > ue: eroan > eruen; astoa > astue.
Bigarren bokala e edo o bada, orduen ue, uo: basoetan > basuetan; astook > astuok ...
Euskaldunak Argentinan
2002-10-15 00:00 Euskaldunak munduan
- 1877an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak foruak indarrik barik ixten zituan garagarrilaren 21eko legeari erantzun guran, Buenos Aireseko euskal herritarrek Laurac Bat alkartea sortu eben. Alkartearen helburuak honakoak ziran: Argentinako euskaldun behartsuei laguntzinoa eskaintzea eta pobreak eta elbarrituak laguntzea, Europarako bidaia erraztuz. Jakina, euskal kulturea zabaltzea be helburu garrantzitsua zan eta 1878an 'Laurak Bat' aldizkaria jaio zan; lehenengo euskal jaia antolatu eta 'La Euskarina' izeneko orfeoi-orkestrea osotu zan. Kontuak kontu, 1877an Buenos Aireseko Cangallo kaleko 410 zenbakian, 'Milan' kafetegian hamahiru gazte ...
Muñagorriren helburua: Bakea eta Foruak
2002-10-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Berastegiko altzeteak huts egin eban eta Muñagorrik bere aldekoak hartuta mugaz beste aldera jo behar iza eban. Horrek, ostera, ez eban Muñagorriren azkenik ekarri, eta aurrera jarraitu eban Baionan ezarritako Batzorde baten oinarrituta han eta hemen karlisten aldean egozan euskal buruzagiak bere proklamara batzen.
Espainiako gobernua, barriz, interesa galtzen hasi zan Muñagorrirengan eta beste bide batzuk arakatzeari ekin eutson gerrea amaitzeko eta karlistak menpean hartzeko. Muñagorrik Baionatik bultzatu ebana ondokoa izan zan: Karlosen kausea eta foruen aldeko euskaldunen jokerea bereiztutea ...
Udegoiena heldu de
2002-10-15 00:00 Bertsolaritzea
Udegoiena heldu de
1
Udegoiena heldu de
udegoiena heldu de,
dekonak gehiago gure;
lokotzak zabaldu dire
batu gaztainak sakure.
Dekonak gehiago gure,
batu gaztainak sakure.
2
Zeru ertzak gorri-gorri
zeru ertzak gorri-gorri,
intxaurrondoak lau orri.
Ai ene! maite politak
mosuek deustaz igorri.
Intxaurrondoak lau orri,
mosuek deustaz igorri.
3
Etxondoan gori-gori etxondoan gori-gori,
txutxu mutxuke atso bi,
narrue kenduko deutse
fulana ta benganori.
Txutxu mutxuke atso bi, fulana ta benganori.
4
Sabaien azpigarrie
sabaien azpigarrie,
hamar arroba txarrie;
gatzunaskan negurako ...
Arraunlaritzea krisian?
2002-10-01 00:00 BarriketanBermeoko Bizkai Buru Peñea: Athleticeko peñarik handiena
2002-10-01 00:00 BarriketanEuskal zinematografia osasuntsu ete dago?
2002-10-01 00:00 Kulturea
• Pozik egoteko arrazoiak
Euskal zinegileak beharrean dabilz geratu barik
Jaurlaritzearen izenean, Imanol Agote jaunak agindutakoa garrantzitsua da berez, eta itxaropentsu egoteko arrazoiak badagozala emoten dau. Ganera, euskal aktore, zine zuzendari eta zinegileak polito dabilz beharrean; oraintsu estreinautako Enrike Urbizuren 'La Caja 507' edo Imanol Uriberen 'El Viaje de Carol' filmak oso arrakastatsuak izan dira eta oso kritika onak jaso ditue. Alex de la Iglesia bilbotarrak '800 balas' bere seigarren pelikulea aurkeztuko dau egunotan, urriaren 3tik 13ra bitartean, Sitgeseko Nazinoarteko Zinemaldian ...
Bordeleko ardaoen ganean
2002-10-01 00:00 Jan edanak
Hona hemen, kalidade mailearen ganeko azalpena:
Bordeleko kalidade mailan ardaorik arruntenak, AOC Bordeaux eta AOC Bordeaux Supèrieur izenpean botilaratzen dira. Ardao honeek zuriak eta baltzak izaten dira eta, nahiz eta esan ardao arruntak dirala, ez da ahaztu behar jatorri deiturako ardaoak dirana. Honeen artean, kalidade/prezio erlazino oneko ardaoak topau geinkez. La Gironde departamentuko ardao honeek, beherago aztertuko doguzan deituretan sartzeko aina kalidaderik ez daben ardaoak izaten dira legearen arabera. Baimendutako mahats muetak ondokoak dira: Baltzen atalean, Cabernet Sauvignon ...
Londres
2002-10-01 00:00 Bidaide
Kontuak kontu, alde ezkorrak bazterrean itxita, Londres uri erakargarria da edozeinentzat, txiki, handi, gazte, heldu zein edadekoentzat. Arkitektura eta museo zoragarriez ganera, paseoan ibilteko parke ederrak, Covent Garden, Nothing Hill edo Picadilly Circus lako leku magikoak, Portobello roadeko azokea, dendak, bobbyak, pisu biko autobusak eta bestelakoak topauko dozuez. Egunez nahikoa jirabira egin ez badozue eta kantsau ez bazarie, gauez be badagoz disfrutetako aukerak; hori bai, patrikerea ondo beteta eroatea komenidu da. Esandakoak esanda eta ikusitakoak ikusita, Londres gustau ez bajatzue ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1787
1788
1789
1790
1791
1792
1793
1794
...
1797
1798
1799
1800
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa