Hikikomoriak, Japoniako gizartearen ispilua
2003-02-01 00:00 eretxia
Hikikomoriaren alderdirik ilunena
Japoniako gizarteak hikikomoria gero eta hobeto onartuagaitik be, sindrome honen biktimak bizimodu arrunta aurrera eroateko gauza ez diran ezkero, etsita sentiduten dira eta horrek ekintza gogorrak egiten bultzatu ohi ditu.
Orain dala urte bi, 17 urteko gazte batek bere gelatik urten, autobus bat bahitu eta bidaiarietariko bat hil eban. Beste batek ume bat bahitu eta bederatzi urtean preso euki eban bere gelan. Hikikomoriak jotako seme-alabak dituen gurasoei laguntzeko taldeetako sortzaileetariko batek, Masayuki Okuyamak, 15 urteko semea behartu ...
Luciano Basauri berangoztarra, Txileko neurozirujauen artean onenetarikoa
2003-02-01 00:00 Euskaldunak munduan
Venezuelako gobernuak, abade euskaldunek zuzendutako unibersidadeari emoten deutson laguntzinoa bertan behera itxi dau oraintsu.
Hugo Chavez presidenteren gobernuak, UCAB, Universidad Catolica Andres Bellori emoten deutson laguntzinoa eten egin dau, pasa dan abenduaren 2an hasitako greban parte hartu ebalako.
Luis Ugalde, UCABeko errektoreak, laguntzinoa bertan behera ixteko neurriak ikasleei akademiari baino kalte handiagoa egiten deutsela esan eban 'El Nacional' egunkarian. Aitagarria, 2500 ikaslek jasoten dituela dirulaguntzinoak, 'Pensiones Proporcionales' programearen bitartez, bakotxaren maila soziokonomikoa kontuan hartuta.
Orain arte, matrikula kostuaren erdia ikasleek ...
Italia: Europako kutuna
2003-01-15 00:00 Bidaide
Bederatzi hilebete egin dozuz Italian. Nahikoa denpora da herrialdea behar bezela ezagutzeko?
Edozein herrialde sakon ezagutu gura izan ezkero denpora gehiago behar dala pentsetan dot. Dana dala, tarte horretan nik neuk behintzat nahikoa ondo ezagutu dot Italia. Ikasleok alper famea dogu eta, jakina, ikastorduetatik kanpo trankil-trankil mobidu barik geratzen diranak asko dagoz. Nik ondo baino hobeto aprobetxau nituan hutsarteak, ordu eta egun libreak herrialdean zehar osterak egiteko eta herritarren bizimodua eta izaerea ezagutzeko. Aparteko gogoagaz joan nintzalako, bertako gizartean nahikoa ...
Musikea, pasinoa eta bizipoza: Rufino Arrola eta Imanol Urbieta
2003-01-15 00:00 Kulturea
Imanol Urbieta: 'Musikea nortasuna lantzeko tresnea da'
Ez Dok Amairuren sasoietatik eta lehenagotik aparteko indarra izan dabe musikagintzeak eta kantagintzeak Euskal Herrian; esangura horretan, musikagile, musikajole eta musika irakaslea baino zeozer gehiago da Imanol Urbieta: euskal kultureari, herrigintzeari, euskereari eta abertzaletasunari bizi osoa emon deutson musikaria.
Imanol Urbieta Zarautzen jaio zan 1934an. Zarauzko Antoniano Eskolan egin zituan lehen ikasketak eta handik Arantzazura joan zan. Erromako Unibersidadean Filosofia ikasketak egin ondoren, Valentziako Unibersidadean lizentziau zan. Hortik aurrera, umeen irakasle, musikajole, musikagile ...
Edari alkoholikoak energia iturri?
2003-01-15 00:00 Jan edanak
Gomendio orokorrak
Edari alkoholikoen kontsumoa murriztea da onena; dana dala, jatekoagaz graduazino txikiko edariren bat hartzea ona izan daiteke (sagardaoa, garagardoa eta ardaoa). Likoreen kasuan, edatekotan, noz edo noz edan beharko geunkez.
Gomendioak emoten diranean, normalean ez da sagardaoaz ezer esaten, oso jende gitxik edaten dauelako sagardaoa egunero baina lehen esandako moduan, jatekoagaz sagardao apur bat edatea ez da kaltegarria. Garagardaoaren kasuan, edari hau ez da hain gomendagarria ze gasduna danez, batzuetan haize-minak sortu leikezalako.
Aholkuak gehienetan ardaoaren inguruan emoten ...
Rias Baixas
2003-01-15 00:00 Jan edanak
Lurraldearen berezitasunak
Lurralde honek ezaugarri berezi asko ditu eta berezitasun horreei esker ardao bereziak egiten ditue bertan. Ardao honeek ardao eskasak ziran bolada baten baina gaur egun, merkatuan dagoan ardao zuri onenetariko da Rias Baixas Jatorri Deiturakoa. Ardaoari nortasun berezia emoten deutsen ezaugarrien artean, nabarmenena eguraldia bera da. Euri zaparrada handiak, eguzki isolazino faltea edo eguna eta gauaren arteko tenperatura aldaketa handirik ez egotea (sano garrantzitsua mahatsaren heldutasun fenolikorako).
Beste alde batetik, mahastizaintzan aldaketea beharrezkoa zan eta, azken urteotan, teknika ...
'Artza-Mendi' petroliontzia
2003-01-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Edozelan be, ontziak denpora gitxi emon eban Sota-Aznar konpainian. Campsa monopolio-konpainia, 1927an sortu eban Espainiako Gobernuak petrolioagaz zerikusia eukan negozioa gestionetako. Kontuak kontu, petrolioa garraiotzeaz arduratzeko be jaio zan konpainia barria eta Sotatarrak gura ez arren, 'Artza-Mendi' baporea saldu egin behar izan eutsen aitatutako konpainiari Espainiako gobernuak behartuta. Beraz, 1927ko abenduaren 26tik aurrera 'Artza-Mendi' izena kendu eta 'Zorroza' izenagaz bataiatuz, Campsarako lanean hasi zan ontzia.
1965. urtera arte jarraitu eban itsasontziak 'Zorroza' izenagaz, handik ona eta hemendik hara, petrolioa batetik ...
Erramun Osa: 'euskerearen etorkizuna egunero eregi behar dogu danon artean'
2003-01-15 00:00 Euskerea berbagai
6. Orain urte batzuk helduen euskalduntzeak eta alfabetatzeak aparteko indarra izan eben eta gaur egun askosaz jente gitxiago dabil euskaltegietan. Orain erabilerearen garrantzia azpimarratzen da. Sasoietara eta egoeretara egokitzeko ordua ete da?
Euskerearen berreskurapena fenomeno urbanoa da eta une honetan uri eta herri handienetan dago egoerarik larriena. Hirurogeigarren hamarkadearen erdialdean alfabetatzea egoan pil-pilean, besteak beste, herri honi historian zehar ukatu izan jakolako hezkuntza sistema propioa garatzeko aukerea eta, horren ondorioz, jente asko egoan euskeraz irakurteko eta idazteko gaitasunik barik. Testuinguru ...
Prestige, iragarritako hondamendi ekologiko baten kronikea
2003-01-15 00:00 eretxia
Oraingo egoerea Euskal Herriko itsasertzean eta aurreikuspen ezkorrak
Azken aste osoan Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetara Prestige-ren fuel orioa heldu da. Eta azken egunetan lehenengoetan baino gehiago. Ganera, itsaso parean orban baltz piloa ikusten da (5, 10, 15 zentimetrokoak, bai eta 20-30 zentimetrokoak be). Asturiasen ondoan beste 3.000 tona (50 kilometro luze eta zabal dan orbana) dagoz eta leitekeana da datozen egunotan heltzea. Bien bitartean, fuel-orioa batez be Bizkaiko hondartzetara ailegau da. Batzuetan, metro bateko fuel-olio orbanak topau ditue; Azkorri ...
Teknologia beti aurrera
2003-01-15 00:00 sarean
Fikzinoa ala errealidadea?
Orain arte filmeetan bakarrik ikusitakoak eguneroko bizitzan sartzen joakuz. Teknologiak beti dakarz gauza barriak baina eztabaidagarriak eta polemikoak be bai sarritan. Hona hemen urte barriak ekarri deuskuzan kontu bi:
AEBetako supermerkatu batean aproba bereziak egiten ibili dira: dirua erabili beharrean kreditu txartela erabilteak sekulako iraultzea ekarri eban; orain, bide horretatik jarraituz, supermerkatu batzuetan ('Kroger Co' izenekoan) txartel barik be pagetako modua dago, gure hatzamarretako ikurren bitartez. Labur esateko, eskaner batek hatzamarraren irudia ataraten dau eta informatikearen bitartez ...
Izarrak han, hor eta hemen
2003-01-15 00:00 Euskaldunak munduan
Omenaldia egin deutsie Pete Cenarrusari Idahon
Orain hilebete, 2002ko abenduaren 16an Pete Cenarrusa estadu idazkariari omenaldia egin eutsien Boisen, Kapitolioko egoitzan. Harrera-ekitaldi publikoan, Idahoko herritarrek eta Cenarrusaren lagunek erretiro zoriontsua opatzeko aukerea izan eben.
Cenarrusa eskarmentu handiko gizona dogu politikan, 52 urte inguru egin ditu politikan, ez dira gitxi. 1950ean aukeratu eben lehenengo aldiz estadu ordezkari Blaineko konterrian eta ardura horretan ibili zan bederatzi urtez. Hiru urtean, ganera, Estaduko Ganbarako bozeramailea be izan zan. 1967ko maiatzaren 1ean estadu idazkari izentau ...
Onddo baltzaren kremea
2003-01-15 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lapiko batean oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza ipini berotzen. Ondoren, berakatzak kolorea hartzen dauenean, kipulea bota barrura eta kolorea hartu dauela ikusten dogunean, onddoak bota; komenidu da onddoak tako txikietan ebagitea. Orain arte aitatutako osogai guztiak minutu batzuetan egiten euki ostean, ardao zuria gaineratu eta jarraian uruna. Hurrengo pausua uruna egurrezko koilara bategaz ondo irabietea izango da, bolatxuak egin ez daitezan. Uruna guztiz deseginda dagoala ikusten dogunean, saldea bota eta 10 minutuz irakiten itxiko dogu gatz puntuan jarrita ...
Txapel bete bertso
2003-01-15 00:00 Bertsolaritzea
Urtarrilak 16 / Bilbon / La Espuela tabernan, 21:30.
Oihana Bartra
Alain M. Urrutia
JokinCastaños
Miren Loizaga
Urtarrilak 17 / Barakaldoko Ibarra-kaldun
Jon Barrocal
Jabier Mtz. 'Guti'
Peio Etxebarria
Ekaitz 'Katxo'
Urtarrilak 17 / Lezamako Oxangoitin, 22:00etan
Alberto De Abajo
Ortzi Garitano
Eneko Abasolo
Urtzi Urrutikoetxea
Urtarrilak 18 / Ondarroako Kafe Antzokian, 12:30etan
Joseba Artza
Beñat Ugartetxea
Onintza Enbeita
Jurgi Garitagoitia
Urtarrilak 24 / Gernika-Lumoko Lagun Etxean, 20:00etan
Iker Belaustegi
Iñaki Basterretxea
Ibon Iza
Iñaki Iturriotz
Urtarrilak 24 / Mallabiako Herriko Tabernan, 21 ...
Getxoko toponimiaren harian
2003-01-01 00:00 Euskerea berbagai
Bitxikeriak
Dokumentu batetik bestera kopiaukeran akats batzuk topau dira zenbait toponimotan: Arediondo – Arechondo // Jillamonte – Villamonte...; edozelan be, ez dabe eraginik izan, kasu isolatuak baino ez diralako izan.
Aldaketa baten adibiderik argiena, Goñi gasolindegiaren atzealdean dagoan baserri baten izenagaz pasau da, Ibarbengoa baserria; 1629an dokumentauta dago lehenengo aldiz eta Ybarrabengoa izenagaz agertzen da; beranduago, aldaketa fonetikoak dirala eta, Ybarbengoa edo Yberbengoa agertzen da. 1856an, ostera, Yberberango dokumentetan da eta gaur arte holan erabili izan da. Auzokideei galdetu eta Yberberango esan deuskue ...
Antton Irusta: 'gaur egun, dana eginda emoten deuskue.'
2003-01-01 00:00 Kulturea
7. Gaur egun umeak hipnotizauta dagoz teknologia barriakaz baina kontaiguzu ipuinak zelan hartzen dituen.
Ondo hartzen ditue. Hori bai, gaur egun, abida handiko gizartean bizi gara eta umeak telebistari edo ordenagailuari begira dagoz, ikusentzunezkoen munduan bizi gara. Dana dala, ipuin bat ezelako euskarri barik kontetan dogunean, umeak garunean irudi propioa egiten dau; sikoanalistek esaten dabe gaur egun gizartean ariketa mental asko ez dala egiten, dana eginda emoten jakula eta abstrazinorik ez dogula egin behar; ipuinak kontetan doguzanean, barriz, alde hori ...
Erasmus programearen ganean
2003-01-01 00:00 Bidaide
Zein herrialdetara joan daiteke programa honegaz eta zelan baloretan dabe ikasleek kanpoan ikasteko esperientzia hori?
Erasmus programeari esker atzerrian denporalditxua egin dabenen artean ez dot eretxi txarrik entzun. Niretzako amesa izan da, nire bizitzan gauza asko aldatu dira, jente eta kultura asko ezagutu dodaz eta, orokorrean, esperientzia itzela izan dala esango neuke. Ni neu Italian egon naz baina Europako edozein herrialdetara joateko aukerea dago Portugaletik Poloniara arteko guztietara.
Ze mezu bialduko zeunzkio duda-mudatan dabilen ikasle bati?
Gaiari buelta larregi ez ...
Alberto Iñurrategi:'...leitekeana da anaiagaz amestutako igoeraren bat egitea'.
2003-01-01 00:00 BarriketanIkurrinearen nondik norakoak
2003-01-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Baina bai Sabino Aranak ezarritako koloreak zein diseinuak izan eben erantzun ona ikusirik, Luis de Aranak Euskal Herrirako izan behar zan ikurrinean egin eban aldaketa bakarra Ander Deunaren gurutzea izan zan. Hau, bizkaitarrek izandako gerra baten oroigarri izanda, ez eukan zentzurik Euskadi osorako izan behar zan ikurrin baten gordetea eta, beraz, gurutze hori kendu eta horren ordez sei marra berde ipini zituan. Marra bakotxak euskal lurralde bat gogoratzen eban (puntu honetan gogoan izan behar dogu Arana anaien ustez, Euskadi sei ...
Gabonetako turroi, polboroi eta mazapanak
2003-01-01 00:00 Jan edanak
Gozozale eta gozozale ez zarienontzako oharrak:
Gogoan izan, osasun arazo larririk ez badogu behintzat, gabonetako postre berezi honeetaz lasai disfrutatu geinkela (pasau barik, baina lasai); dana dala, postre gozoegi horreen konposizinoari begiratzea ondo dago, batez be, diabetisagaz edo obesidadeagaz arazoak doguzanean. Hori bai, gehiegikeriak be neurriz egitea da nire gomendioa baina egun batzuetako kontuagaitik zorrotzegi jokatu barik: gitxiago ala gehiago janda, egun berezi honeen enkantua sakon bizi eta urte barria ondo hasi!
2003rako osasuna, bakea eta lapiko betea danontzako
Larraitz ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1785
1786
1787
1788
1789
1790
1791
1792
...
1798
1799
1800
1801
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa