Gerra zibileko bide bazterretako istorioak

Bizkaie! 2006-10-26 02:00   Musikea

Non dira 36ko gerra zibilak eroandakoak? Bide Ertzean taldeko Ubeda anaien aitita eta birraitita dira sasoi harEtan fusilautakoetariko bi eta, eurei omenalditxua egin guran, ‘Non dira’ izenburupean plazaratu dabe laugarren diskoa Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.

Non dira 36ko gerra zibilak eroandakoak? Bide Ertzean taldeko Ubeda anaien aitita eta birraitita dira sasoi haretan fusilautakoetariko bi eta, horrei omenalditxua egin guran, ‘Non dira’ izenburupean plazaratu dabe laugarren diskoa Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik. Kanta trankilak, pentsarazotera bultzatzen dabenak grabau dabez Andoaineko Garate estudioan Fran Iturbe eta Joserra Senperena teknikarien gidaritzapean.

Oraingoan, grabau dabezan kantak eurenak dira eta han eta hemen topau dabezan testu edota istorioetan oinarrituta idatzi dabez letrak. Halanda be, ez dira bakarrik egon, Quique Gonzalez bakarlariaren eta Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kantariaren kolaborazinoa izan dabe eta.

Musikearen munduan 1998an hasi ziran ‘Deabruak Teilatuetan’ rock bandearen alternatiba legez. Handik gitxira, ‘Zure minari’ izeneko diskoa grabau eben Jose Luis Otamendiren poema batzukaz. Orduan hasi ziran euren estiloa definiduten, gitarrak zorrozten eta 2002an etorri zan euren urtea ‘Maite out’ kanta bildumeagaz. Orduan, ‘popa ez da neskentzat bakarrik’ erakutsi eben eta euren bideari gogor ekinda heldu dira orain arte, kanta trankilakaz, ondo landutakoakaz, gazteakaz.

Zemendiko agendea ganezka daukie Ubeda anaiek. Zizur Nagusiko kultur etxean zemendiaren 4an joko dabe zortzietan; 9an Gasteizen izango dira bederatzietan, gaztetxean; 15ean Donostiako Gazteszenan joko dabe bederatzietan; Zornotzako Zelaieta zentroan zemendiaren 18an izango dira gaueko hamarretan; eta, azkenik, Elgetako Espaloia Kafe Antzokia ‘Non dira’ diskoko kanta trankilez beteko dabe 22:30ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu