Internet bidez hitzordua eska daiteke Osakidetzan

Bizkaie! 2006-10-26 02:00

Eguneko 24 orduetan eskatu ahal izango da kontsultarako ordua. Horretarako, Osakidetzaren Interneteko atarian, Osanet orrialdean sartzea besterik ez dago.

Orain arte legez, telefonoz edo anbulategira bertara joanda eta aurrerantzean Internet bidez be eskatu ahal izango da medikuarengana joateko ordua. Interneterako konekzinoa eukitea nahitaezkoa da eta eguneko 24 orduetan, eskatu ahal izango da kontsultarako ordua. Horretarako, Osakidetzaren Interneteko atarian, Osanet orrialdean sartzea besterik ez dago.

Aitatutako orrialdean, ezer baino lehen datu personalak idatzi behar dira eta ondoren aukera bi izango dira; libre dagoan lehenengo orduaren barri emongo deuskue edota kontsultarako eguna aukeratzeko modua izango da. Datuak baieztatu ondoren, Internet bidezko zitaren ziurtagiria inprimidu daiteke.

Gabriel Inclan Osasun sailburuak zerbitzuaren garrantzia azpimarratu dau. Gainera, bere eretxiz, Internet oso zabalduta dago EAEko etxeetan, gitxi gorabehera % 48tan Interneterako konekzinoa dago, eta beraz, herritar ia gehienentzat bide egokia da Internet, medikuagaz hitzordua eskatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu